2024/09/17ko prentsa-oharra
MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2024/II
Euskal AEko merkatuko zerbitzuak sektoreko salmentak % 1,4 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak % 0,2 handitu dira
Eustaten datuen arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektoreko salmentak % 1,4 handitu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio finkoetan eta dagozkien urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,2 igo dira 2024ko bigarren hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenta errealen urte arteko susperraldia (prezio konstanteetan) orokorra izan da. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan salmentek % 2,0 egin dute gora, Garraioa eta biltegiratzean % 1,8, Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan % 0,9 eta Ostalaritzan eta Informazioa eta komunikazioetan salmentek % 0,7 egin dute gora aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Bigarren hiruhileko hau urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Garraioa eta biltegiratzea sektorean salmentak % 3,8 hazi dira eta Ostalaritzan % 0,2. Aitzitik, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak sektorean salmentak hiruhilekoen artean % 1,6 jaitsi dira eta Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarriak sektorean % 0,9. Azkenik, Informazioa eta komunikazioak sektorean, salmentak aurreko hiruhilekoko maila berean mantendu dira.
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/II
| | Prezio finkoak |
| | t / t-4 | t / t-1 | At / A(t-4) |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | 1,4 | 0,2 | 1,8 |
| Garraioa eta biltegiratzea | 1,8 | 3,8 | 0,8 |
| Ostalaritza | 0,7 | 0,2 | 2,9 |
| Informazioa eta komunikazioak | 0,7 | 0,0 | 1,7 |
| Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 2,0 | -1,6 | 2,8 |
| Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 0,9 | -0,9 | 0,7 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Araba/Álava | 2,0 | 0,6 | 1,6 |
| Bizkaia | 1,6 | -0,1 | 2,1 |
| Gipuzkoa | 0,6 | 0,7 | 1,2 |
| | | | |
| ENPLEGU-INDIZEA | 0,4 | -0,3 | 1,2 |
| Euskal AE | | | |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2024ko Irailaren 17a
Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Lurralde historikoen arabera, Araban urte batetik bestera salmenta-indizea % 2,0 igo da, Bizkaian % 1,6 eta Gipuzkoan % 0,6. Hiruhileko arteko bilakaerari dagokionez, Gipuzkoan hazkundea % 0,7 izan da eta Araban % 0,6. Bizkaian, aldiz, % 0,1 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean.
Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektoreko landunen indizea, azkenik, % 0,4 igo da urte artean 2024ko bigarren hiruhilekoan. Urteko lehen hiruhilekoaren aldean, aldiz, langile okupatuen indizea % 0,3 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizearen erreferentzia-urtea berritzeari ekin zaio, eta 2021. urtea izango da indizearen oinarri berria. Oinarri-aldaketaren prozesuak metodologia sakonki eguneratzea ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotzeko eta egozteko metodoak berrikusi dira eta azterketan kontuan hartu beharreko biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hiru hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 98,26ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62