2024/12/05eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 1,8 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta enplegua % 1,6

Urteko bigarren hiruhilekoaren aldean, BPG % 0,5 igo da eta enplegua % 0,3

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,5 egin du gora hiruhileko artean 2024ko hirugarren hiruhilekoan, urte arteko % 1,8ko hazkundearen ondoren. Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen terminoetan neurtuta, % 0,3 hazi da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, urteko bigarren hiruhilekoaren aldean. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,6koa izan dela, hau da, guztira 15.795 lanpostu garbi gehiago 2023ko hirugarren hiruhilekoan baino.

Estimazio horiek Eustaten urriaren 21eko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean lortutako BPGren zenbatespenak hobetu dituzte, hamarren batean hiruhileko arteko hazkundea eta bitan urte artekoa. Enpleguari dagokionez, aldiz, aurrerapen hori egiteko unean eskura zegoen koiunturazko informaziotik lortutako zenbatespenak berretsi dira.

Euskal AEko BPGren hirugarren hiruhilekoko urte arteko hazkunde zenbatetsia (% 1,8) Euroguneko ekonomiarako (% 0,9) eta Europar Batasun osorako (% 1,0) egindako azken zenbatespenaren gainetik dago. Urriaren 30eko Espainiako hiruhilekoko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenak urte arteko % 3,4ko hazkundea zenbatetsi zuen Estatu osoan.

Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da urte artean (2024ko hirugarren hiruhilekoa, 2023ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta) sektore ekonomiko guztietan, lehen sektorean izan ezik.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/III

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIVIIIIII
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza2,216,014,410,36,52,8-1,3
Industria eta energia3,91,81,72,01,50,50,7
Manufaktura-industria4,50,2-0,20,40,80,40,5
Eraikuntza5,82,62,31,81,71,11,5
Zerbitzuak6,73,02,72,32,52,32,2
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa12,61,10,30,10,81,11,5
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak3,00,90,51,52,92,82,6
-Gainerako zerbitzuak5,05,45,64,23,42,72,4
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan5,92,82,62,32,21,81,8
-Produktuen gaineko zerga garbiak3,41,72,02,22,22,11,8
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan5,72,72,52,32,21,81,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Lehen sektorean, balio erantsia % 1,3 jaitsi da, balio errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta % 2,3 aurreko hiruhilekoaren aldean.

Industriaren sektorean, balio erantsia % 0,7 igo da urte artean, eta manufaktura-industrian % 0,5. 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean, industria oro har % 0,9 hazi da eta manufaktura-industria % 0,7.

Eraikuntzaren sektoreak, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, balio erantsiaren urte arteko gehikuntza izan du, balio errealetan % 1,5, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9 igo ondoren.

Zerbitzuen sektorearen jarduera orokorra % 2,2 hazi da 2023ko hiruhileko beraren aldean, hau da, balio erantsia % 0,3 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuen portaera positiboa izan da azken hiruhileko honetan hiru adar bereizietan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioa adarrean balio erantsia % 1,5 igo da aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3 igo ondoren. Urte arteko hazkundea nabariagoa izan da Gainerako zerbitzuak adarrean (higiezinen arloko jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak, teknikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak barne), % 2,4ko hazkunde-tasarekin urte arteko terminoetan; aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea ere % 0,3koa izan da.

Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen adarrean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,2 igo ondoren, balio erantsiaren hazkundea, 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, % 2,6an kokatu da.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/III

Excel csv
 20232024
 IIIIVIIIIII
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza1,7-0,81,20,7-2,3
Industria eta energia0,70,6-0,1-0,70,9
Manufaktura-industria0,70,80,1-1,00,7
Eraikuntza0,50,30,4-0,10,9
Zerbitzuak0,40,40,90,50,3
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa0,00,10,50,50,3
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,40,91,20,30,2
-Gainerako zerbitzuak0,70,40,90,70,3
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan0,50,40,60,20,5
-Produktuen gaineko zerga garbiak0,60,40,40,60,4
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,50,40,60,30,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Sektore-agregatuen urte arteko joerak Euskal AEko Balio Erantsian % 1,8ko hazkundea eragin du 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta urteko bigarren hiruhilekoan ikusitakoa baino % 0,5 handiagoa izan da.

Eskariaren aldetik, urte arteko hazkundeak ere orokorrak izan dira. Etxeetako azken kontsumoko gastuak eta ISFLSHk (Kontsumo pribatua) % 1,8ko urte arteko hazkundea izan dute, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3 igo ondoren.

Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua (Kontsumo publikoa) % 2,2 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta aurreko hiruhilekorako zenbatetsitakoa baino % 0,4 handiagoa da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/III

Excel csv
 2022202320232024
   IIIIVIIIIII
Gastua azken kontsumoan6,71,71,41,82,01,91,9
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua7,81,91,51,82,01,91,8
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,11,31,11,52,22,12,2
Kapitalaren osaketa gordina8,71,81,72,02,11,62,0
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan14,43,12,63,12,21,72,3
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina5,31,01,11,32,01,51,9
Barne-eskaria7,21,81,51,82,11,82,0
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak13,71,00,3-1,6-3,42,12,0
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak15,9-0,2-0,9-2,1-3,62,12,3
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan5,72,72,52,32,21,81,8

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren bilakaera bateratuaren ondorioz, Azken kontsumoko gastua % 1,9 igo da urte batetik bestera, eta horrek, 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean, % 0,3ko hazkundea dakar.

Kapital eraketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko hedapena % 2,0koa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,6 igo ondoren. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 2,3 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; hiruhileko artean % 0,9.

Kapitalaren eraketa gordinaren gainerakoan, eraikuntzaren bilakaerari lotuago, urte arteko hazkundea % 1,9an kokatu da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4ko igoera zenbatetsi ondoren.

Barne-eskaria, azken kontsumoko gastuak eta kapital-eraketa gordinak osatua, % 2,0ko urte arteko hazkundea izan du urteko bigarren hiruhilekoan. Hazkunde hori BPGd-rako zenbatetsitakoaren gainetik dago (% 1,8); beraz, kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko hirugarren hiruhilekoan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioak % 2,0 hazi dira urte artean, inportazioak baino indar txikiagoarekin, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoan baino % 2,3 handiagoak izan baitira. Kanpo-saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2024/III

Excel csv
 20232024
 IIIIVIIIIII
Gastua azken kontsumoan0,40,70,60,30,3
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua0,40,80,50,30,3
Herri administrazioen azken kontsumo gastua0,30,50,90,30,4
Kapitalaren osaketa gordina0,10,70,70,00,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan0,40,5-0,10,90,9
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina0,00,91,2-0,50,4
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak-0,5-1,1-1,35,1-0,5
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak-0,8-0,7-1,35,0-0,6
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,50,40,60,30,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2024ko Abenduaren 5a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Enplegu-mailei dagokienez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), enplegu osoa % 1,6 hazi da 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,3 igo ondoren.

Lehen sektoreak % 1,5eko jaitsiera izan du enpleguan 2023ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, hiruhileko arteko % 1,4ko jaitsierarekin. Industrian, lanpostuen urte arteko sorrera % 0,8koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,1 txikiagoa. Eraikuntzan enpleguaren bilakaera positiboa izan da, bai urte artean D % 0,2ko igoera), bai hiruhileko artean D % 0,5eko igoera). Azkenik, zerbitzuen sektorean, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua % 2,0 igo da urte artean, hiruhileko artean % 0,4 igo ondoren.

BPGk lurralde historikoetan duen bilakaerari dagokionez, 2024ko hirugarren hiruhilekoan Bizkaiak urte arteko % 1,6ko hazkundea izan du, Arabak % 1,8koa eta Gipuzkoak % 1,9koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,4koa izan da Bizkaian, eta % 0,5ekoa Araban eta Gipuzkoan.

Informazio-oharra

Eustatek oinarri-aldaketa bat egin du (2022. oinarria), Euskal AEko 2022. urteko Kontu Ekonomikoen hedapenarekin bat datorrena (behin betiko zenbatespenak), Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz. Politika horrek mugarri hori ezartzen du 2024. urterako aurreikusitako Kontabilitate Nazionalaren hedapen guztietarako. Berrikuspen horrek Eustaten Datu Bankuan eskuragarri dauden serie guztiak berriz zenbatestea dakar.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 1,8 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta enplegua % 1,6

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2024/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022747_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali