2024/11/15eko prentsa-oharra

MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektorearen salmentak % 0,2 igo dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Urteko metatuan, salmentak % 1,2 gehitu dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean salmentak % 0,2 igo dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio finkoetan eta dagozkien urtaro-eraginak aterata, salmentak % 1,2 jaitsi dira.


Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorearen barruan, salmenten bilakaera positiboa izan da Ostalaritzan eta Jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileetan, % 2,3ko eta % 0,3ko hazkundeekin, hurrenez hurren. Garraioan eta biltegiratzean salmentak % 0,1 jaitsi dira urte artean, Informazio eta komunikazioetan % 0,4 eta Jarduera profesional zientifiko eta teknikoetan salmentak % 1,2 txikiagoak izan dira aurreko urteko hiruhileko berean baino.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentak % 2,3 jaitsi dira hirugarren hiruhilekoan Garraio eta biltegiratzean, eta % 0,9 Jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileetan. Ostalaritzan salmentak ez dira aldatu hiruhileko artean; Informazio eta komunikazioetan eta Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan salmentak aurreko hiruhilekoan baino % 0,1 eta % 0,3 handiagoak izan dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2024/III

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / A(t-4)
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera0,2-1,21,2
Garraioa eta biltegiratzea-0,1-2,30,4
Ostalaritza2,30,02,8
Informazioa eta komunikazioak-0,40,11,1
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak-1,20,31,5
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak0,3-0,90,5
    
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera   
Araba/Álava1,6-0,21,5
Bizkaia-0,1-1,81,4
Gipuzkoa0,1-0,50,7
    
ENPLEGU-INDIZEA0,70,21,1
Euskal AE   

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2024ko Azaroaren 15a

Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea

Lurralde historikoen arabera, Araban urte batetik bestera salmenta-indizea % 1,6 igo da, eta Gipuzkoan % 0,1. Bizkaian, aldiz, indizea % 0,1 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko arteko bilakaerari dagokionez, hiru lurralde historikoetan jaitsiera izan da: Araban % 0,2, Gipuzkoan % 0,5 eta Bizkaian % 1,8.

Urteko metatuan salmenten indize orokorrak % 1,2ko hazkundea izan du, eta aldakuntza positiboak izan dira sektore guztietan. Lurralde historikoek ere hobekuntzak izan dituzte salmentetan: % 1,5 Araban, % 1,4 Bizkaian eta % 0,7 Gipuzkoan.

Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko landunen indizea, azkenik, % 0,7 igo da urte artean 2024ko hirugarren hiruhilekoan. Urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, aldiz, langile okupatuen indizea % 0,2 igo da.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 97,17ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektorearen salmentak % 0,2 igo dira 2024ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Eragiketa kodea : 
142537
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/11/15
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022545_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali