2024/11/11ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/II
Jaiotzak % 2,2 gutxitu ziren 2024ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn
Jaiotzen ia % 11n amak 40 urte edo gehiago ditu
Eustaten datuen arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn 3.197 haur jaio ziren: aurreko urteko aldi berean baino % 2,2 gutxiago (72 jaiotza gutxiago) dira, eta urteko jaitsiera metatua % 0,8koa. Lurralde historikoka, jaitsierarik nabarmenena Araban izan da (% 7), Bizkaian (% 4,6) eta Gipuzkoan, aldiz, igoera izan da (% 3,7). Zehazki, Bizkaian 1.530 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.147 eta Araban 520.
Hilabeteka, jaiotza-kopuru handiena maiatzean izan zen, 1.113 (% 34,8); ondoren, ekainean, 1.064 (% 33,3); apirilean, 1.020 (% 31,9). Hileko datuak aurreko urtearekin alderatzean, ekainean izandako jaitsiera nabarmentzen da (%-6,5)
Amaren adinari dagokionez, 30-34 urteko amen taldea dago lehen postuan, jaiotzen % 34,6rekin. Ondoren, 35-39 urtekoen taldea dago, % 33,5ekin. Nabarmentzekoa da hiruhileko honetan 25-29 urteko amek izandako haurren kopurua % 13,8 izan zela, 40 urte edo gehiagoko amek izandako % 10,7 baino gehiago.
Ezkondu gabeko amek izandako haurren ehunekoa % 50 izan zen
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50 izan ziren, 2023ko hiruhileko berean erregistratutako % 49,8 baino gehiago. Arabak eta Bizkaiak Euskal AEk baino balio handiagoak dituzte (% 52,9 eta 51,8, hurrenez hurren); Gipuzkoan, berriz, ehuneko hori txikiagoa da (% 46,4). Nabarmentzekoa da ama ezkongabeen artean 25 urtetik beherakoen ehunekoa handiagoa dela (% 11,4), eta ehuneko hori % 7,5ekoa da ama guztien artean.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2024ko bigarren hiruhilekoan, ia erdiak, 1.584 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren, 2023ko hiruhileko berean baino % 2,5 gehiago; 1.184 haur (% 37) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren. Hirugarren edo ondorengo jaiotzak 429 dira, jaiotza guztien % 13,4, 2023ko hiruhileko berean baino % 10,6 gutxiago.
Atzerriko nazionalitatea zuten amen jaiotzak % 32,5 izan ziren
2024ko udaberriko hilabeteetan Euskal AEko jaiotzen % 32,5ean amak atzerriko nazionalitatea zuen. 2023ko aldi berean, ehuneko hori % 32,4 izan zen. Lurraldeka, Araban % 42,5ekoa izan zen, Bizkaian % 32,7koa eta Gipuzkoan % 27,7koa.
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2024/II
| | Egungo hiruhilekoa (2024/II) | Aurreko hiruhilekoa (2024/I) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2023/II) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.197 | 100,0 | 3.165 | 100,0 | 1,0 | 3.269 | 100,0 | -2,2 |
| Araba / Álava | 520 | 16,3 | 502 | 15,9 | 3,6 | 559 | 17,1 | -7,0 |
| Bizkaia | 1.530 | 47,9 | 1.538 | 48,6 | -0,5 | 1.604 | 49,1 | -4,6 |
| Gipuzkoa | 1.147 | 35,9 | 1.125 | 35,5 | 2,0 | 1.106 | 33,8 | 3,7 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.633 | 51,1 | 1.605 | 50,7 | 1,7 | 1.661 | 50,8 | -1,7 |
| Neskak | 1.564 | 48,9 | 1.560 | 49,3 | 0,3 | 1.608 | 49,2 | -2,7 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| = 24 urte | 240 | 7,5 | 213 | 6,7 | 12,7 | 230 | 7,0 | 4,3 |
| 25 - 29 urte | 440 | 13,8 | 423 | 13,4 | 4,0 | 466 | 14,3 | -5,6 |
| 30 - 34 urte | 1.106 | 34,6 | 1.088 | 34,4 | 1,7 | 1.155 | 35,3 | -4,2 |
| 35 - 39 urte | 1.070 | 33,5 | 1.086 | 34,3 | -1,5 | 1.067 | 32,6 | 0,3 |
| = 40 urte | 341 | 10,7 | 355 | 11,2 | -3,9 | 351 | 10,7 | -2,8 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.598 | 50,0 | 1.594 | 50,4 | 0,3 | 1.642 | 50,2 | -2,7 |
| Ezkon gabea | 1.599 | 50,0 | 1.571 | 49,6 | 1,8 | 1.627 | 49,8 | -1,7 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.158 | 67,5 | 2.110 | 66,7 | 2,3 | 2.211 | 67,6 | -2,4 |
| Atzerrikoa | 1.039 | 32,5 | 1.055 | 33,3 | -1,5 | 1.058 | 32,4 | -1,8 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.584 | 49,5 | 1.569 | 49,6 | 1,0 | 1.545 | 47,3 | 2,5 |
| Bigarrena | 1.184 | 37,0 | 1.167 | 36,9 | 1,5 | 1.244 | 38,1 | -4,8 |
| Hirugarrena edo gehiago | 429 | 13,4 | 429 | 13,6 | 0,0 | 480 | 14,7 | -10,6 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Apirila | 1.020 | 31,9 | | | | 1.022 | 31,3 | -0,2 |
| Maiatza | 1.113 | 34,8 | | | | 1.109 | 33,9 | 0,4 |
| Ekaina | 1.064 | 33,3 | | | | 1.138 | 34,8 | -6,5 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2024ko Azaroaren 11
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62