2024/11/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024 urria

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 0,5 gehitu dira eta gaualdiak % 1,7

ADRa 115,45 eurora iritsi da, eta logelen okupazio maila % 75,2koa izan da

2024ko urrian, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 0,5 gehitu dira urte artean, eta gaualdiak % 1,7, Eustaten datuen arabera. Erregistratutako 344.733 sarrerek 683.665 gaualdi eragin dituzte.

Sarreren % 49,8 eta gaualdien % 50,7 atzerritarrak izan dira, eta 2023ko urriaren aldean % 4,4 eta % 4,5 igo dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urria 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2024/10m/m-12 (%)2024/10m/m-12 (%)2024/102023/10
EUSKAL AE344.7330,5683.6651,71,981,96
Estatukoak173.043-3,0336.773-1,01,951,91
Atzerritarrak171.6904,4346.8924,52,022,02
       
Araba/Álava46.5895,793.8253,42,012,06
Estatukoak31.0091,762.9761,12,032,04
Atzerritarrak15.58014,830.8498,31,982,10
Vitoria-Gasteiz34.89610,973.2254,62,102,23
       
Bizkaia152.114-3,9296.799-1,31,951,90
Estatukoak78.909-5,7148.747-0,31,891,78
Atzerritarrak73.205-1,9148.052-2,42,022,03
Bilbao100.794-3,1203.971-0,92,021,98
       
Gipuzkoa146.0303,9293.0414,42,012,00
Estatukoak63.125-1,9125.050-3,01,982,00
Atzerritarrak82.9058,8167.99110,62,031,99
Donostia / San Sebastian98.6896,5200.1966,22,032,03

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Azaroaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 46.589 sarrera eta 93.825 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko urrian baino % 5,7 eta % 3,4 gehiago. Sarrerak % 3,9 gehitu dira Gipuzkoan eta gaualdiak % 4,4; 146.030 sarrera eta 293.041 ostatu-gau izan dira guztira. Bizkaian 152.114 sarrera erregistratu dira 2024ko urrian, 2023ko urrian baino % 3,9 gutxiago, eta 296.799 gaualdi, % 1,3 gutxiago.

Hiriburuetan, sarreren kopurua % 10,9 igo da Gasteizen eta % 6,5 Donostian, baina Bilbon % 3,1 jaitsi da. Era berean, aurreko urteko urriaren aldean, gaualdien igoera % 4,6koa izan da Gasteizen eta % 6,2koa Donostian, baina % 0,9 jaitsi da Bilbon.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko urrian, 1,98 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean ikusitako 1,96 egunak baino zertxobait handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urria 2024

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2024/10p.p. *2024/10p.p. *2024/10m/m-12 (%)2024/10m/m-12 (%)
EUSKAL AE60,1-1,575,20,7115,453,586,774,5
         
Araba/Álava55,6-1,473,41,691,00-1,566,830,7
Vitoria-Gasteiz55,6-1,676,71,472,151,055,372,9
         
Bizkaia58,7-1,675,41,5115,656,787,248,8
Bilbao64,6-1,783,40,9129,246,5107,747,7
         
Gipuzkoa63,4-1,675,5-0,5123,511,793,191,0
Donostia / San Sebastian70,9-1,282,8-0,2146,680,1121,49-0,1

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Azaroaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Urrian okupazio-maila % 60,1ekoa izan da Euskal AE osoan, plazen arabera neurtuta, 2023ko urrian ikusitakoa baino ehuneko 1,5 puntu txikiagoa, eta % 75,2koa gelen arabera neurtuta, duela urtebete lortutakoa baino 0,7 puntu handiagoa.

ADRa edo eguneko batez besteko tarifa (bainugela duen logela bikoitzari aplikatuta, ostatu-hartze bakarrari dagokionez) 115,5 eurokoa izan da 2024ko urrian Euskal AEn, hau da, % 3,5eko igoera aurreko urteko urriaren aldean. ADRa 123,5 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 115,7 eurotan Bizkaian eta 91 eurotan Araban. Hiriburuen arteko aldeak handiagoak izan dira: ADRa 146,7 eurokoa izan da Donostian, 129,2 eurokoa Bilbon eta 72,2 eurokoa Gasteizen.

RevPar, edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak, 86,8 eurokoa izan da Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2024ko urrian, aurreko urteko hil berean baino % 4,5 handiagoa.

Informazio-oharra

Hotelen ETHren 2024ko urriko erantzun-tasa % 92,0koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 0,5 gehitu dira eta gaualdiak % 1,7

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/11/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022653_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali