2024/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko azaroa

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko azaroan gaualdiak % 8,3 gehitu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta sarrerak % 3,7

Eguneko batez besteko tarifa (ADR) 93,50 eurora iritsi da, aurreko urtean baino % 8,7 gehiago

Eustaten datuen arabera, 2024ko azaroan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 3,7 gehitu dira urte artean, eta gaualdiak % 8,3. 274.751 sarrerek 539.629 gaualdi eragin dituzte.

Azaroan ikusitako sarreren % 35,2 eta gaualdien % 36,7 atzerritarrek egin dituzte, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 5,0 eta % 8,2 igo ondoren, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Azaroa 2024

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2024/11m/m-12 (%)2024/11m/m-12 (%)2024/112023/11
EUSKAL AE274.7513,7539.6298,31,961,88
Estatukoak178.0272,9341.5478,51,921,82
Atzerritarrak96.7245,0198.0828,22,051,99
       
Araba/Álava37.7802,581.3816,72,152,07
Estatukoak29.5272,562.0749,22,101,97
Atzerritarrak8.2532,719.307-0,82,342,42
Vitoria-Gasteiz28.752-0,265.9873,52,302,21
       
Bizkaia123.551-1,0235.5025,41,911,79
Estatukoak81.972-0,5148.6265,61,811,71
Atzerritarrak41.579-1,986.8765,22,091,95
Bilbao85.509-1,3166.6497,11,951,80
       
Gipuzkoa113.4209,6222.74612,31,961,92
Estatukoak66.5287,8130.84711,61,971,90
Atzerritarrak46.89212,491.89913,31,961,94
Donostia / San Sebastian76.8839,3150.74716,01,961,85

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 37.780 sarrera eta 81.381 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko azaroan baino % 2,5 eta % 6,7 gehiago. Gipuzkoan sarrerak % 9,6 gehitu dira eta gaualdiak % 12,3; guztira 113.420 sarrera eta 222.746 gaualdi. Bizkaian 123.551 sarrera erregistratu dira 2024ko azaroan, 2023ko azaroan baino % 1,0 gutxiago, 235.502 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 5,4 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak % 9,3 egin du gora Donostian, Bilbon % 1.3 egin du behera eta Gasteizen % 0,2, behera baita ere. Hala ere, gaualdiek gora egin dute hiru hiriburuetan: % 16,0 Donostian, % 7,1 Bilbon eta % 3,5 Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2024ko azaroan, 1,96 egunekoa izan da, aurreko urteko hil bereko 1,88 egunak baino zertxobait handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Azaroa 2024

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2024/11p.p. *2024/11p.p. *2024/11m/m-12 (%)2024/11m/m-12 (%)
EUSKAL AE49,81,962,32,393,508,758,2212,9
         
Araba/Álava50,31,667,43,280,654,754,3710,0
Vitoria-Gasteiz51,60,072,12,369,715,150,238,5
         
Bizkaia48,81,963,23,696,389,560,9316,1
Bilbao54,42,670,03,7103,4410,572,4416,5
         
Gipuzkoa50,72,059,40,695,229,156,5810,2
Donostia / San Sebastian55,93,464,01,5108,019,469,1112,0

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2024ko Abenduaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal Autonomia Erkidego osoan, okupazio-maila % 49,8koa izan da azaroan, plazen arabera neurtuta, 2023ko azaroan ikusitakoa baino ehuneko 1,9 puntu handiagoa, eta % 62,3koa logelen arabera neurtuta, duela urtebete lortutakoa baino 2,3 puntu handiagoa.

ADR edo eguneko batez besteko tarifa (logela bakarreko bainugela duen logela bikoitzari aplikatuta) 93,50 eurokoa izan da 2024ko azaroan Euskal AEn, hau da, % 8,7ko igoera aurreko urteko azaroarekin alderatuta. ADRa 95,22 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 96,38 eurotan Bizkaian eta 80,65 eurotan Araban. Hiriburuka, balioak lurralde historikokoak baino pixka bat handiagoak izan dira Gipuzkoan eta Bizkaian; izan ere, ADRa 108,01 eurora iritsi da Donostian eta 103,44 eurora Bilbon. Gasteizen, aldiz, txikiagoa izan da eta 69,71 eurotan kokatu da.

RevPar, edo gela erabilgarriko batez besteko diru-sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduetan 58,22 eurokoa izan da 2024ko azaroan, aurreko urteko hil berean baino % 12,9 handiagoa.

Informazio-oharra

Hotelen ETRaren 2024ko azaroko erantzun-tasa % 90,8 izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Serie estatistiko osoa kontsulta dezakezu, 2011ko urtarriletik hona, esteka honetan:

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko azaroan gaualdiak % 8,3 gehitu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta sarrerak % 3,7

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2024/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022808_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali