2024/10/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024 ABUZTUA
Euskal AEko industria-jarduera % 0,1 hazi da 2024ko abuztuan
Aurreko hilaren aldean industria-produkzioa % 0,5 gehitu da
Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko abuztuan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,1 handiagoa izan zen.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 0,5 gehitu da azken hilabete honetan, dagozkion urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunen produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2024ko abuztuan, eta produkzioa % 1,6 jaitsi da sektore osoan. Beherakada hori Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerak eragin du, % 9,6 eta % 0,3 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean, altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzea sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea daude.
Ekipo-ondasunen produkzioa % 0,2 igo da aurreko urteko abuztuaren aldean; horrek Ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza barne hartzen ditu.
Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, produkzioa % 1,9 igo da.
Azkenik, Energiaren produkzioa % 3,1 jaitsi da 2024ko abuztuan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abuztua 2024
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 0,1 | -0,2 | 0,5 |
| Araba/Álava | 3,8 | -1,7 | 2,9 |
| Bizkaia | -1,3 | -1,4 | -0,3 |
| Gipuzkoa | -0,3 | 1,8 | 0,0 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -1,6 | -1,9 | -0,2 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -9,6 | -7,0 | -0,9 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | -0,3 | -0,8 | 0,0 |
| Ekipo-ondasunak | 0,2 | 2,9 | -1,9 |
| Bitarteko ondasunak | 1,9 | -1,3 | 2,0 |
| Energia | -3,1 | 0,2 | -1,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2024ko Urriaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2024ko abuztuan, positiboa izan da Araban, produkzioa % 3,8 igo baita. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, industria-produkzioa % 1,3 eta % 0,3 jaitsi da, hurrenez hurren.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abuztua 2024
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 0,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -1,5 |
| Kautxua eta plastikoak | -1,4 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 4,7 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -1,6 |
| Makineria eta tresneria | -0,5 |
| Garraio-materiala | -6,5 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -6,7 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2024ko Urriaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko abuztuan produkzioa urte artean igo den bakarra Metalurgia eta metalezko produktuak izan da, % 4,7rekin. Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrien sektorean, produkzioa 2023ko abuztuko maila berean mantendu da. Aitzitik, produkzioaren urte arteko jaitsierarik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,7) eta Garraio-materiala (% 6,5) sektoreetan kontzentratzen dira.
2024ko ABUZTUKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen zortzi hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,2 jaitsi da. Abuztura arte metatutako produkzioa % 1,9 jaitsi da Kontsumo-ondasunetan eta % 1,3 Bitarteko ondasunetan. Ekipoko ondasunek, aldiz, bilakaera positiboa metatu dute, produkzioa % 2,9 igo baita aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Energian, bestalde, abuztura arte metatutako produkzioa % 0,2 igo da.
Lurralde historikoka, 2024ko lehenengo zortzi hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 1,7 eta % 1,4 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 1,8 gehitu da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 89,29ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62