2024/11/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2024/III
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 1,5 murriztu zen 2024ko hirugarren hiruhilekoan
Eraikingintza % 1,7 jaitsi da eta Ingeniaritza zibila % 1,1
Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, prezio arruntetan, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,5 txikiagoa izan da, Eustaten datuen arabera.
Hiruhileko honetako prezio arrunten urte arteko jaitsiera, egutegitik ondorioak atera ondoren, Eraikingintza azpisektorearen (% 1,7ko jaitsiera) eta Ingeniaritza zibilaren azpisektorearen (% 1,1eko jaitsiera 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean) portaera negatiboagatik gertatu da.
Sektorearen hiruhileko honetako jarduera aurreko hiruhilekokoarekin alderatuz gero, 2024ko bigarren hiruhilekoan Eraikuntzaren Koiunturako Indizea % 1,2 igo da termino nominaletan edo prezio arruntetan, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta. Eraikingintzan % 3,1 egin du gora aurreko hiruhilekoaren aldean, eta Ingeniaritza zibilean % -4,3.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak. Uneko prezioak (p). 2024/III
| | Uneko prezioak |
| | t/t-4 | t/t-1 | At/At-4 |
| Indize orokorra | -1,5 | 1,2 | 0,2 |
| Eraikinak | -1,7 | 3,1 | -2,7 |
| Ingeniaritza zibila | -1,1 | -4,3 | 6,4 |
| | | | |
| Araba/Álava | -0,1 | 2,4 | -0,2 |
| Bizkaia | -1,9 | 1,2 | 0,9 |
| Gipuzkoa | -1,5 | 0,9 | -0,9 |
| | | | |
| Indize orokorra higiezinen sustapenik gabe | -1,2 | 0,5 | -0,1 |
| Higiezinen sustapenik gabeko eraikuntza | -1,3 | 2,0 | -3,0 |
| | | | |
| Landunkopuruaren indizea | -6,3 | -0,6 | -4,4 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urte arteko aldakuntza-tasa. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t/t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa. Datu desestazionalizatuak
At/At4 Urte arteko aldakuntza-tasa metatutako aldian, urteko 1. hiruhilekotik behatutako azken hiruhilekora arte (At), aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean (At-4). Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak
Data 2024ko Azaroaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
Bizkaian eraikuntzaren sektorearen jarduera urte arteko % 1,9 jaitsi da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, Gipuzkoan % 1,5 eta Araban % 0,1. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Eraikuntzaren Koiunturako Indizea % 0,9 igo da Gipuzkoan, % 1,2 Bizkaian eta % 2,4 Araban.
Higiezinen sustapenaren jardueratik eragina atera ondoren, Eraikingintza jarduera, urte artean, 2023ko hiruhileko berean baino % 1,3 txikiagoa da; hiruhileko artean, berriz, % 2,0 hazi da. Eraikuntzaren sektorea, oro har, Higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, % 1,2 jaitsi da 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 0,5 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean.
Langile okupatuen indizea, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,6 jaitsi ondoren, 2024ko hirugarren hiruhilekoan 2023ko hiruhileko berean ikusitakoa baino % 6,3 txikiagoa izan da
Informazio-oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 91,5eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián,1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62