2024/10/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024KO IRAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo dira 2024ko irailean
Urte artean, 2024ko irailean, 2023ko irailarekin alderatuta, prezioen igoera % 1,9koa izan da
2024ko irailean, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 igo da, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 1,9 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,2 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 0,3 jaitsi dira. 2023ko irailarekin alderatuta, aldiz, prezioak % 2,0 igo dira Eraikingintzan eta % 1,2 Obra Zibilean.
Aurreko hilabetearekin, 2024ko abuztuarekin, alderatuta, lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta eskulanaren kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuaren igoera % 0,9koa izan da eta eskulanarena % 5,4koa.
Lehengaien kostua hilabeteen artean % 0,2 igo da Eraikigintzan eta % 0,4 jaitsi da Obra Zibilean. Urte arteko bilakaeran, Eraikigintzako lehengaien kostuak % 1,1 igo dira eta Obra Zibileko lehengaien kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 129,0 | 0,1 | 1,9 |
| Eraikinak | 128,6 | 0,2 | 2,0 |
| Obra zibila | 130,9 | -0,3 | 1,2 |
| | | | |
| Lehengaiak | 130,1 | 0,1 | 0,9 |
| Eraikinak | 129,6 | 0,2 | 1,1 |
| Obra zibila | 132,6 | -0,4 | 0,0 |
| | | | |
| Laneskua | 125,5 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Urriaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren eta 2024ko irailean, 2023ko irailarekin alderatuta, igoerarik handienak izan dituzten lehengaiak, azpisektore hauetakoak dira: Mineral ez-metalikoak (% 7,6), Altzarigintza (% 3,3) eta Material elektrikoa (% 3,0). Aldiz, sektoreko lehengaiak diren eta prezioetan jaitsierarik handiena izan duten produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa eta gasa, % 26,5eko jaitsiera izan dute; Petrolioa fintzea, % 26,1ekoa; eta Zuraren eta kortxoaren industria, % 14,1ekoa.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Iraila 2024
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 7,6 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | -14,1 |
| Petrolioa fintzea | -26,1 |
| Industria kimikoa | 0,9 |
| Kautxua eta plastikoa | 0,5 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | -7,5 |
| Metalgintza | -1,5 |
| Metalezko artikuluak | 1,1 |
| Material elektronikoa | 0,0 |
| Material elektrikoa | 3,0 |
| Makineriaren fabrikazioa | 1,0 |
| Altzarigintza | 3,3 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -26,5 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Urriaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62