2024/10/28ko prentsa-oharra

MERKATARITZA-INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA-KATE HANDIETAN. 2024ko IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 igo dira 2024ko irailean

Aurreko hilaren, 2024ko abuztuaren, aldean, salmentak % 0,4 igo dira

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko irailean, prezio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 igo dira aurreko urteko hil beraren aldean.

2024ko abuztuarekin alderatuta, prezio konstanteetako salmentak % 0,4 igo dira.

Salmentak, prezio konstanteetan, % 0,4 jaitsi dira Elikaduraren sektorean hilabete artean, eta % 1,9 igo dira Gainerako produktuetan. Urte artean, 2024ko irailean, eta 2023ko irailarekin alderatuta, salmentak % 0,9 jaitsi dira Elikaduran eta % 4,7 igo dira Gainerako produktuetan.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Iraila 2024

Excel csv
 Prezio finkoak
 m / m-12m / m-1A (m) /A (m-12)
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE1,00,40,0
Araba/Álava0,80,3-0,2
Bizkaia1,90,7-0,2
Gipuzkoa-0,5-0,10,3
    
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera   
Janariak-0,9-0,40,4
Gainerako produktuak4,71,9-0,8
    
ENPLEGU-INDIZEA   
Euskal AE0,7-0,61,3

(p)Behinbehineko datuak

m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean

Data 2024ko Urriaren 28a

Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

2024ko irailean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, prezio konstanteetan, eta urtetik urterako balioetan, % 0,8 igo dira Araban eta % 1,9 Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 0,5 jaitsi dira.

Aurreko hilarekin, hau da, 2024ko abuztuarekin alderatuta, salmentek % 0,7 egin dute gora Bizkaian eta % 0,3 Araban; Gipuzkoan, berriz, % 0,1 jaitsi dira.

Azkenik, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langile-kopurua % 0,7 igo da 2023ko irailarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, langileen indizea % 0,6 jaitsi da.

2024ko lehenengo bederatzi hilabeteetan metatutako aldian, salmentek ez dute aldaketarik izan Euskal AE osoan. Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan % 0,3 igo dira, eta Bizkaian eta Araban berriz, bietan, % 0,2 jaitsi dira.

Sektoreen arabera, Elikaduran urte hasieratik salmenten metatuak % 0,4ko igoera izan du, eta Gainerako produktuetan, berriz, % 0,8ko jaitsiera.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak, egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen eraginik gabeko serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea egiten lagundu duten establezimendu guztiei. Hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,0 igo dira 2024ko irailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/28
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022358_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali