2024/09/23ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2024/I
Euskal AEko ezkontzak 1.058 izan ziren 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 2,8 gutxiago
Otsailean ezkontzak % 33,2 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, 2024ko lehen hiruhilekoan 1.058 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (1.089) baino % 2,8 gutxiago. Gipuzkoan 355 ezkontza erregistratu ziren, duela urtebete baino % 3,5 gehiago; Bizkaian 518, % 3,2 gutxiago; eta Araban 140, % 7,9 gutxiago. Gainerakoak (45) Euskal AEtik kanpo inskribatu ziren. 2019ko hiruhileko bereko ezkontza guztiekin alderatuta, % 4,2ko igoera izan da.
Ezkontza guztietatik, 1.020 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren (% 96,4) eta 38 sexu bereko pertsonen artekoak (% 3,6), 20 gizonen artekoak eta 18 emakumeen artekoak. Bestalde, ezkontza zibilak % 97,9 izan ziren. Ehuneko hori % 96,2koa izan zen 2023ko hiruhileko berean.
Hilabeteka, ezkontzen kopurua % 4,3 eta % 18,2 jaitsi zen urtarrilean eta martxoan, hurrenez hurren. Aitzitik, otsailean ezkontzak % 33,2 gehitu ziren 2023ko otsailaren aldean.
Senarren % 90,4k eta emazteen % 86k 30 urte edo gehiago zituzten
2024ko lehen hiruhilekoan izandako 1.058 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 1.011 gizon eta 1.009 emakume ezkondu ziren, eta gainerako ezkontideak kanpoan bizi ziren. 803 senarrentzat (% 79,4), lehen ezkontza izen; eta 189 dibortziatu (% 18,7) eta 19 alargun (% 1,9) berriro ezkondu ziren. Lehen aldiz ezkondu ziren emakumeen ehunekoa gizonena baino txikiagoa izan zen: 795 emakume (% 78,8); bestalde, 201 dibortziatu (% 19,9) eta 13 alargun (% 1,3) izan ziren.
Ezkontideek adinaren arabera duten banaketan, senarren artean, % 90,4k 30 urte edo gehiago zituzten; emazteen artean, berriz, % 86k baino ez. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzio horrek gora egin du, bai gizonen kasuan (% 89,6 2023an), bai emakumeen kasuan (% 84 2023an).
Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten ezkontideen ehunekoak
2024ko lehen hiruhilekoan, ezkonberrien % 31,6 eta ezkonberrien % 24,8 atzerritarrak ziren. Ehuneko hori handitu egin da 2023ko aldi beraren aldean, bai emazteentzat, bai senarrentzat, orduan % 27,4 eta % 20,3 izan baitziren, hurrenez hurren.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2024/I
| | 2024/I | 2023/IV | 2023/I |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontzak | 1.058 | 100,0 | 1.517 | 100,0 | -30,3 | 1.089 | 100,0 | -2,8 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 140 | 13,2 | 157 | 10,3 | -10,8 | 152 | 14,0 | -7,9 |
| Bizkaia | 518 | 49,0 | 764 | 50,4 | -32,2 | 535 | 49,1 | -3,2 |
| Gipuzkoa | 355 | 33,6 | 490 | 32,3 | -27,6 | 343 | 31,5 | 3,5 |
| Euskal AEtik kanpo | 45 | 4,3 | 106 | 7,0 | -57,5 | 59 | 5,4 | -23,7 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 1.020 | 96,4 | 1.466 | 96,6 | -30,4 | 1.046 | 96,1 | -2,5 |
| Kanonikoak | 22 | 2,1 | 110 | 7,3 | -80,0 | 41 | 3,8 | -46,3 |
| Zibilak | 998 | 94,3 | 1.356 | 89,4 | -26,4 | 1.005 | 92,3 | -0,7 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 38 | 3,6 | 51 | 3,4 | -25,5 | 43 | 3,9 | -11,6 |
| Gizon artean | 20 | 1,9 | 27 | 1,8 | -25,9 | 20 | 1,8 | 0,0 |
| Emakume artean | 18 | 1,7 | 24 | 1,6 | -25,0 | 23 | 2,1 | -21,7 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 1.011 | 100,0 | 1.405 | 100,0 | -28,0 | 1.023 | 100,0 | -1,2 |
| Ezkongabea | 803 | 79,4 | 1.169 | 83,2 | -31,3 | 812 | 79,4 | -1,1 |
| Alargunak | 19 | 1,9 | 10 | 0,7 | 90,0 | 16 | 1,6 | 18,8 |
| Dibortzuatuak | 189 | 18,7 | 226 | 16,1 | -16,4 | 195 | 19,1 | -3,1 |
| < 30 urte | 97 | 9,6 | 123 | 8,8 | -21,1 | 106 | 10,4 | -8,5 |
| 30 - 39 urte | 367 | 36,3 | 580 | 41,3 | -36,7 | 397 | 38,8 | -7,6 |
| = 40 urte | 547 | 54,1 | 702 | 50,0 | -22,1 | 520 | 50,8 | 5,2 |
| Espainiarrak | 760 | 75,2 | 1.121 | 79,8 | -32,2 | 815 | 79,7 | -6,7 |
| Atzerriko nazionalitatea | 251 | 24,8 | 284 | 20,2 | -11,6 | 208 | 20,3 | 20,7 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 1.009 | 100,0 | 1.403 | 100,0 | -28,1 | 1.031 | 100,0 | -2,1 |
| Ezkongabea | 795 | 78,8 | 1.155 | 82,3 | -31,2 | 815 | 79,0 | -2,5 |
| Alargunak | 13 | 1,3 | 7 | 0,5 | 85,7 | 13 | 1,3 | 0,0 |
| Dibortzuatuak | 201 | 19,9 | 241 | 17,2 | -16,6 | 203 | 19,7 | -1,0 |
| < 30 urte | 141 | 14,0 | 192 | 13,7 | -26,6 | 165 | 16,0 | -14,5 |
| 30 - 39 urte | 419 | 41,5 | 629 | 44,8 | -33,4 | 420 | 40,7 | -0,2 |
| = 40 urte | 449 | 44,5 | 582 | 41,5 | -22,9 | 446 | 43,3 | 0,7 |
| Espainiarrak | 690 | 68,4 | 1.057 | 75,3 | -34,7 | 748 | 72,6 | -7,8 |
| Atzerriko nazionalitatea | 319 | 31,6 | 346 | 24,7 | -7,8 | 283 | 27,4 | 12,7 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Urtarrila | 268 | 25,3 | | | | 280 | 25,7 | -4,3 |
| Otsaila | 333 | 31,5 | | | | 250 | 23,0 | 33,2 |
| Martxoa | 457 | 43,2 | | | | 559 | 51,3 | -18,2 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2024ko Irailaren 23a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62