2024/11/06ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko IRAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 0,4 jaitsi da 2024ko irailean
Aurreko hilaren, 2024ko abuztuaren aldean, industria-produkzioa % 1,7 gehitu da
Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko irailean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,4 txikiagoa izan zen.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 1,7 gehitu da azken hilabete honetan, urtaroari dagozkion ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetako produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan zuen 2024ko irailean, eta produkzioa % 1,1 jaitsi zen sektore osoan. Beherakada hori Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerak eragin du, % 5,1 eta % 0,2 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean, altzariak eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea daude.
Ekipo-ondasunen produkzioa % 4,2 igo da aurreko urteko irailaren aldean; horrek barne hartzen ditu ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza.
Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, produkzioa % 1,8 jaitsi da.
Azkenik, Energiaren produkzioa % 8,7 jaitsi da 2024ko irailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2024
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -0,4 | -0,2 | 1,7 |
| Araba/Álava | -2,2 | -1,8 | -1,0 |
| Bizkaia | -2,3 | -1,5 | 1,1 |
| Gipuzkoa | 2,6 | 2,0 | 3,8 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -1,1 | -1,9 | -0,4 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -5,1 | -6,8 | -3,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | -0,2 | -0,8 | 0,1 |
| Ekipo-ondasunak | 4,2 | 3,2 | 6,1 |
| Bitarteko ondasunak | -1,8 | -1,4 | -0,9 |
| Energia | -8,7 | -0,8 | -0,2 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2024ko Azaroaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2024ko irailean, positiboa izan da Gipuzkoan, produkzioa % 2,6 igo baita. Araban eta Bizkaian, aldiz, industria-produkzioa % 2,2 eta % 2,3 jaitsi da, hurrenez hurren.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Iraila 2024
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 5,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 0,7 |
| Kautxua eta plastikoak | -5,3 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -0,9 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 2,9 |
| Makineria eta tresneria | 4,8 |
| Garraio-materiala | 1,9 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -9,8 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2024ko Azaroaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko irailean produkzioaren jaitsiera handiena izan duten sektoreak, urte arteko terminoetan, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 9,8) eta Kautxu eta plastikoak (% 5,3) izan dira. Aitzitik, urte arteko hazkunderik handienak Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrian (% 5,7) eta Makineria eta ekipoan (% 4,8) izan dira.
2024ko IRAILEAN METATUTAKOAREN BALANTZEA
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan metatutakoan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,2 jaitsi da. Irailera arte metatutako produkzioa % 1,9 jaitsi da Kontsumo-ondasunetan, % 1,4 Bitarteko ondasunetan eta % 0,8 Energian. Ekipoko ondasunek, aldiz, bilakaera positiboa metatu dute, produkzioa % 3,2 igo baita aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
Lurralde historikoka, 2024ko lehenengo bederatzi hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 1,8 eta % 1,5 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 2,0 hazi da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 90,03ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62