HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Debagoiena, Donostialdea...

2024/11/19ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2024. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Debagoiena, Donostialdea eta Bidasoa Beherea: horiexek dira 2023an merkataritza elektronikoan nabarmendu ziren eskualdeak, 10 langile eta gehiagoko enpresen artean

Busturialdea da, % 89,1ekin, 2024an euskarazko webguneen ehuneko handiena duen eskualdea

Eustaten datuen arabera, 2023an Debagoiena nabarmendu zen 10 langile edo gehiagoko enpresetan, merkataritza elektronikoz erosketak eta salmentak egiten dituzten enpresen % 47,0rekin. Ondoren, Donostialdea eta Debabarrena Gipuzkoan (% 44,2), Durangaldea Bizkaian (% 43,3) eta Gorbeialdea Araban (% 42,8).

Hiru hiriburuei dagokienez, merkataritza elektronikoko 10 langile edo gehiagoko enpresak % 44,1 dira Donostian, % 42,0 Bilbon eta % 36,3 Gasteizen 2023an.

Vitoria-Gasteizen, aurtengo zifrak serie historiko erabilgarriaren maximora iritsi dira. 2010. urtearekin alderatuta, merkataritza elektronikoaren erabileran bilakaera garrantzitsua ikusten da hiru hiriburuetan: ehuneko 19,5 puntu gehiago Donostian, 18,5 puntuko igoera Bilbon eta 13,3 puntuko igoera Gasteizen.

Zehaztu beharra dago merkataritza elektronikoari buruzko datuak 2023ko ekitaldiari buruzkoak direla, urtea ixteari buruzkoak; gainerako adierazleak, berriz, 2024koak dira.

IKT ekipamenduetan – Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak –, 10 langile edo gehiagoko euskal enpresek ezarpen-maila handia dute 2024an. Interneteko konexioaren kasua da hori, eskualde guztietan eta hiru hiriburuetan % 100etik oso hurbil baitaude ehunekoak, eta Euskal AEko batez bestekoa % 99,4koa da (2015ean baino 1,6 puntu gehiago). Gainera, eskualdeen arteko aldeak oso txikiak dira; izan ere, gehienek % 99 gainditzen dute, eta guztiek % 96.

Interneterako sarbidea duten enpresa horietan, administrazio publikoekin izapideak elektronikoki egiteko erabiltzen da. Hala, 2024an, mota horretako enpresen % 98,6k egin dituzte izapideak elektronikoki, 2015ean baino 5,5 puntu gehiagok. Eskualdeen arabera, Bizkaian dago proportziorik handiena: Arratia-Nerbioi, Enkarterriak, Busturialdea eta Lea-Artibai D % 99,9). Gipuzkoan Debabarrena (% 99,3) eta Araban Añana (% 98,9) nabarmentzen dira.

Era berean, enpresen tamaina horretan, % 92,5ek webgunea du, 2015ean baino ehuneko 6 puntu gehiagok. Eskualde-mailan, Añana Araban, Enkarterriak Bizkaian eta Debabarrena Gipuzkoan nabarmentzen dira, % 98,7, % 97,5 eta % 94,8rekin, hurrenez hurren. Hiriburuen artean, Vitoria-Gasteiz (% 94,2), Donostia (% 94,0) eta Bilbo (% 93,2) ditugu.

Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko establezimenduetako IKT ekipamenduak, hiriburuen eta eskualdeen arabera (%). 2024

Excel csv
 InternetWeb guneaIKT espezialistak dituzteMerkataritza elektronikoa (3)
 KonexionarekinAdministrazioarekin izapideak egiten ditu (1)BaduteEuskaraz (2)  
       
EUSKAL AE99,498,692,552,054,040,4
       
Vitoria-Gasteiz99,598,294,242,459,036,3
Bilbao98,498,893,248,652,342,0
Donostia / San Sebastian99,798,694,058,256,644,1
       
ARABA/ALAVA99,698,193,743,458,536,3
Añana99,998,998,728,465,534,8
Arabako Errioxa / Rioja Alavesa99,097,293,234,757,736,6
Arabako Kantaurialdea / Cantábrica Alavesa99,897,488,954,544,430,0
Arabako Lautada / Llanada Alavesa99,698,294,042,959,636,6
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa99,997,194,882,463,829,1
Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea99,998,595,246,659,842,8
       
BIZKAIA99,098,992,848,651,140,7
Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión99,999,991,264,240,038,3
Bilbo Handia / Gran Bilbao99,098,892,844,351,440,7
Durangaldea / Duranguesado99,798,293,157,446,943,3
Enkartazioak / Encartaciones99,199,997,566,163,632,0
Gernika-Bermeo99,299,991,489,159,737,4
Markina-Ondarroa97,999,984,882,962,040,6
Plentzia-Mungia96,599,394,858,847,440,8
       
GIPUZKOA99,998,391,760,956,042,0
Bidasoa Behea / Bajo Bidasoa99,998,586,851,658,542,4
Debabarrena / Bajo Deba99,999,394,856,562,344,2
Debagoiena / Alto Deba99,997,894,176,268,947,0
Donostialdea99,999,192,857,254,844,2
Goierri99,995,689,572,552,435,0
Tolosaldea98,397,792,665,256,830,9
Urola Kosta99,396,286,567,346,237,5

(1)Internet baduten establezimenduen artean, administrazioekin elektronikoki elkarreragiten dutenen portzentajea

(2)Web baduten establezimenduen artean, euskaraz badutenen portzentajea

(3)Merkataritza elektronikoari buruzko datuak 2023ko abenduaren 31ra arte bildu dira

Data 2024ko Azaroaren 19a

Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Gure erkidegoan, enpresen erdiek baino gehiagok (% 52,0) dute webgunea euskaraz. Euskarazko web orria ohikoagoa da Gipuzkoako eskualdeetan kokatutako enpresen artean (% 60,9ko batez bestekoa). Lurralde horretan, zazpi eskualdeak % 50etik gorakoak dira, eta Debagoieneko eskualdeak du gehienekoa (% 76,2). Ondoren, Bizkaikoak daude (batez beste, % 48,6). Han, zazpi eskualdeetatik seik % 50 gainditzen dute, eta gehienekoa Busturialdeak dauka (% 89,1). Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan euskarazko webguneen ehuneko handiena duen eskualdea da. Arabaren kasuan (batez beste % 43,4), bi eskualde nabarmentzen dira, % 50 baino gehiagorekin: Arabako Mendialdea (% 82,4) eta Aiaraldea (% 54,5).

Euskal establezimenduen % 76,5ek gizarte-komunikabideak erabiltzen dituzte enpresa-helburuetarako, eta % 57,3k ordainpeko "hodeian" dauden informatika-zerbitzuak

Euskal enpresek Interneti buruz egiten dituzten beste erabilera batzuei dagokienez, baita ere zehazten da eskualde-mailan euskal enpresek egiten duten erabilerari buruz: hain zuzen, enpresa-helburuetarako nola erabiltzen dituzten, batetik, gizarte-komunikabideak eta, bestetik, ordainpeko "hodeia" (cloud computing) zerbitzu informatikoa.

Batez beste, 10 langile edo gehiagoko euskal establezimenduen % 76,5ek sare sozialak, enpresa-blogak edo webguneak erabiltzen dituzte multimedia-edukia partekatzeko. Hiriburuetan, Donostia nabarmentzen da (% 86,1), ondoren Bilbo (% 78,9) eta, azkenik, Gasteiz (% 75,8).

Ordainpeko "hodeia" (cloud computing) zerbitzu informatikoei dagokienez, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen % 57,3k erabiltzen dute, eta hiriburuetan nabarmentzen da: Bilbon (% 64,4), ondoren Donostian (% 62,5) eta, azkenik, Gasteizen (% 56,5).

Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 54,0k IKT espezialistak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) dituztela plantilletan. Eskualde mailan, Debagoiena nabarmentzen da (% 68,9) Gipuzkoan; Araban Añana (% 65,5); eta Bizkaian Enkarterriak (% 63,6). Hiriburuetan, Vitoria-Gasteiz (% 59,0) nabarmentzen da, ondoren Donostia (% 56,6) eta Bilbo (% 52,3).

OHARRA:

Sendotasun metodologikoa bermatzeko, Estatistika taulak, Hiriburuen eta eskualdeen araberako datuak atalean jasotako eskualdeei buruzko datuak eguneratu dira, erabilgarri dauden urte guztietarako.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Debagoiena, Donostialdea eta Bidasoa Beherea: horiexek dira 2023an merkataritza elektronikoan nabarmendu ziren eskualdeak, 10 langile eta gehiagoko enpresen artean

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2024/11/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022650_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali