2024/09/10eko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/I
Jaiotzek % 0,5 egin zuten gora 2024ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn
Jaiotzen % 11,2an amek 40 urte edo gehiago zituzten
2024ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 3.159 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 0,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak % 6,6 gehitu ziren Gipuzkoan eta % 2,2 Araban, baina Bizkaian % 4,1 murriztu ziren. Zehazki, Bizkaian 1.536 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.121 eta Araban 502.
Hilabeteen arabera aztertuta, jaiotza gehien urtarrilean izan ziren, 1.140 (% 36,1); ondoren, martxoan, 1.056 (% 33,4); otsailean, berriz, 963 (% 30,5) haur jaio ziren.
Amaren adinaren arabera, 30-34 urteko amen taldea dago lehen postuan, jaiotzen % 34,4rekin; antzeko ehunekoa da 35-39 urteko amen taldean, jaiotzen % 34,3rekin. 25 eta 29 urte bitarteko amek izandako haurren portzentajea % 13,4 izan zen; 40 urte edo gehiago zituzten amek ordezkatutako % 11,2ren gainetik. Azkenik, jaiotzen % 6,7ren kasuan amek 25 urtetik behera zituzten.
Ezkondu gabe zeuden amek izandako haurren ehunekoa % 49,6 izan zen
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 49,6 izan ziren, 2023ko lehen hiruhilekoan jasotako ehunekoaren (% 50,8) azpitik. Bizkaiak (% 53,5) Euskal AEk baino balio handiagoak ditu; Araban eta Gipuzkoan ehuneko hori txikiagoa da, % 50,6 eta % 43,8, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da ama ezkongabeen artean 25 urtetik beherakoen ehunekoa handiagoa dela (% 9,4); ehuneko hori % 6,7koa da ama guztiak kontuan hartuta.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2024ko lehen hiruhilekoan, jaiotako haurren % 49,6 (1.566) lehen seme-alabak izan ziren; % 36,9tan (1.167) aurretik beste haur bat bazen familietan jaio zen; eta % 13,5era iritsi da jaiotako haurra hirugarrena eta ondorengoa den kasua —2023ko hiruhileko berean baino 0,3 puntu gainetik—.
Amen herenak nazionalitate atzerritarra zuen
Euskal AEn 2024ko lehenengo hiru hilabeteetan izandako jaiotzen % 33,3an amak atzerriko nazionalitatea zuen; ehuneko hori 2023ko lehen hiruhilekoa baino 2,3 puntu handiagoa da. Araban, atzerriko nazionalitatea zuten amen proportzioa % 44,2koa izan zen; Bizkaian, berriz, % 31,3koa eta Gipuzkoan % 31,2koa.
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2024/I
| | Egungo hiruhilekoa (2024/I) | Aurreko hiruhilekoa (2023/IV) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2023/I) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.159 | 100,0 | 3.491 | 100,0 | -9,5 | 3.144 | 100,0 | 0,5 |
| Araba / Álava | 502 | 15,9 | 595 | 17,0 | -15,6 | 491 | 15,6 | 2,2 |
| Bizkaia | 1.536 | 48,6 | 1.663 | 47,6 | -7,6 | 1.601 | 50,9 | -4,1 |
| Gipuzkoa | 1.121 | 35,5 | 1.233 | 35,3 | -9,1 | 1.052 | 33,5 | 6,6 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.604 | 50,8 | 1.824 | 52,2 | -12,1 | 1.602 | 51,0 | 0,1 |
| Neskak | 1.555 | 49,2 | 1.667 | 47,8 | -6,7 | 1.542 | 49,0 | 0,8 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| = 24 urte | 212 | 6,7 | 253 | 7,2 | -16,2 | 218 | 6,9 | -2,8 |
| 25 - 29 urte | 422 | 13,4 | 511 | 14,6 | -17,4 | 411 | 13,1 | 2,7 |
| 30 - 34 urte | 1.086 | 34,4 | 1.165 | 33,4 | -6,8 | 1.039 | 33,0 | 4,5 |
| 35 - 39 urte | 1.085 | 34,3 | 1.166 | 33,4 | -6,9 | 1.097 | 34,9 | -1,1 |
| = 40 urte | 354 | 11,2 | 396 | 11,3 | -10,6 | 379 | 12,1 | -6,6 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.592 | 50,4 | 1.698 | 48,6 | -6,2 | 1.546 | 49,2 | 3,0 |
| Ezkon gabea | 1.567 | 49,6 | 1.793 | 51,4 | -12,6 | 1.598 | 50,8 | -1,9 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.107 | 66,7 | 2.318 | 66,4 | -9,1 | 2.170 | 69,0 | -2,9 |
| Atzerrikoa | 1.052 | 33,3 | 1.173 | 33,6 | -10,3 | 974 | 31,0 | 8,0 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.566 | 49,6 | 1.793 | 51,4 | -12,7 | 1.541 | 49,0 | 1,6 |
| Bigarrena | 1.167 | 36,9 | 1.235 | 35,4 | -5,5 | 1.188 | 37,8 | -1,8 |
| Hirugarrena edo gehiago | 426 | 13,5 | 463 | 13,3 | -8,0 | 415 | 13,2 | 2,7 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Urtarrila | 1.140 | 36,1 | | | | 1.073 | 34,1 | 6,2 |
| Otsaila | 963 | 30,5 | | | | 1.002 | 31,9 | -3,9 |
| Martxoa | 1.056 | 33,4 | | | | 1.069 | 34,0 | -1,2 |
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2024ko Irailaren 10a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62