2024/12/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 3,3 jaitsi da 2024ko urrian

Urteko lehen hamar hilabeteetako metatuan, industria-produkzioa % 0,5 jaitsi da

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko urrian, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 3,3 txikiagoa izan zen.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 2,9 murriztu da azken hilabete honetan, urtaroari dagozkion ondorioak zuzendu ondoren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetako produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2024ko urrian, eta produkzioa % 8,4 jaitsi da sektore osoan. Beherakada hori Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren portaerak eragin du, % 18,6 eta % 6,0 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean, altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzea sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea daude.

Ekipo-ondasunen produkzioa % 1,7 murriztu da aurreko urteko urriaren aldean; horrek barne hartzen ditu ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza.

Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, produkzioa % 2,1 jaitsi da.

Azkenik, Energiaren produkzioa % 4,9 jaitsi da 2024ko urrian, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urria 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
INDIZE OROKORRA   
Euskal AE-3,3-0,5-2,9
Araba/Álava-3,2-2,0-1,5
Bizkaia-3,6-1,7-2,3
Gipuzkoa-3,21,5-4,3
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-8,4-2,5-4,1
Kontsumoondasun iraunkorrak-18,6-8,5-5,5
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak-6,0-1,2-3,8
Ekipo-ondasunak-1,72,7-3,3
Bitarteko ondasunak-2,1-1,4-1,5
Energia-4,9-1,21,7

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2024ko Abenduaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2024ko urrian, negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Bizkaian produkzioa % 3,6 jaitsi da, eta Araban eta Gipuzkoan % 3,2.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urria 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-4,6
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-2,2
Kautxua eta plastikoak-1,0
Metalurgia eta produktu metalikoak-1,8
Materiala eta tresna elektrikoak2,5
Makineria eta tresneria3,2
Garraio-materiala-9,1
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna-8,1

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2024ko Abenduaren 4a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko urrian produkzioaren jaitsiera handiena izan duten sektoreak, urte arteko terminoetan, Garraio-materiala (% 9,1) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,1) izan dira. Aitzitik, produkzioaren urte arteko hazkundeak Makineria eta ekipoan (% 3,2) eta Material eta ekipo elektrikoan (% 2,5) kontzentratu ziren.

2024ko URRIAN METATUATAKOAREN BALANTZEA

Urteko lehen hamar hilabeteetan metatutakoan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,5 jaitsi da. Urrira arte metatutako produkzioa % 2,5 jaitsi da Kontsumo-ondasunetan, % 1,4 Bitarteko ondasunetan eta % 1,2 Energian. Ekipoko ondasunek, aldiz, bilakaera positiboa metatu dute, produkzioa % 2,7 igo baita aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

Lurralde Historikoka, 2024ko lehenengo hamar hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da Araban eta Bizkaian, produkzioa % 2,0 eta % 1,7 jaitsi baita, hurrenez hurren. Gipuzkoan, aldiz, produkzioa % 1,5 igo da, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 88,10eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 3,3 jaitsi da 2024ko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022745_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali