2024/10/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko langabeen kopurua 3.400 pertsonatan jaitsi da eta langabezia-tasa % 7,1era jaitsi da 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Landunak 4.500 gehiago dira eta landun egoiliarrak 997.100, hiruhilekoko emaitzarik altuena 1985etik

Eustaten datuak kontuan hartuz, eta Euskal AEko lan-merkatuko 2024ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 4.500 landun eta 3.400 langabe gutxiago daude. Langabeak 76.700 direla zenbatetsi da eta landunak 997.100 dira 2024ko hirugarren hiruhileko honetan, hau da, hiruhilekoko emaitzarik handiena 1985etik.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7,1ean da, 2024ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko lau hamarren gutxiago. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,5 izan da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.

Lurralde historikoka, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian 3.900 landun gehiago daude, Gipuzkoan 2.500 gehiago eta Araban 2.000 landun gutxiago. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 2.200 pertsonatan igo da okupazioa, Donostian 600 pertsonatan eta Gasteizen 3.000 pertsonatan jaitsi da.

Okupazioaren hazkundea gizonen artean gertatu da (+6.100); emakumeen artean, berriz, 1.600 gutxiago dira. Nazionalitateari dagokionez, atzerriko nazionalitatea duten pertsona okupatuak 3.800 gehiago dira (+%4,2), eta nazionalitate espainiarra dutenak, berriz, 700 gehiago (+%0,1).

Okupazioak gora egin du sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik

Euskal AEko biztanleria landunak gora egin du zerbitzuetan 3.200 pertsonatan (+%0,4), 1.300 pertsonatan eraikuntzan (+%2,4) eta industrian 700 pertsonatan (+%0,4); lehen sektorean, ordea, behera egin du 700 pertsonatan (-% 7,4).

Okupazio-tasa, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehuneko gisa kalkulatua adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko bi hamarren igo da aurreko hiruhilekoaren aldean, % 71,1ean kokatuz. Tasa hori % 74,7ra igotzen da gizonen artean, eta % 67,6ra jaisten da emakumeen artean, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 3 hamarren gutxiago.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik altuena Espainiako nazionalitatea dutenen artean dago (% 73,1), aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 2 hamarren gehiago. Atzerriko nazionalitatea dutenen artean, berriz, puntu 1 egin du gora (% 56,9).

Lurralde historikoka, okupazio-tasarik altuena Gipuzkoak du (% 73,3), aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bost hamarren gehiago; bigarrenik, Bizkaia dago (% 70,1), ehuneko 4 hamarren gehiago; azkenik, Araban, okupazio-tasa ehuneko puntu bat jaitsi da, % 69,8ra iritsi arte.

Soldatapekoen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonak 6.800 gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 33.200 gehiago aurreko urtearen aldean.

Hamar etxetatik ia seik pertsona aktibo guztiak okupatuta ditu

2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 923.600 etxe inguru daudela zenbatetsi da, eta horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 900 gehiago; hamar etxetatik ia seitan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, 200 familia gutxiago. Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familiak 27.200 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gutxiago.

2024ko hirugarren hiruhilekoan % 7,1eko langabezia-tasa dago

Euskal AEn langabeak, hau da, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 76.700 direla zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gutxiago. Gizonezko langabeen kolektiboak 37.800 gizon hartzen ditu, 2.900 gutxiago. Emakumezko langabeena, berriz, 500 gutxiago izan da, eta 38.900 izan dira hiruhilekoan.

2024ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7,1 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago. Gizonezkoen langabezia-tasa puntu erdi jaitsi da % 6,8ra arte, eta emakumezkoena % 7,6an mantendu da.

Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten pertsonen artean 2.100 langabe gutxiago daude, eta 55.800 dira. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean, 1.300 gutxiago dira, eta 20.900 langabe dira.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian 3.400 langabe gutxiago daude (44.400), eta langabezia-tasa ehuneko 0,6 puntu jaitsi da (% 8). Gipuzkoan % 5,3raino jaitsi da langabezia, ehuneko 0,3 puntu; guztira 19.000 langabe daude. Araban, 800 langabe gehiago daude (13.400), eta langabezia-tasa puntu erdi portzentual da (% 8,2).

Hiriburuei dagokienez, 1.200 langabe gutxiago daude Bilbon, 500 gutxiago Donostian eta 1.000 langabe gehiago Gasteizen, aurreko hiruhilekoaren aldean.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2024ko abuztuan Europar Batasun osoko langabezia-tasa desestazionalizatua % 5,9koa izan zen eta Espainiakoa % 11,3koa.

2023ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopurua % 2 igo da eta langabezia-tasa sei hamarren jaitsi da

Azken urtean, 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, pertsona landunen kopurua % 2 igo da, 19.300 pertsona gehiago; zerbitzuen sektoreak 14.300 landun gehiago ekarri ditu, industriak 5.800 gehiago eta lehen sektoreak 200 gehiago, baina eraikuntzak 1.000 pertsonatan egin du atzera. Langabeei dagokienez, langabezia-tasa ehuneko sei hamarren jaitsi da (% 7,7tik % 7,1era); beraz, 4.500 pertsonak langabezian egoteari utzi diote Euskal AEn.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 96,9 okupatuta dago, NLEren irizpidearen arabera

Kalkuluen arabera, Euskal AEn 933.700 pertsona daude afiliatuta hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuta. Horietatik, % 96,9 okupatuak dira, BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, hau da, 904.800 pertsona.

