2024/10/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko iraila
Euskal AEko landa-ostatuetan gaualdiak % 1,5 jaitsi dira 2024ko irailean, eta apartamentu turistikoetan % 8 igo dira
Udako hiru hilabeteetan, landa-ostatuetako gaualdiak % 1,9 jaitsi dira eta apartamentu turistikoetakoak % 11,6 igo dira
Euskal AEko landa-ostatuetako sarreren kopurua % 6,3 jaitsi da 2024ko irailean, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta ostatu-gauak ere % 1,5 jaitsi dira, Eustatek landutako datuen arabera. Urte arteko aldakuntza horiekin, irailean 17.668 sarrera izan dira eta ostatu-gauak, berriz, 44.462.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Iraila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | 2023/09 | 2024/09 | p.p. * | 2024/09 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 17.668 | -6,3 | 44.562 | -1,5 | 2,52 | 2,40 | 33,1 | 0,1 | 40,3 | 2,0 |
| Estatukoak | 11.297 | -9,6 | 29.513 | -4,2 | 2,61 | 2,47 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.371 | 0,1 | 15.049 | 4,3 | 2,36 | 2,27 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.780 | 0,0 | 6.187 | -9,9 | 2,23 | 2,47 | 19,2 | -1,7 | 25,1 | 0,0 |
| Estatukoak | 1.932 | -11,9 | 4.193 | -19,9 | 2,17 | 2,39 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 848 | 45,0 | 1.994 | 22,3 | 2,35 | 2,79 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 5.941 | -10,8 | 13.772 | -7,4 | 2,32 | 2,23 | 34,3 | -1,7 | 39,9 | -0,5 |
| Estatukoak | 3.818 | -16,5 | 9.463 | -14,0 | 2,48 | 2,41 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.123 | 1,5 | 4.309 | 11,1 | 2,03 | 1,85 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 8.947 | -5,0 | 24.603 | 4,6 | 2,75 | 2,50 | 39,6 | 2,2 | 48,2 | 4,6 |
| Estatukoak | 5.547 | -3,3 | 15.857 | 8,7 | 2,86 | 2,54 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.400 | -7,8 | 8.746 | -2,0 | 2,57 | 2,42 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko irailarekin alderatuta % 0,1eko aldakuntza txikiarekin, 2024ko irailean Euskal AEko landa-ostatuetan izan diren sarrera guztien % 36,1 atzerritarrenak izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, osatu-gau guztien % 33,8 izan dira atzerritarrenak, eta 2023ko irailarekin alderatuta % 4,3 igo dira, beraz.
Lurralde historikoen arabera, Araban sarrerak egonkor mantendu dira, eta Gipuzkoan, berriz, % 5,0 jaitsi dira eta Bizkaian % 10,8. Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 9,9 jaitsi dira eta Bizkaian % 7,4; Gipuzkoaren kasuan, berriz, % 4,6 igo dira urtetik urterako datuen arabera.
Euskal AEko era honetako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,52 egunekoa izan da 2024ko irailean, aurreko urteko hil bereko 2,40 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Plazen araberako okupazio-maila hamarren bat igo da 2023ko irailekoarekin alderatuta, eta % 33,1ekoa da. Gelakako okupazioak, aldiz, urtetik urterako ehuneko 2 puntuko igoera izan du, eta azken hilabetean % 40,3koa izan da.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko irailean 19.640 sarrera erregistratu dira, eta ostatu-gauak 65.993 izan dira. Datu horiek aurreko urteko irailekoekin alderatuz gero, sarreren kasuan igoera % 4,4koa izan da eta ostatu-gauen kasuan % 8,0koa.
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Iraila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | 2023/09 | 2024/09 | p.p. * | 2024/09 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 19.649 | 4,4 | 65.993 | 8,0 | 3,36 | 3,25 | 41,8 | -0,2 | 72,9 | 1,7 |
| Estatukoak | 11.481 | 1,5 | 38.449 | 6,0 | 3,35 | 3,21 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 8.167 | 8,8 | 27.543 | 10,9 | 3,37 | 3,31 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.120 | -34,8 | 9.258 | 6,1 | 8,27 | 5,08 | 29,5 | 2,3 | 78,4 | 11,0 |
| Estatukoak | 953 | -35,0 | 6.495 | 1,0 | 6,81 | 4,39 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 167 | -33,9 | 2.763 | 20,3 | 16,54 | 9,08 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 13.456 | 12,0 | 31.336 | 14,1 | 2,33 | 2,29 | 44,4 | 0,2 | 61,7 | 0,2 |
| Estatukoak | 7.718 | 6,7 | 17.035 | 10,0 | 2,21 | 2,14 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.737 | 19,8 | 14.300 | 19,4 | 2,49 | 2,50 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 5.073 | -0,1 | 25.399 | 2,0 | 5,01 | 4,91 | 45,5 | -3,1 | 82,6 | 0,7 |
| Estatukoak | 2.810 | 7,5 | 14.919 | 3,9 | 5,31 | 5,49 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.263 | -8,2 | 10.480 | -0,7 | 4,63 | 4,28 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 41,6 eta ostatu-gau guztien % 41,7 atzerriko bisitariei dagozkie, irailean urte arteko % 8,8ko eta % 10,9ko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,36 egunekoa izan da 2024ko irailean, eta 2023ko irailean Euskal AE osoan 3,25 egunekoa izan zen. Araban, mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 8,27 egunekoa izan da, Gipuzkoan 5,01 egunekoa eta Bizkaian 2,33 egunekoa.
Euskal AEko plazen okupazio-maila % 41,8ra iritsi da, 2023ko irailean baino ehuneko 0,2 puntu txikiagoa. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, berriz, ehuneko 1,7 puntu igo da, eta % 72,9ra iritsi da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2024ko irailean urtetik urterako % 22,1eko igoera izan da sarreretan, eta guztira 24.891 sarrera eta 41.304 ostatu-gau izan dira. Bizkaian 20.152 ostatu-gau erregistratu dira, Gipuzkoan 20.687 eta, azkenik, Araban, era horretako ostatuetan egindako ostatu-gauak 466 izan dira.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Iraila 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-maila plazaka (%) |
| | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | m/m-12 (%) | 2024/09 | 2023/09 | 2024/09 | p.p. |
| EUSKAL AE | 24.891 | 22,1 | 41.304 | 14,1 | 1,66 | 1,77 | 39,2 | 3,4 |
| Estatukoak | 8.650 | 20,2 | 14.453 | 0,4 | 1,67 | 2,00 | - | - |
| Atzerritarrak | 16.241 | 23,1 | 26.852 | 23,2 | 1,65 | 1,65 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 262 | -27,1 | 466 | -20,0 | 1,77 | 1,62 | 9,3 | -3,0 |
| Estatukoak | 243 | -19,4 | 446 | -11,9 | 1,84 | 1,68 | - | - |
| Atzerritarrak | 20 | -66,6 | 20 | -74,1 | 1,00 | 1,29 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 12.341 | 7,4 | 20.152 | -6,2 | 1,63 | 1,87 | 37,1 | -2,9 |
| Estatukoak | 4.648 | 8,8 | 7.356 | -20,9 | 1,58 | 2,18 | - | - |
| Atzerritarrak | 7.693 | 6,6 | 12.796 | 5,0 | 1,66 | 1,69 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 12.287 | 43,8 | 20.687 | 46,4 | 1,68 | 1,65 | 44,8 | 11,7 |
| Estatukoak | 3.759 | 43,4 | 6.651 | 44,9 | 1,77 | 1,75 | - | - |
| Atzerritarrak | 8.528 | 44,0 | 14.036 | 47,1 | 1,65 | 1,61 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Turismo-aterpetxeetako egonaldiaren batez besteko iraupena, 2024ko irailean, 1,66 egunekoa izan da Euskal AE osoan, eta plazen okupazio-maila, urte batetik bestera ehuneko 3,4 puntu igo ondoren, % 39,2koa.
2024ko udako balantzea
2024ko udan, Euskal AEko landa-ostatuetako gaualdiak % 1,9 jaitsi dira, eta apartamentu turistikoetan % 11,6 igo dira
Udako hiru hilabetetan (2024ko uztailean, abuztuan eta irailean) Euskal AEko landa-ostatuetako ostatu-gauak % 1,9 jaitsi dira aurreko urteko udarekin alderatuta, eta sarrerak ere % 3,0 jaitsi dira.
Lurralde historikoen arabera banatuta, ostatu-gauak % 1,0 igo dira Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 7,5 jaitsi dira eta Araban % 0,2. Sarrerak % 8,5 igo dira Araban, eta Bizkaian, aldiz % 7,9 jaitsi dira eta Gipuzkoan % 3,2.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uda(*). 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. | 2024 | p.p. |
| EUSKAL AE | 67.180 | -3,0 | 212.536 | -1,9 | 3,16 | 3,13 | 49,9 | -0,1 | 55,8 | 0,8 |
| Estatukoak | 46.487 | -5,0 | 154.682 | -3,3 | 3,33 | 3,27 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 20.693 | 1,8 | 57.854 | 2,0 | 2,80 | 2,79 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 11.292 | 8,5 | 30.903 | -0,2 | 2,74 | 2,97 | 30,9 | 0,7 | 37,2 | 1,6 |
| Estatukoak | 8.337 | 0,7 | 22.883 | -7,0 | 2,74 | 2,97 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.955 | 39,1 | 8.020 | 26,2 | 2,71 | 2,99 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 21.430 | -7,9 | 65.217 | -7,5 | 3,04 | 3,03 | 52,3 | -1,6 | 58,0 | 0,5 |
| Estatukoak | 14.725 | -11,8 | 47.042 | -9,7 | 3,19 | 3,12 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.705 | 1,9 | 18.175 | -1,2 | 2,71 | 2,80 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 34.458 | -3,2 | 116.416 | 1,0 | 3,38 | 3,24 | 57,9 | 0,1 | 63,4 | 0,3 |
| Estatukoak | 23.425 | -2,3 | 84.757 | 1,8 | 3,62 | 3,47 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 11.033 | -5,0 | 31.659 | -1,0 | 2,87 | 2,75 | - | - | - | - |
(*)Uztaila, abuztua eta iraila
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Batez besteko egonaldia 3,16 egunekoa izan da, 2023ko udako 3,13 eguneko batez besteko egonaldiaren gainetik. Nabarmentzen da Gipuzkoako batez besteko 3,38 eguneko egonaldia, eta Bizkaian 3,04 egunekoa izan da eta Araban 2,74 egunekoa.
Era horretako ostatuetako plazen araberako okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 49,9koa izan da, eta gelen araberakoa % 55,8koa. Horrek adierazten du plazen kasuan ehuneko 0,1eko jaitsiera izan dela eta gelen kasuan, berriz, 0,8 puntuko igoera.
Euskal AEko apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko udan 78.015 sarrera izan dira, aurreko udarekin alderatuta % 12,5eko igoera izan ondoren. Bestalde, ostatu-gauak 242.657 izan dira, 2023ko udan baino % 11,6 gehiago.
Lurralde historikoen arabera banakatuta, Gipuzkoan sarreretan izandako % 22,0ko igoera eta ostatu-gauetan izandako % 10,2koa aipatu behar dira. Bizkaian % 14,0ko eta % 12,7ko igoerak izan dira aldaera horietan, eta, azkenik, Araban sarrerak % 32,9 jaitsi dira eta ostatu-gauak, berriz, % 11,5 igo dira.
Euskal AEkoapartamentu turistikoetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Uda(*). 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. | 2024 | p.p. |
| EUSKAL AE | 78.015 | 12,5 | 242.657 | 11,6 | 3,11 | 3,14 | 51,3 | 2,0 | 71,4 | 1,2 |
| Estatukoak | 41.788 | 4,0 | 134.679 | 5,2 | 3,22 | 3,19 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 36.227 | 24,1 | 107.978 | 20,7 | 2,98 | 3,07 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 3.915 | -32,9 | 32.119 | 11,5 | 8,20 | 4,94 | 33,5 | 4,1 | 82,9 | 14,8 |
| Estatukoak | 3.043 | -34,8 | 23.146 | 3,3 | 7,61 | 4,80 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 872 | -25,3 | 8.972 | 40,1 | 10,29 | 5,48 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 49.025 | 14,0 | 117.560 | 12,7 | 2,40 | 2,43 | 56,1 | -0,1 | 67,1 | -3,4 |
| Estatukoak | 26.122 | 4,5 | 62.273 | 4,0 | 2,38 | 2,40 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 22.904 | 27,3 | 55.287 | 24,4 | 2,41 | 2,47 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 25.075 | 22,0 | 92.978 | 10,2 | 3,71 | 4,10 | 55,6 | 2,1 | 71,4 | 0,7 |
| Estatukoak | 12.624 | 20,1 | 49.260 | 7,8 | 3,90 | 4,35 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 12.451 | 24,1 | 43.719 | 13,1 | 3,51 | 3,85 | - | - | - | - |
(*)Uztaila, abuztua eta iraila
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Batez besteko egonaldia 3,11 egunekoa izan da 2024ko udako hiru hilabeteak kontuan hartuta, eta 2023ko aldi berean 3,14 egunekoa izan zen.
2024ko udan, Euskal AE osoko plazen okupazio-maila % 51,3koa izan da, eta 2023koarekin alderatuta ehuneko 2,0 puntuko igoera izan da; apartamentuen kasuan % 71,4koa izan da, eta urte arteko datuetan ehuneko 1,2ko igoera izan da, beraz.
2024ko udako hilabeteetan, Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak 96.519 izan dira guztira, eta ostatu-gauak 174.758. Aurreko urteko udako datuekin alderatuz gero, sarreren kasuan igoera % 18,1ekoa izan da eta ostatu-gauen kasuan % 15,1ekoa.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Uda (*). 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2024/2023 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. | 2024 | p.p. |
| EUSKAL AE | 96.519 | 18,1 | 174.758 | 15,1 | 1,81 | 1,86 | 54,0 | 5,7 | 2,3 | -5,8 |
| Estatukoak | 33.485 | 11,7 | 62.412 | -4,3 | 1,86 | 2,18 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 63.034 | 21,7 | 112.346 | 29,7 | 1,78 | 1,67 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.424 | -48,0 | 2.942 | -33,4 | 2,07 | 1,61 | 19,4 | -10,6 | 3,6 | -2,6 |
| Estatukoak | 1.325 | -34,8 | 2.770 | -22,5 | 2,09 | 1,76 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 99 | -86,0 | 172 | -79,6 | 1,73 | 1,19 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 53.093 | 22,2 | 94.454 | 15,2 | 1,78 | 1,89 | 56,6 | 5,9 | 2,9 | -9,0 |
| Estatukoak | 19.623 | 12,1 | 33.403 | -10,8 | 1,70 | 2,14 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 33.469 | 29,1 | 61.051 | 37,1 | 1,82 | 1,72 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 42.003 | 18,1 | 77.362 | 18,2 | 1,84 | 1,84 | 54,7 | 7,2 | 1,1 | -1,5 |
| Estatukoak | 12.537 | 20,2 | 26.239 | 8,6 | 2,09 | 2,32 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 29.466 | 17,2 | 51.124 | 23,9 | 1,74 | 1,64 | - | - | - | - |
(*)Uztaila, abuztua eta iraila
e.p. = aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan
Data 2024ko Urriaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Informazio-oharra
ETHren erantzun-tasa % 95,2koa izan da hilabete honetan landa-ostatuetan, % 87,1ekoa apartamentu turistikoetan eta % 83,5ekoa aterpetxe turistikoetan. Eustatek egindako ahalegina eskertu die inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62