HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetan...

2024/08/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak % 1,8 igo dira 2024ko uztailean, baina sarrerak jaitsi egin dira

Eguneko batez besteko tarifa 138,38 eurokoa izan da, aurreko urteko hil berean baino % 7,7 handiagoa

Eustaten datuen arabera, 2024ko uztailean % 1,8 murriztu dira sarrerak eta % 1,8 handitu dira ostatu-gauak Euskal AEko hotel-establezimenduetan. Erregistratutako 387.004 sarrerek 818.058 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.

Sarreren % 55,4 eta ostatu-gauen % 55,1 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, portzentajeak % 1,8 igo ondoren sarreren kasuan eta % 4,0 ostatu-gauen kasuan. Estatutik etorritakoen sarrerak eta ostatu-gauak, bestalde, % 6,0 eta % 0,9 jaitsi dira urte artean, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Uztaila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2024/07m/m-12 (%)2024/07m/m-12 (%)2024/072023/07
EUSKAL AE387.004-1,8818.0581,82,112,04
Estatukoak172.772-6,0367.626-0,92,132,02
Atzerritarrak214.2321,8450.4324,02,102,06
       
Araba/Álava55.402-5,2112.5333,52,031,86
Estatukoak31.706-7,969.1593,42,181,94
Atzerritarrak23.696-1,343.3743,71,831,74
Vitoria-Gasteiz42.834-4,890.2495,92,111,89
       
Bizkaia173.746-2,6349.5200,32,011,95
Estatukoak79.858-6,6163.094-1,62,041,94
Atzerritarrak93.8881,2186.4262,11,991,97
Bilbao114.157-3,1229.441-0,92,011,96
       
Gipuzkoa157.8560,2356.0052,72,262,20
Estatukoak61.208-4,2135.373-2,02,212,16
Atzerritarrak96.6483,2220.6325,82,282,23
Donostia / San Sebastian98.2994,5237.6158,12,422,34

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abuztuaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 55.402 sarrera eta 112.533 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko uztailean baino % 5,2 sarrera gutxiago eta % 3,5 ostatu-gau gehiago. Bizkaian, sarrera kopurua 2023ko uztailean baino % 2,6 txikiagoa izan da; ostatu-gauak, berriz, % 0,3 handitu dira, 173.746 sarrerarekin eta 349.520 ostatu-gaurekin. Gipuzkoan, 2024ko uztailean, 157.856 sarrera izan dira, 2023ko uztailean baino % 0,2 gehiago, eta 356.005 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 2,7 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak gora egin du Donostian (% 4,5), eta behera Gasteizen (% 4,8) eta Bilbon (% 3,1). Ostatu-gauen guztizkoari dagokionez, aurreko urteko uztailaren aldean, % 8,1 igo da Donostian eta % 5,9 Gasteizen; Bilbon, berriz, % 0,9 jaitsi da.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2024ko uztailean 2,11 egunekoa izan da, 2023ko hil berean izandakoa (2,04 egun) baino handiagoa.

Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Uztaila 2024

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2024/07p.p. *2024/07p.p. *2024/07m/m-12 (%)2024/07m/m-12 (%)
EUSKAL AE71,6-1,280,7-1,3138,387,7111,716,0
         
Araba/Álava66,6-1,578,1-1,890,402,170,57-0,2
Vitoria-Gasteiz68,9-0,683,7-0,477,511,864,901,3
         
Bizkaia68,3-0,678,3-0,1117,5611,692,0611,5
Bilbao73,0-0,682,4-0,1128,4810,6105,8310,5
         
Gipuzkoa77,1-2,084,4-2,7175,496,1148,092,8
Donostia / San Sebastian83,0-1,290,4-0,4212,301,8191,891,3

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abuztuaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2024ko uztaileko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 71,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 80,7koa logelen arabera neurtuta. 2023ko uztailarekin alderatuta, okupazioa ehuneko 1,2 puntu jaitsi da plazen arabera neurtuta, eta 1,3 puntu logelen arabera neurtuta.

Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu-erregimenean), 138,38 eurokoa izan da 2024ko uztailean Euskal AEn, hau da, % 7,7ko igoera izan da aurreko urteko uztailarekin alderatuta. ADRa 175,49 eurokoa izan da Gipuzkoan, 117,56 eurokoa Bizkaian eta 90,40 eurokoa Araban. Hiriburuen artean, ADR 212,30 eurotan kokatu da Donostian, 128,48 eurotan Bilbon eta 77,51 eurotan Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2024ko uztailean, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 111,71 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 6,0 gehiago.

Informazio-oharra

2024ko uztaileko hotelen ETHren erantzun-tasa % 86,0koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Explorador de datos de turismo de la C.A. de Euskadi. Establecimientos hotelerosEuskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak % 1,8 igo dira 2024ko uztailean, baina sarrerak jaitsi egin dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022219_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali