2024/10/18ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE). 2024ko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 10,8 igo ziren 2024ko abuztuan

2024ko lehen zortzi hilabeteetako metatuan esportazioak % 4,7 jaitsi ziren, baina merkataritza-saldo positiboa mantendu egin zen, 2.442 milioi euro

2024ko abuztuan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 10,8ko urte arteko hazkundea izan zuten, Eustaten datuen arabera. Zenbatekoa 2.123,6 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 1.916,4 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 50,9 igo ziren eta ez-energetikoenak % 7,1.

Esportazioak % 4,3 hazi dira Araban, % 6,9 Gipuzkoan eta % 16,9 Bizkaian.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Abuztua 2024

Excel csv
 ESPORTAZIOAKINPORTAZIOAK
 AbuztuaAbuztua
 20232024Gehikuntza (%)20232024Gehikuntza (%)
EUSKAL AE      
HILABETEA, GUZTIRA1.916.3572.123.58610,81.860.2571.971.0916,0
ENERGIAZKO GAIAK164.197247.73150,9524.097581.98011,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK1.752.1601.875.8567,11.336.1601.389.1124,0
URTEKO METATUA21.512.48420.499.911-4,718.342.96418.058.059-1,6
ENERGIAZKO GAIAK1.028.4581.503.81746,24.659.0084.924.8095,7
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK20.484.02618.996.095-7,313.683.95613.133.249-4,0
       
ARABA / ÁLAVA      
HILABETEA, GUZTIRA399.757416.8794,3295.406361.03622,2
URTEKO METATUA6.767.4025.769.925-14,74.022.6783.894.813-3,2
       
BIZKAIA      
HILABETEA, GUZTIRA856.8251.001.49416,91.191.3901.218.6542,3
URTEKO METATUA8.082.6348.133.5550,610.797.87010.606.918-1,8
       
GIPUZKOA      
HILABETEA, GUZTIRA659.774705.2136,9373.461391.4024,8
URTEKO METATUA6.662.4486.596.431-1,03.522.4163.556.3271,0

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioak % 6,0 gehitu ziren eta 1.971 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoak % 11,0 gehitu ziren eta ez-energetikoak % 4,0. Merkataritza-saldoa positiboa da (+152,5 milioi) eta estaldura-tasa % 107,7koa da.

Arabako inportazioak % 22,2 gehitu dira, Gipuzkoakoak % 4,8 eta Bizkaikoak % 2,3.

Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)

2024ko abuztuan, bost muga-zergen partida esportatzaile nagusiak honako hauek izan ziren: "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (179 milioi, % 6,2ko hazkundearekin), "Findu gabeko kobrea; fintze elektrolitikorako kobrezko anodoak" (105,8 milioi, eta % 471,1eko igoera, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 87,3 milioi euro gehiago), "Petrolio-olio finduak" (88,2 milioi, aurreko urtean baino 40,7 milioi gutxiago esportatuta, hau da, % 31,6ko atzerapena), "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (76,8 milioi, 49,1 gehiago, +% 177,0) eta ""Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioko olioak eta produktuak (benzola, toluola, xilola, naftalenoa, fenola, etab.)" (71,2 milioi). Partida horiek abuztuan guztizkoaren % 24,5 hartzen dute, guztira 520,9 milioi euroko balioarekin. Nabarmentzekoa da "Kautxuzko pneumatiko berrien" atzerakada (69,5 milioi esportaziorako salmentetan eta 42,6 milioi gutxiago, % 38,0ko jaitsierarekin) eta "Eztainu gordinaren" esportazioen hazkundea (45,4 milioi).

Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA1.916.3572.123.586100,010,8
Automobilentzako zati eta osagarriak168.442178.9588,46,2
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak18.526105.8045,0471,1
Petrolioaren olio finduak128.94188.1744,2-31,6
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak27.72376.8043,6177,0
Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta gainerakoak (Benzol, Toluol, Xilol, Naftaleno, Fenol, eta abar)1.24871.1823,45.602,6
Kautxuzko pneumatiko berriak112.07569.5183,3-38,0
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak62.45862.2982,9-0,3
Eztainu landugabea32845.3512,113.731,7
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak24.38641.3951,969,7
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako52.55041.1141,9-21,8
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako23.85538.9731,863,4
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak31.60436.5281,715,6
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko16.37335.4171,7116,3
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne26.29631.5061,519,8
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak20.92430.6621,446,5
Prentsa-papera bobinetan (biribilkiak) edo orrietan6.62229.4811,4345,2
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak36.81928.7211,4-22,0
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina19.71626.8771,336,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak25.45726.8651,35,5
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak13.80924.0421,174,1
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...)5.90922.8851,1287,3
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.25.14822.0921,0-12,2
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak19.16321.1671,010,5
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk22.44220.5541,0-8,4
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak16.29817.2790,86,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Araban, "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" muga-zergen partida nagusiak hazkunde nabarmena izan du aurreko urtearekin alderatuta (% 63,9); halaber, "Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (% 52,2) eta "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (% 2,4) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (% 1,0) nabarmen hazi dira. Aitzitik, atzera egin dute "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilen" salmentek (-%22,2).

Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA399.757416.879100,04,3
Automobilentzako zati eta osagarriak35.86558.79214,163,9
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak52.15953.40512,82,4
Kautxuzko pneumatiko berriak44.42044.86710,81,0
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak36.36328.2936,8-22,2
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak18.37427.9606,752,2
Ardoa, mahats freskoarena11.34311.8292,84,3
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak8.8878.4922,0-4,4
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak7.2356.7651,6-6,5
Lurra, harria edo beste materia mineral solido bat bahetzeko, birrintzeko, oratzeko edo aglomeratzeko makinak1.8085.5631,3207,6
Bonbak, granadak, torpedoak, minak, misilak, kartutxoak eta gainerako munizioak, jaurtigaiak eta horien zatiak6.5764.4771,1-31,9

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Bizkaian, nabarmentzekoak dira "Findu gabeko kobrea; finketa elektrolitikorako kobrezko anodoak" (% 471,1), "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" (% 177,0), "Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioko olio eta produktuak (Benzol, Toluol, Xilol, Naftaleno, Fenol, etab.)" eta "Eztainu gordina". Aitzitik, "Kautxuzko pneumatiko berrien" esportazioek (-%64,4) beheranzko joerari eutsi diote beste hilabete batez, "Petrolio-olio finduek" bezalaxe (-%32,5).

Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA856.8251.001.494100,016,9
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak18.526105.80410,6471,1
Petrolioaren olio finduak126.45785.3168,5-32,5
Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak27.72376.8047,7177,0
Tenperatura altuko harrikatz-mundrunen destilazioaren olio eta gainerakoak (Benzol, Toluol, Xilol, Naftaleno, Fenol, eta abar)1.24871.1827,15.602,6
Automobilentzako zati eta osagarriak68.42258.0945,8-15,1
Eztainu landugabea32845.0454,513.638,5
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak23.14239.9084,072,4
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne26.28530.9713,117,8
Kautxuzko pneumatiko berriak67.04323.8922,4-64,4
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko7.34721.6042,2194,1

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Gipuzkoan, aipagarriak dira "Prentsa-papera bobinetan (biribilkiak) edo orrietan" (% 345,2) eta "Makina-erremintak (iltzatu, grapatu, mihiztatu, zerratu, eskuilatu, moldatu, zulatu, etab.) zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko" (% 285,9). Aipagarria da, halaber, "Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak" (% 63,4) eta "Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak" (% 55,1).

Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Abuztua 2024

Excel csv
 202320242024 (%)2024/2023 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA659.774705.213100,06,9
Automobilentzako zati eta osagarriak64.15562.0728,8-3,2
Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako23.85538.9735,563,4
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak19.09429.6194,255,1
Prentsa-papera bobinetan (biribilkiak) edo orrietan6.62229.4804,2345,2
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako41.63828.5534,0-31,4
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea, etab...)5.89822.7583,2285,9
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.21.93620.0582,8-8,6
Makina erremintatarako parteak eta osagarriak9.18318.7582,7104,3
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak15.88115.0142,1-5,5
Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak11.04614.7432,133,5

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Inportazioak aztertuz gero, ikusten da garrantzitsuena, "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (guztizkoaren % 19,8), % 18,9 hazi dela, 391 milioi inportatuta. Garrantzian horren atzetik doan partidak nabarmen egin du atzera, "Petrolio-olio finduak" (% -34,8, aurreko urteko hilabete berean baino 60,2 milioi gutxiago). Aitzitik, tradizioz gure esportazioen parte izan diren bi produktu nabarmen hazi dira: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" (ia osorik Arabatik erositako 56,8 milioi), "Burdinurtuzko, burdinazko edo altzairuzko txapa, barra, profil, hodi eta antzekoekin egindako eraikuntzak" (25,5 milioi inportatu dira) eta "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (38,2 milioi). “Petrolio-gasaren eta gainerako hidrokarburo gaseosoen” (72,3 milioi) inportazioek ere gora egin dute (% 241,5)

Jatorri-helmuga herrialdeak, 2024ko abuztua

Hilabete honetan, honako hauek dira ranking esportatzailearen lehen postuak:

- Frantzia: 349,1 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, eta estaldura-tasa % 235,2koa izan da.

- Alemania: gure erkidegoko 209,3 milioiko produktuak jasotzen ditu, % 84,5eko estaldura-tasarekin.

- Estatu Batuak: 191,9 milioi euroko balioarekin esportatzen da, % 115,3ko estaldura-tasarekin.

- Belgika: herrialde horretara bideratu dira gure esportazioetatik 190,6 milioi, eta estaldura-tasa % 371,0koa izan da.

- Herbehereak: herrialde horretara bideratutako salmentak 130,6 milioira iritsi dira, eta estaldura-tasa % 200,4koa izan da.

Herrialde horiek esportazio guztien % 50,5 hartzen dute, eta horietako hiru 27. EBkoak dira, eta erakunde horrek esportazioen % 61,6 biltzen ditu.

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.442 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik abuztura arteko metaturako

Lehenengo zortzi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 4,7ko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.012,6 milioi euro gutxiago. Esportazioen zenbatekoa 20.499,9 milioikoa izan da aldi horretan.

Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 8.133,6 milioi; Gipuzkoak 6.596,4 eta Arabak 5.769,9 milioi.

Produktu-mota kontuan hartuta, "Produktu ez-energetikoak" dira ugarienak, 18.996,1 milioi eurorekin.

Xehetasunetara jaitsita, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoen" esportazioak (1.528,3 milioi esportatu) jaitsi egin direla ikus daiteke (-%22,0). Ondorioz, partida horrek ranking esportatzailearen lehen postua utzi du eta "Ibilgailuen zatiak eta osagarriak" (1.555,8 milioi) baino gehiago izan dira. Aipatutako turismoez gain, atzerakadarik handienak "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (-%31,3 eta 434 milioi gutxiago), "Kautxuzko pneumatiko berriak" (-%27,4, 269,4 milioi gutxiagorekin) eta "Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak" (-%32,2, 165,4 milioi gutxiagorekin) izan dira.

Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Abuztua 2024

Excel csv
 KodeaIzendapenaMila euro
  ESPORTAZIOAK GUZTIRA20.499.911
18708Automobilentzako zati eta osagarriak1.555.768
2870310 pertsona baino gutxiagoko turismoak1.528.310
32710Petrolioaren olio finduak1.040.183
48704Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak951.948
54011Kautxuzko pneumatiko berriak715.472
67216Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak402.423
78481Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako350.611
87304Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak348.364
92709Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak275.003
107326Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak273.295
118603Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako269.701
128411Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne269.311
139990Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak255.683
148504Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina249.432
158428Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab.209.123
167308Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko207.931
1776060,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak207.581
187402Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak198.558
198537Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak192.840
207228Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak186.415
218483Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab.182.270
228607Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak181.445
237222Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak165.574
247325Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk165.344
258301Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak156.941

(p)Behinbehineko datuak

Data 2024ko Urriaren 18a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Muga-zergen partida nagusien multzoaren barruan, esportazioen hazkunde handiena "Petrolio edo mineral bituminosoko olio gordinak" (2023ko metatu berean baino % 386,9 eta 218,5 milioi gehiago) eta "Petrolio olio finduak" (% 22,4, 1.040,2 milioi esportatuta eta 190,4 milioi gehiago) arloek izan dute.

2024ko lehen zortzi hilabete hauetako rankingaren arabera, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 16,3arekin (3.350,4 milioi). Frantziaren atzetik daude Alemania (% 14,0 eta 2.868,5 milioi) eta Erresuma Batua (% 7,1 eta 1.459,4 milioi); horrela, hiru herrialdeen artean, euskal esportazioen % 40 inguru biltzen dira (% 37,5).

Euskal AE osorako inportazioen metatua 18.058 milioi eurokoa da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da 285 milioi txikiagoa dela aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino. Jaitsiera horren arrazoia da, hein batean, Bizkaiko lurraldean, 10.607 milioiko inportazio metatuekin, aldi horretan % 1,8ko beherapena izan dela, hau da, 191 milioi gutxiago 2023ko aldi berean baino. Arabako inportazioek ere atzera egin dute, 128 milioi gutxiago (-%3,2), 3.894,8 milioi guztira. Gipuzkoan % 1,0ko hazkunde txikia izan da (34 milioi gehiago), 3.556,3 milioirekin guztira. "Produktu ez-energetikoen" inportazioa % 4,0 jaitsi da, baina "Produktu energetikoena" % 5,7 igo da.

Aldi horretan inportatutako ekoizpen-partidak aztertuz gero, rankingaren lehen posizioa "Petrolio olio gordinak edo mineral bituminosoarenak" izan da (3.466,5 milioi, aurreko urtean baino 504 milioi gehiago, hau da, % 17,0ko igoera), eta bigarrena "Petrolio olio finduak" (1.156,6 milioi gehiago esportatu dira, 209,7 milioi gehiago eta % 22,1eko hazkundea). Partida horien atzetik daude "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (640,6 milioi), "Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu gabeko eta txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" (428,1 milioi) eta "Enbolo, diesel edo erdi-diesel motorrak" (334,2 milioi).

Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko urtarriletik abuztura, 2.441,9 milioi euroko saldo positiboa izan du eta estaldura-tasa % 113,5ekoa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 10,8 igo ziren 2024ko abuztuan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Urria 2025
Eguneratze data : 
2024/10/18
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/20
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022297_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali