2024/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Uztailean % 2,5 egin dute gora sarrerek Euskal AEko landa-ostatuetan eta % 9,6 apartamentu turistikoetan

Aterpetxe turistikoetan, bestalde, sarreren gehikuntza % 18,6koa izan da

Eustaten datuen arabera, 2024ko uztailean Euskal AEko landa-ostatuetan sarrerak aurreko urteko hil berarekin alderatuta % 2,5 handitu dira eta ostatu-gauak % 0,2. Uztailean sarrerak 24.041 izan dira eta 73.311 ostatu-gau erregistratu dira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uztaila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2024/07m/m-12 (%)2024/07m/m-12 (%)2024/072023/072024/07p.p. *2024/07p.p. *
EUSKAL AE24.0412,573.3110,23,053,1250,70,656,01,3
Estatukoak16.4390,452.039-0,33,173,19----
Atzerritarrak7.6027,221.2721,42,802,96----
           
Araba/Álava4.01116,711.04931,82,752,4432,48,238,910,2
Estatukoak2.9507,18.35725,22,832,42----
Atzerritarrak1.06155,82.69257,42,542,51----
           
Bizkaia7.649-4,821.697-8,42,842,9552,4-1,557,30,0
Estatukoak5.162-10,415.209-10,22,952,94----
Atzerritarrak2.4879,66.488-3,92,612,97----
           
Gipuzkoa12.3813,240.565-1,33,283,4258,8-2,163,4-2,9
Estatukoak8.3276,028.473-0,43,423,64----
Atzerritarrak4.054-2,112.092-3,32,983,02----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko uztailarekin alderatuta % 7,2 handitu ondoren, atzerritar jatorrikoen sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko uztailean izandako sarrera guztien % 31,6 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 29,0 izan dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 1,4 handitu ondoren.

Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 16,7 igo dira Araban eta % 3,2 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 4,8 jaitsi dira. Ostatu-gauen kasuan, Gipuzkoan % 1,3 jaitsi dira, eta Bizkaian % 8,4; Araban, berriz, % 31,8 igo dira.

Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 3,05 egunekoa izan da uztailean, 2023ko hil berean izandako 3,12 eguneko batez besteko egonaldia baino laburragoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.

Plazen eta logelen okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 0,6 eta 1,3 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 50,7an kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 56,0n.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko uztailean 26.778 sarrera izan dira guztira; horren ondorioz, 79.955 ostatu-gau izan dira. Zifra horiek aurreko urteko uztailean erregistratutakoekin alderatuz gero, % 9,6 igo dira sarrerak eta % 9,4 ostatu-gauak.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Uztaila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2024/07m/m-12 (%)2024/07m/m-12 (%)2024/072023/072024/07p.p. *2024/07p.p. *
EUSKAL AE26.7789,679.9559,42,992,9952,42,562,5-4,6
Estatukoak13.6320,641.5021,23,043,03----
Atzerritarrak13.14620,938.45319,92,932,95----
           
Araba/Álava1.393-30,711.60825,28,344,6235,67,184,317,5
Estatukoak1.032-33,18.11914,17,864,61----
Atzerritarrak360-22,93.48961,79,684,62----
           
Bizkaia15.6004,936.6484,92,352,3555,0-2,864,7-3,9
Estatukoak8.166-2,018.922-3,92,322,36----
Atzerritarrak7.43413,617.72616,32,382,33----
           
Gipuzkoa9.78529,831.6999,73,243,8359,65,452,0-13,8
Estatukoak4.43420,614.4611,73,263,87----
Atzerritarrak5.35238,517.23817,43,223,80----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 49,1 eta ostatu-gau guztien % 48,1 atzerriko jatorriko bisitariei dagokie, uztailean % 20,9ko eta % 19,9ko urte arteko igoerak erregistratu ondoren, hurrenez hurren.

Euskal AE osoko apartamentu turistikoetan batez besteko egonaldia 2,99 egunekoa izan da 2024ko uztailean —2023ko uztailean erregistratutakoaren berdina—.Mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 8,34 egunekoa izan da Araban, 3,24 egunekoa Gipuzkoan eta 2,35 egunekoa Bizkaian.

Plazen araberako okupazio-maila, Euskal Autonomia Erkidegoan, % 52,4ra iritsi da, hau da, ehuneko 2,5 puntu igo da 2023ko uztailarekin alderatuta. Apartamentuen okupazio-mailak ehuneko 4,6 puntu egin du behera urte artean, eta % 62,5en kokatu da.

Euskal AEko turismo-aterpetxeei dagokienez, 2024ko uztailean urtetik urterako sarrerak % 18,6 igo dira, eta 32.526 izan dira guztira, eta horrek, guztira, 67.130 ostatu-gau erregistratzea eragin du. Bizkaian 34.233 ostatu-gau erregistratu dira, 2023ko uztailean baino % 31,3 gehiago, eta Gipuzkoan 31.674, urte artean % 18,1 handitu ondoren. Azkenik, Araban 1.223 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko hilabete berean baino % 19,0 gehiago.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko aterpetxe turistikoetan. Uztaila 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2024/07m/m-12 (%)2024/07m/m-12 (%)2024/072023/072024/07p.p.
EUSKAL AE32.52618,667.13024,52,061,9761,210,4
Estatukoak10.4511,823.775-5,82,272,46--
Atzerritarrak22.07528,643.35551,11,961,67--
         
Araba/Álava515-12,31.22319,02,371,7523,62,4
Estatukoak461-16,71.10211,62,391,79--
Atzerritarrak5456,7122199,72,231,17--
         
Bizkaia17.17024,234.23331,31,991,8960,812,2
Estatukoak5.9037,211.886-2,82,012,22--
Atzerritarrak11.26635,522.34861,51,981,66--
         
Gipuzkoa14.84114,131.67418,12,132,0665,79,4
Estatukoak4.087-2,710.787-10,22,642,86--
Atzerritarrak10.75422,120.88641,11,941,68--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abuztuaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena, 2024ko uztailean, 2,06 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 10,4 puntu igo ondoren, % 61,2ra iritsi da.

Informazio-oharra

ETHren inguruan emandako erantzun-tasa hilabete honetan % 90,4koa izan da landa-ostatuetan, % 78,5ekoa turismo-apartamentuetan eta % 66,7koa turismo-aterpetxeetan. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Uztailean % 2,5 egin dute gora sarrerek Euskal AEko landa-ostatuetan eta % 9,6 apartamentu turistikoetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022220_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali