2024/10/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko iraila
2024ko irailean aurreko urtean baino sarrera gutxiago eta gaualdi gutxiago erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan
2024ko udako hiru hilabeteetan metatutako gaualdien kopurua 2023an baino % 1,1 handiagoa izan da
2024ko irailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 1,8 jaitsi dira urte artean, eta gaualdiak % 0,2, Eustaten datuen arabera. 359.503 sarrera eta 731.977 gaualdi izan dira.
Sarreren % 55,0 eta gaualdien % 55,1 atzerritarrek egin dituzte, eta sarrerak % 0,7 eta gaualdiak % 0,2 jaitsi dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Iraila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | 2023/09 |
| EUSKAL AE | 359.503 | -1,8 | 731.977 | -0,2 | 2,04 | 2,00 |
| Estatukoak | 161.867 | -3,2 | 328.699 | -0,1 | 2,03 | 1,97 |
| Atzerritarrak | 197.636 | -0,7 | 403.278 | -0,2 | 2,04 | 2,03 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 51.668 | 6,4 | 101.929 | 2,1 | 1,97 | 2,05 |
| Estatukoak | 33.273 | 7,3 | 67.265 | 5,0 | 2,02 | 2,07 |
| Atzerritarrak | 18.395 | 4,7 | 34.664 | -3,0 | 1,88 | 2,03 |
| Vitoria-Gasteiz | 38.879 | 10,5 | 79.642 | 4,4 | 2,05 | 2,17 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 159.115 | -6,5 | 316.819 | -3,2 | 1,99 | 1,92 |
| Estatukoak | 69.542 | -7,0 | 136.218 | -1,3 | 1,96 | 1,84 |
| Atzerritarrak | 89.573 | -6,1 | 180.601 | -4,7 | 2,02 | 1,99 |
| Bilbao | 104.555 | -5,1 | 215.337 | -3,3 | 2,06 | 2,02 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 148.720 | 0,8 | 313.229 | 2,4 | 2,11 | 2,07 |
| Estatukoak | 59.052 | -3,7 | 125.216 | -1,4 | 2,12 | 2,07 |
| Atzerritarrak | 89.668 | 4,1 | 188.013 | 5,0 | 2,10 | 2,08 |
| Donostia / San Sebastian | 94.797 | 5,1 | 211.068 | 6,2 | 2,23 | 2,20 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Urriaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 51.668 sarrera eta 101.929 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko irailean baino % 6,4 eta % 2,1 gehiago. Gipuzkoan, sarrerak % 0,8 gehitu dira eta gaualdiak % 2,4; 148.720 sarrera eta 313.229 gaualdi izan dira guztira. Bizkaian 159.115 sarrera erregistratu dira 2024ko irailean, 2023ko irailean baino % 6,5 gutxiago, eta 316.819 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 3,2 gutxiago.
Hiriburuei dagokionez, sarreren kopuruak % 10,5 egin du gora Gasteizen eta % 5,1 Donostian; Bilbon, berriz, % 5,1 egin du behera. Era berean, aurreko urteko irailaren aldean, gaualdien igoera % 4,4koa izan da Gasteizen eta % 6,2koa Donostian, baina % 3,3 jaitsi da Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko irailean, 2,04 egunekoa izan da, aurreko urteko hil bereko 2,00 egunak baino handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Iraila 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/09 | p.p. * | 2024/09 | p.p. * | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 66,2 | -2,8 | 79,8 | -3,1 | 135,05 | 4,0 | 107,78 | 0,2 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 62,0 | -2,8 | 78,9 | -2,3 | 92,08 | -2,1 | 72,67 | -4,9 |
| Vitoria-Gasteiz | 61,8 | -2,5 | 82,0 | -2,2 | 72,05 | -1,8 | 59,07 | -4,4 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 64,3 | -3,3 | 78,9 | -3,6 | 119,62 | 4,5 | 94,34 | 0,0 |
| Bilbao | 70,5 | -3,3 | 85,3 | -4,3 | 135,05 | 3,4 | 115,23 | -1,6 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 69,8 | -2,4 | 81,2 | -2,8 | 166,18 | 4,5 | 134,87 | 1,1 |
| Donostia / San Sebastian | 77,1 | -0,8 | 88,9 | -0,7 | 205,26 | 2,7 | 182,47 | 1,9 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Urriaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AE osoan, betetze-maila % 66,2koa izan da irailean, plazen arabera neurtuta, eta % 79,8koa, gelen arabera neurtuta. 2023ko irailarekin alderatuta, 2,8 eta 3,1 puntu jaitsi da, hurrenez hurren.
Eguneko batez besteko tarifa (alojamendu bakarreko erregimeneko bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua) 135,1 eurokoa izan da 2024ko irailean Euskal AEn, hau da, % 4,0ko igoera aurreko urteko irailarekin alderatuta. ADRa 166,2 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 119,6 eurotan Bizkaian eta 92,1 eurotan Araban. Hiriburuen arteko aldeak handiagoak izan dira: ADRa 205,3 eurokoa izan da Donostian, 135,1 eurokoa Bilbon eta 72,1 eurokoa Gasteizen.
RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 107,8 eurokoa izan da 2024ko irailean, aurreko urteko hil berean baino % 0,2 handiagoa.
2024ko udako balantzea
Udako hiru hilabeteetan, logelen okupazio maila % 82,2koa izan da, 2023ko udakoa baino ehuneko 2 puntu txikiagoa
Udako hiru hilabeteetan (2024ko uztaila, abuztua eta iraila), Euskal AEko hotel-establezimenduetan 1.172.545 sarrera erregistratu dira, guztira 2.461.084 gaualdi eragin dituztenak, hau da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean % 0,1eko eta % 1,1eko gehikuntza, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak, jatorriaren arabera. Uda(*). 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024 | 2024 / 2023 (%) | 2024 | 2024 / 2023 (%) | 2024 | 2024 / 2023 (%) | 2024 | p.p. * | 2024 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 1.172.545 | 0,1 | 2.461.084 | 1,1 | 2,10 | 2,08 | 72,3 | -1,9 | 82,2 | -2,0 |
| Estatuko egoiliarrak | 533.217 | -2,8 | 1.147.791 | -1,1 | 2,15 | 2,12 | - | - | - | - |
| Atzerriko egoiliarrak | 639.328 | 2,6 | 1.313.293 | 3,2 | 2,05 | 2,04 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 170.414 | 2,8 | 341.596 | 4,5 | 2,00 | 1,97 | 67,8 | -1,1 | 80,3 | -1,5 |
| Estatuko egoiliarrak | 103.140 | 1,6 | 223.387 | 5,4 | 2,17 | 2,09 | - | - | - | - |
| Atzerriko egoiliarrak | 67.274 | 4,7 | 118.209 | 2,9 | 1,76 | 1,79 | - | - | - | - |
| Vitoria-Gasteiz | 131.072 | 5,8 | 270.612 | 7,3 | 2,06 | 2,04 | 68,9 | 4,6 | 83,7 | -0,5 |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 521.641 | -3,3 | 1.064.719 | -1,8 | 2,04 | 2,01 | 69,9 | -2,2 | 80,6 | -2,1 |
| Estatuko egoiliarrak | 236.176 | -6,4 | 492.409 | -3,8 | 2,08 | 2,03 | - | - | - | - |
| Atzerriko egoiliarrak | 285.465 | -0,5 | 572.310 | -0,1 | 2,00 | 2,00 | - | - | - | - |
| Bilbao | 344.255 | -3,2 | 705.403 | -2,5 | 2,05 | 2,03 | 81,7 | -3,1 | 88,1 | -3,2 |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 480.490 | 2,9 | 1.054.769 | 3,2 | 2,20 | 2,19 | 76,5 | -1,8 | 84,6 | -2,0 |
| Estatuko egoiliarrak | 193.901 | -0,5 | 431.995 | -1,2 | 2,23 | 2,24 | - | - | - | - |
| Atzerriko egoiliarrak | 286.589 | 5,4 | 622.774 | 6,4 | 2,17 | 2,15 | - | - | - | - |
| Donostia / San Sebastian | 298.164 | 5,7 | 698.319 | 7,5 | 2,34 | 2,30 | 86,8 | 9,0 | 92,5 | 2,9 |
(*)Uztaila, abuztua eta iraila
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2024ko Urriaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerriko sarrerak % 2,6 gehitu dira 2023ko udaren aldean, eta gaualdiak % 3,2.
Araban 341.596 gaualdi metatu dira hiru hilabete hauetan, iazko udan baino % 4,5 gehiago. Gipuzkoan, urte arteko % 3,2ko igoeraren ondoren, 1.054.769 gaualdi zenbatu dira guztira. Bizkaian, aldiz, hiru hilabeteetan 1.064.719 gau igaro dira, aurreko urteko udan baino % 1,8 gutxiago.
2024ko udarako kalkulatutako batez besteko egonaldia 2,10 egunekoa izan da, aurreko urteko udan ikusitako 2,08 egunen gainetik.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako plazen okupazio maila % 72,3ra iritsi da plazen arabera neurtuz gero, eta % 82,2ra gelen arabera neurtuz gero; horrek esan nahi du ehuneko 1,9 eta 2,0 puntu jaitsi dela, hurrenez hurren.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa nabarmentzen da plazen okupazio mailarekin (% 76,5), ondoren Bizkaia (% 69,9) eta, azkenik, Araba (% 67,8). Gelaka neurtuz gero, okupazio-maila % 80,0tik gorakoa da hiru lurraldeetan: % 84,6 Gipuzkoan, % 80,6 Bizkaian eta % 80,3 Araban.
Hiriburuen arabera, Donostian ikusten da okupaziorik handiena: % 86,8koa plazen arabera neurtzen denean, eta % 92,5ekoa logelen arabera neurtzen denean. Bilbon, okupazio-maila % 81,7koa izan da plazei dagokienez eta % 88,1ekoa logelei dagokienez, eta, azkenik, Gasteizen, % 68,9koa eta % 83,7koa, hurrenez hurren.
Informazio-oharra
Hotelen ETHren 2024ko iraileko erantzun-tasa % 93,6koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62