2024/11/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko ondasunen esportazioek % 7,3 egin dute atzera 2024ko irailean
2024ko lehen bederatzi hilabeteetako metatuan esportazioek % 5,0 egin dute behera, baina merkataritza-saldoa positiboa eta 2.600 milioi eurotik gorakoa da
Euskal AEko ondasunen esportazioak % 7,3 jaitsi ziren 2024ko irailean, EUSTATen datuen arabera. Zenbatekoa 2.583 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.787 milioien aldean. Ondasun energetikoen esportazioak % 36,5 jaitsi ziren eta ez-energetikoenak % 5,5.
Araban esportazioek % 7,5 egin dute behera eta Gipuzkoan % 3,2. Bizkaiak egin du atzera gehien (-%10,6).
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Iraila 2024
| | ESPORTAZIOAK | INPORTAZIOAK |
| | Iraila | Iraila |
| | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) |
| EUSKAL AE | | | | | | |
| HILABETEA, GUZTIRA | 2.786.501 | 2.582.838 | -7,3 | 2.267.648 | 2.335.636 | 3,0 |
| ENERGIAZKO GAIAK | 159.061 | 101.050 | -36,5 | 588.361 | 515.543 | -12,4 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 2.627.440 | 2.481.789 | -5,5 | 1.679.287 | 1.820.093 | 8,4 |
| URTEKO METATUA | 24.298.985 | 23.082.750 | -5,0 | 20.610.612 | 20.393.695 | -1,1 |
| ENERGIAZKO GAIAK | 1.187.520 | 1.604.866 | 35,1 | 5.247.369 | 5.440.352 | 3,7 |
| ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK | 23.111.465 | 21.477.883 | -7,1 | 15.363.243 | 14.953.342 | -2,7 |
| | | | | | | |
| ARABA / ÁLAVA | | | | | | |
| HILABETEA, GUZTIRA | 927.489 | 858.184 | -7,5 | 532.058 | 576.052 | 8,3 |
| URTEKO METATUA | 7.694.891 | 6.628.109 | -13,9 | 4.554.736 | 4.470.865 | -1,8 |
| | | | | | | |
| BIZKAIA | | | | | | |
| HILABETEA, GUZTIRA | 1.010.470 | 903.215 | -10,6 | 1.296.462 | 1.273.485 | -1,8 |
| URTEKO METATUA | 9.093.104 | 9.036.770 | -0,6 | 12.094.333 | 11.880.403 | -1,8 |
| | | | | | | |
| GIPUZKOA | | | | | | |
| HILABETEA, GUZTIRA | 848.541 | 821.440 | -3,2 | 439.127 | 486.099 | 10,7 |
| URTEKO METATUA | 7.510.990 | 7.417.871 | -1,2 | 3.961.544 | 4.042.426 | 2,0 |
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Data 2022ko Ekainaren 16a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 3,0ko hazkundea izan zuten, eta 2.335 milioi eurora iritsi ziren. Inportazio energetikoek % 12,4 egin zuten behera eta ez-energetikoek % 8,4 egin zuten gora.
Arabako inportazioak % 8,3 igo dira eta Gipuzkoakoak % 10,7, baina Bizkaikoak % 1,8 jaitsi dira.
Merkataritza-saldoa positiboa da (247,2 milioi) eta estaldura-tasa % 110,6koa da.
Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)
Zehaztasunetan sartuta, honako hauek dira muga-zergen bost partida esportatzaile nagusiak: 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak, 329,1 milioi esportatu dituztenak, 11 milioi eta 2023ko hilabete berean baino % 3,2 gutxiago; Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak, 217,5 milioi merkaturatu dituztenak, 19,9 milioi eta urtebete lehenago baino % 10,1 gehiago; Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak, 140,8 milioi, hau da, 67,5 milioi eta % 32,4 gutxiago; Kautxuzko pneumatiko berriak, 77,3 milioi esportatu dituztenak, aurreko urtean baino 45,3 milioi gutxiago, hau da, % 37,0 gutxiago; eta Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak, 67,4 milioi merkaturatu dituztenak, 6,6 milioi gehiago, % 10,9 gehiago. Partida horiek, irailean, guztizkoaren % 32,2 dira, eta guztira 832 milioi euroko balioa dute.
Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2024
| | 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 2.786.501 | 2.582.838 | 100,0 | -7,3 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 340.021 | 329.064 | 12,7 | -3,2 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 197.621 | 217.500 | 8,4 | 10,1 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 208.310 | 140.770 | 5,5 | -32,4 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak | 122.643 | 77.320 | 3,0 | -37,0 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 60.757 | 67.400 | 2,6 | 10,9 |
| Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 49.788 | 54.587 | 2,1 | 9,6 |
| Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 26.973 | 50.101 | 1,9 | 85,7 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 49.218 | 47.073 | 1,8 | -4,4 |
| Petrolioaren olio finduak | 118.367 | 38.755 | 1,5 | -67,3 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 25.913 | 37.184 | 1,4 | 43,5 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 28.169 | 34.650 | 1,3 | 23,0 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 8.859 | 28.719 | 1,1 | 224,2 |
| Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 41.448 | 26.828 | 1,0 | -35,3 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 53.361 | 26.242 | 1,0 | -50,8 |
| Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 9.939 | 26.153 | 1,0 | 163,1 |
| Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 18.773 | 26.037 | 1,0 | 38,7 |
| Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 21.609 | 24.913 | 1,0 | 15,3 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 16.192 | 24.883 | 1,0 | 53,7 |
| Makina erremintatarako parteak eta osagarriak | 13.852 | 23.104 | 0,9 | 66,8 |
| Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 25.685 | 22.996 | 0,9 | -10,5 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 18.406 | 21.715 | 0,8 | 18,0 |
| Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak | 13.329 | 20.786 | 0,8 | 55,9 |
| Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 14.941 | 20.749 | 0,8 | 38,9 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 22.091 | 20.642 | 0,8 | -6,6 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 19.076 | 20.521 | 0,8 | 7,6 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Azaroaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Araban muga-zergen partida nagusia 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak da, 306 milioi euro esportatu ditu, eta aurreko urteko esportazio-maila berari eutsi dio. Hala ere. Bigarren partida nagusiak, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak izenekoak, % 32,6 egin du atzera. Soldadurarik gabeko burdinazko edo altzairuzko hodi eta profil hutsak atalaren esportazioak ere % 56,9 jaitsi dira, hau da, 2023ko irailean baino 27,8 milioi gutxiago.
Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2024
| | 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 927.489 | 858.184 | 100,0 | -7,5 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 306.209 | 306.155 | 35,7 | 0,0 |
| Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 208.244 | 140.441 | 16,4 | -32,6 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak | 45.367 | 50.469 | 5,9 | 11,2 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 42.671 | 49.993 | 5,8 | 17,2 |
| Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 48.869 | 21.055 | 2,5 | -56,9 |
| Ardoa, mahats freskoarena | 15.679 | 18.534 | 2,2 | 18,2 |
| Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak | 7.823 | 14.605 | 1,7 | 86,7 |
| Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 6.711 | 12.984 | 1,5 | 93,5 |
| Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak | 13.787 | 12.658 | 1,5 | -8,2 |
| Altzairu herdoilgaitza, lingotetan edo bestelako forma primarioekin | 8.448 | 8.885 | 1,0 | 5,2 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Azaroaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Bizkaian nabarmentzekoa da Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak esportazioen hazkundea (23,1 milioi gehiago, % 85,7ko hazkundearekin). Bestalde, jaitsi egin dira Petrolioaren olio finduak, 36,2 milioi esportatu eta aurreko urtean baino 79,2 milioi gutxiago, % 68,6 gutxiago; eta Kautxuzko pneumatiko berriak, % 65,9 eta 50,6 milioi gutxiago.
Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2024
| | 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 1.010.470 | 903.215 | 100,0 | -10,6 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 78.179 | 91.523 | 10,1 | 17,1 |
| Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 48.526 | 52.774 | 5,8 | 8,8 |
| Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 26.973 | 50.101 | 5,5 | 85,7 |
| Petrolioaren olio finduak | 115.351 | 36.164 | 4,0 | -68,6 |
| Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 28.041 | 34.408 | 3,8 | 22,7 |
| 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 18.523 | 28.249 | 3,1 | 52,5 |
| Kautxuzko pneumatiko berriak | 76.804 | 26.172 | 2,9 | -65,9 |
| Berotan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdina edo altzairuzkoak > 599 mm | 9.533 | 26.104 | 2,9 | 173,8 |
| 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 32.390 | 21.933 | 2,4 | -32,3 |
| Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 16.158 | 17.288 | 1,9 | 7,0 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Azaroaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Gipuzkoan, honako sektore hauen igoerak esanguratsuak dira. Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak eta abar (25,9 milioi) eta Makina-erremintarako zatiak eta osagarriak (17,4 milioi). Hala ere, % 43,9 murriztu dira Trenbideetarako automotorrak eta tranbia autopropultsatuak direlakoen esportazioak, 15,6 milioi utzi baitituzte.
Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Iraila 2024
| | 2023 | 2024 | 2024 (%) | 2024/2023 (%) |
| ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 848.541 | 821.440 | 100,0 | -3,2 |
| Automobilentzako zati eta osagarriak | 76.771 | 75.984 | 9,3 | -1,0 |
| Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 58.390 | 65.001 | 7,9 | 11,3 |
| Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 32.212 | 27.333 | 3,3 | -15,1 |
| Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 8.005 | 25.888 | 3,2 | 223,4 |
| Forjatzeko, estanpatzeko, zizailatzeko, puntzonatzeko, hozkatzeko, biribilkatzeko, kurbatzeko, tolesteko eta abarretarako makina-erremintak eta prentsak | 12.888 | 20.528 | 2,5 | 59,3 |
| Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 35.540 | 19.920 | 2,4 | -43,9 |
| Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 16.991 | 19.682 | 2,4 | 15,8 |
| Hariak, isolatutako eroale elektrikoko kableak eta zuntz optikoko kableak | 13.236 | 19.244 | 2,3 | 45,4 |
| Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 16.299 | 17.758 | 2,2 | 8,9 |
| Makina erremintatarako parteak eta osagarriak | 9.038 | 17.399 | 2,1 | 92,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Azaroaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Inportazioak aztertuta, garrantzitsuena Petrolioaren edo material bituminosoaren olio gordinak da: 431,5 milioi inportatu ditu, guztiaren % 18,5, baina % 2,5eko beherakada izan du. Haren atzetik doan partida Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak da (% 14,8 egin du atzera eta inportatutakoaren balioa 92 milioira mugatu da). Hamar partida nagusien artean, nabarmena da 10 pertsona baino gutxiagoko turismoen hazkundea, 30,2 milioi Arabatik erosi baitziren ia osorik.
Jatorri-helmuga herrialdeak, 2024ko iraila
Hilabete honetan, honako hauek dira ranking esportatzailearen lehen postuak:
- Alemania: herrialde horretara 436,1 milioi euroko ondasunak esportatu dira, eta estaldura-tasa % 114,9koa izan da.
- Frantzia: gure Erkidegotik 400,9 milioi adinako produktuak jasotzen ditu, eta estaldura-tasa % 206,4koa da.
- Erresuma Batua: 165,2 milioi euroko balioarekin esportatzen da, % 368,4ko estaldura-tasarekin.
- Italia: gure esportazioen 136,9 milioi herrialde horretara bideratu dira, eta estaldura-tasa % 114,5ekoa izan da.
- Estatu Batuak: herrialde horretara bideratutako salmentak 136,4 milioira iritsi dira, eta estaldura-tasa % 199,3koa izan da.
Herrialde horiek esportazio guztien % 49,4 hartzen dute; horietako hiru EB 27koak dira, eta erakunde horrek esportazioen % 65,1 biltzen ditu.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak 2.689 milioi euroko saldo positiboa izan du 2024ko urtarriletik irailera arteko metaturako
Lehenengo bederatzi hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 5,0ko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.216,2 milioi euro gutxiago. Aldi horretako esportazioen zenbatekoa 23.082,8 milioi eurokoa izan da.
Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 9.036,8 milioirekin; Gipuzkoak 7.417,9 milioi ditu eta Arabak 6.628,1 milioi.
Produktu-mota kontuan hartuta, Produktu ez-energetikoak dira handienak, 21.477,9 milioi eurorekin.
Xehetasunetan sartuta, ikusten da muga-zergen partida nagusia, 1.857 milioi esportatuta, 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak dela, nahiz eta % 19,2ko jaitsiera izan. Muga-zergen lehen hamar partiden artean nagusi da, eta Hodietarako txorrotetako, balbuletako eta antzeko organoetako gaiak atalaren eta Soldadurarik gabeko hodi eta profil hutsak, burdinazkoak edo altzairuzkoak atalaren arteko atzerakadak daude.
Multzo horren barruan, esportazioen hazkunde handiena (% 289,6) Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinetan gertatu da: 325 milioi esportatu dira eta 241,7 milioi gehiago aurreko urteko aldi berean baino. Atzerakadarik handienak lehen aipatutakoentzat izan dira: Hodi eta profil hutsak, soldadurarik gabeak, burdinazkoak edo altzairuzkoak, esportatutako balioa 192,5 milioitan jaitsi da, % 33,9, Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (501,6 milioi eta % 31,5 gutxiago) eta Kautxuzko pneumatiko berriak (314,7 milioi eta % 28,4 gutxiago).
Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Iraila 2024
| | Kodea | Izendapena | Mila euro |
| | | ESPORTAZIOAK GUZTIRA | 23.082.750 |
| 1 | 8703 | 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak | 1.857.373 |
| 2 | 8708 | Automobilentzako zati eta osagarriak | 1.773.268 |
| 3 | 8704 | Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak | 1.092.718 |
| 4 | 2710 | Petrolioaren olio finduak | 1.078.939 |
| 5 | 4011 | Kautxuzko pneumatiko berriak | 792.793 |
| 6 | 7216 | Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak | 469.823 |
| 7 | 8481 | Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako | 397.684 |
| 8 | 7304 | Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak | 374.607 |
| 9 | 2709 | Petrolioaren edo mineral bituminosoen olio gordinak | 325.104 |
| 10 | 9990 | Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak | 310.270 |
| 11 | 8411 | Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne | 303.961 |
| 12 | 7326 | Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak | 300.123 |
| 13 | 8603 | Automotorrak, trenbideetarako eta tranbia autopropultsatuetarako | 289.621 |
| 14 | 8504 | Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina | 275.470 |
| 15 | 7606 | 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak | 244.765 |
| 16 | 8428 | Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. | 237.842 |
| 17 | 7308 | Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko | 232.844 |
| 18 | 8537 | Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak | 217.724 |
| 19 | 7228 | Gainerako altzairu aleatuen barrak eta profilak eta zulatzeko barra hutsak | 209.412 |
| 20 | 7402 | Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak | 205.621 |
| 21 | 8607 | Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak | 201.966 |
| 22 | 8483 | Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. | 198.027 |
| 23 | 7222 | Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak | 186.216 |
| 24 | 7325 | Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk | 184.462 |
| 25 | 8301 | Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak | 178.655 |
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Azaroaren 18a
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika
2024ko lehen bederatzi hilabete hauetako rankingaren arabera, Frantzia da herrialde hartzaile nagusia, esportatutako guztizkoaren % 16,3arekin (3.751 milioi). Frantziaren atzetik daude Alemania (% 14,3 eta 3.305 milioi) eta Erresuma Batua (% 7,0 eta 1.625 milioi). Horrela, hiru herrialdeen artean, euskal esportazioen ia % 40 (% 37,6) biltzen dira.
Euskal AE osorako inportazioen metatua 20.393,7 milioi euro ingurukoa da. Aurreko urtearekin alderatuta, 2023ko aldi berean erregistratutakoa baino 216,9 milioi gutxiago da.
Hauek dira ranking inportatzaileko lehen hiru postuetan dauden produktuak:
- Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak (guztiaren % 19,1), 3.898 milioirekin
- Petrolioaren olio finduak (1.233 milioi inportatu)
- Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak (733 milioi)
Araban, 4.471 milioiko inportazio metatuekin, aldi horretan % 1,8ko beherapena izan da, hau da, 2023ko aldi berean baino 84 milioi gutxiago; Bizkaian ehuneko bera metatu da (-%1,8), 11.880 milioi inportatu baitira (213,9 gutxiago). Gipuzkoaren kasuan, % 2,0ko igoera izan da 4.042 milioirako (80,9 milioi gehiago). Produktu ez-energetikoen inportazioak % 2,7 egin du atzera, baina Produktu energetikoenak % 3,7 egin du gora.
Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2024ko urtarriletik irailera, 2.689,1 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 113,2koa.
ESPORTAZIOAK ESTATU BATUETARA
2024ko irailera arte, Estatuko esportazioak esportazio guztien % 7 izan ziren, 1.517,3 milioi eurorekin; 2023an % 8,4 izan ziren, 2.737,9 milioirekin. Jaitsiera % 44,6koa izan da.
Herrialde horretarako esportazioen % 30,6 Galdarak, motorrak, turbinak, makina eta artefaktu mekaniko askotarikoak eta horien zatiak eta osagarriak izeneko 84. muga-zergen kapituluan kontzentratu dira, 464,7 milioirekin. Kapitulu hori 2023an % 18,1ekoa izan zen 496,3 milioirekin, eta herrialde horri egindako salmenten buruan kokatu zen.
73. kapitulua osatzen duten Galdaketako, burdinazko edo altzairuzko manufakturak hurrengo postuan daude 194,3 milioirekin, eta 2024ko aldi horretan % 12,8 biltzen dute. 2023an, ehuneko hori % 13,5ekoa izan zen (368,8 milioi).
Hirugarrenik, Askotariko makinak, aparatuak eta material elektrikoa; irudia eta soinua grabatzeko edo erreproduzitzeko aparatuak, aparatu horien zatiak eta osagarriak izeneko kapituluaren 85. kapitulua agertzen da: % 10,4(158,5 milioi) 2024an eta % 5,8 2023an (159,9 milioi).
Laugarrenik, Erregai mineralak, olio mineralak eta horien destilazioko produktuak; gai bituminosoak; argizari mineralak daude: % 8,7 eta 132,2 milioi 2024an, eta % 17,9 eta 491,4 milioi 2023an.
Bosgarren postuan Industria kimikoen askotariko produktuak daude, guztizkoaren % 5,7 eta 86,3 milioi 2024an eta % 7,0 2023an (192,3 milioi).
Ibilgailu automobilak, traktoreak, belozipedoak eta lurreko gainerako ibilgailuak, horien zatiak eta osagarriak 2024ko metatuan 47,7 milioira iritsi ziren (% 3,1), baina 2023an ranking esportatzailearen hirugarren postuan geratu ziren, % 15,8rekin eta guztira 433,7 milioirekin.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62