BJAko langile okupatuen artean, 42.300 (% 4,2) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 37 ez dago erregistratutako langabe gisa zenbatuta

Zenbatespenen arabera, Euskal AEn 89.600 langabe daude erregistratuta Lanbiden hiruhileko batez bestekoan, hau da, Euskal AEn bizi diren pertsonak, eta inkesta egin zen unean Lanbiden erregistratuta zeuden erregistratutako langabezia-kategorietako batean. Horietatik, % 51,9 langabeak dira, NLEren definizioaren arabera. (46.500 pertsona). BJAko NLE langabeen artean, % 37 ez dago langabe gisa erregistratuta Lanbiden (28.400 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan ere erregistratuta egon daiteke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2024/III

Excel csv
 2024/III2024/IIt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.900,21.895,7+4,5 0,2
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.073,81.072,8+1,0+0,1
Gizonak559,8556,5+3,3+0,6
Emakumeak514,0516,3-2,3-0,4
     
Araba/Álava162,7163,9-1,2-0,7
Bizkaia555,2554,9+0,3+0,1
Gipuzkoa355,8354,0+1,8+0,5
     
Vitoria-Gasteiz120,2122,2-2,0-1,6
Bilbao169,0167,8+1,2+0,7
Donostia / San Sebastian91,791,6+0,1+0,1
Beste udalerriak692,9691,2+1,7+0,2
     
Espainiarrak957,7959,2-1,5-0,2
Atzerriko nazionalitatea116,1113,6+2,5+2,2
     
BIZTANLERIA LANDUNA997,1992,6+4,5+0,5
Gizonak521,9515,8+6,1+1,2
Emakumeak475,2476,8-1,6-0,3
     
Araba/Álava149,4151,4-2,0-1,3
Bizkaia510,9507,0+3,9+0,8
Gipuzkoa336,8334,3+2,5+0,7
     
Vitoria-Gasteiz109,5112,5-3,0-2,7
Bilbao154,3152,1+2,2+1,4
Donostia / San Sebastian86,385,7+0,6+0,7
Beste udalerriak646,9642,4+4,5+0,7
     
Espainiarrak901,9901,2+0,7+0,1
Atzerriko nazionalitatea95,291,4+3,8+4,2
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza8,89,5-0,7-7,4
Industria200,2199,5+0,7+0,4
Eraikuntza56,254,9+1,3+2,4
Zerbitzuak731,9728,7+3,2+0,4
     
Soldatakoa823,7817,4+6,3+0,8
- Lan-kontratu mugagabearekin658,0651,2+6,8+1,0
- - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe165,6166,1-0,5-0,3
Soldatarik gabeak173,4175,3-1,9-1,1
     
BIZTANLERIA LANGABEA76,780,1-3,4-4,2
Gizonak37,840,7-2,9-7,1
Emakumeak38,939,4-0,5-1,3
     
16 - 24 urte8,19,4-1,3-13,8
25 - 44 urte33,534,8-1,3-3,7
45 urte eta gehiago35,135,9-0,8-2,2
     
Araba/Álava13,412,6+0,8+6,3
Bizkaia44,447,8-3,4-7,1
Gipuzkoa19,019,7-0,7-3,6
     
Vitoria-Gasteiz10,79,7+1,0+10,3
Bilbao14,615,8-1,2-7,6
Donostia / San Sebastian5,35,8-0,5-8,6
Beste udalerriak46,048,8-2,8-5,7
     
Espainiarrak55,857,9-2,1-3,6
Atzerriko nazionalitatea20,922,2-1,3-5,9
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA826,4823,0+3,4+0,4
     
ETXEGUNEAK923,6922,1+1,5+0,2
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak613,7613,1+0,6+0,1
- Denak okupatuak547,2547,4-0,2-0,0
- Denak langabeak27,228,3-1,1-3,9
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak309,9309,0+0,9+0,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2024ko Urriaren 17a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2024/III

Excel csv
 2024/III2024/IIt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,556,6-0,1
Gizonak61,461,2+0,2
Emakumeak52,052,3-0,3
    
Araba/Álava57,457,9-0,5
Bizkaia55,755,8-0,1
Gipuzkoa57,457,3+0,1
    
Vitoria-Gasteiz56,557,5-1,0
Bilbao56,756,2+0,5
Donostia / San Sebastian58,158,2-0,1
Beste udalerriak56,356,3+0,0
    
Espainiarrak55,455,6-0,2
Atzerriko nazionalitatea67,267,0+0,2
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)71,170,9+0,2
Gizonak74,773,9+0,8
Emakumeak67,667,9-0,3
    
Araba/Álava69,870,8-1,0
Bizkaia70,169,7+0,4
Gipuzkoa73,372,8+0,5
    
Vitoria-Gasteiz68,470,3-1,9
Bilbao70,569,3+1,2
Donostia / San Sebastian75,074,8+0,2
Beste udalerriak71,370,9+0,4
    
Espainiarrak73,172,9+0,2
Atzerriko nazionalitatea56,955,9+1,0
    
LANGABEZIA TASA7,17,5-0,4
Gizonak6,87,3-0,5
Emakumeak7,67,6+0,0
    
16 - 24 urte12,113,6-1,5
25 - 44 urte7,88,2-0,4
45 urte eta gehiago6,16,2-0,1
    
Araba/Álava8,27,7+0,5
Bizkaia8,08,6-0,6
Gipuzkoa5,35,6-0,3
    
Vitoria-Gasteiz8,98,0+0,9
Bilbao8,79,4-0,7
Donostia / San Sebastian5,86,4-0,6
Beste udalerriak6,67,1-0,5
    
Espainiarrak5,86,0-0,2
Atzerriko nazionalitatea18,019,5-1,5
    
INAKTIBOTASUN TASA43,543,4+0,1

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2024ko Urriaren 17a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko langabeen kopurua 3.400 pertsonatan jaitsi da eta langabezia-tasa % 7,1era jaitsi da 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/10/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022296_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali