2024/12/23ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024ko AZAROA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 igo dira 2024ko azaroan
Urte artean, 2024ko azaroa eta 2023ko azaroa alderatuta, prezioak % 1,2 igo dira.
Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko azaroan, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 igo da, aurreko hilaren aldean. 2023ko hil beraren aldean, kostuak % 1,2 igo dira.
Eraikingintzako kostuak % 0,1 igo dira eta Obra Zibilekoak % 0,2. 2023ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 1,2 igo dira Eraikingintzan eta Obra Zibilean.
Aurreko hilaren, 2024ko urriaren aldean, lehengaien kostuak % 0,1 igo dira, eta eskulanarenak kostuak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua % 0,3 murriztu da, eta eskulanarena, berriz, % 5,4 igo da.
Lehengaien kostuak % 0,1 igo dira hil artean Eraikingintzan eta Obra zibilean, % 0,2. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 0,3 murriztu dira eta Obra Zibilekoak % 0,1.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 118,0 | 0,1 | 1,2 |
| Eraikinak | 117,7 | 0,1 | 1,2 |
| Obra zibila | 119,2 | 0,2 | 1,2 |
| | | | |
| Lehengaiak | 118,5 | 0,1 | -0,3 |
| Eraikinak | 118,2 | 0,1 | -0,3 |
| Obra zibila | 120,2 | 0,2 | -0,1 |
| | | | |
| Laneskua | 116,4 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2024ko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioak, 2024ko azaroan 2023ko azaroaren aldean, honako azpisektore hauetan izan dira igoerarik handienak: Altzarigintza; beste manufaktura-industria batzuk (% 5,2); Industria kimikoa (% 4,7); eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 2,6). Aldiz, sektoreko lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak honako hauek izan dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 12,1), Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura (% 4,4) eta Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioa (% 2,6).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Azaroa 2024
| | m / m-12 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | -12,1 |
| Industria kimikoa | 4,7 |
| Kautxu produktuen eta plastikoen fabrikazioa | 1,3 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | -2,0 |
| Metalurgia; burdinazko, altzairuzko eta burdin aleaziozko produktuen fabrikazioa | -2,6 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 1,5 |
| Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa | 2,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 0,1 |
| Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa | 1,0 |
| Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk | 5,2 |
| Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | -4,4 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2024ko Abenduaren 23a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eraikuntzaren kostuen indizearen erreferentzia-urtea berritu da, eta 2021a izango da indizearen oinarri berria, Eurostaten irizpideei jarraituz. Oinarri-aldaketaren prozesuak metodologia sakonki eguneratzea ekarri du, eta, besteak beste, baliozkotzeko eta egozteko metodoak berrikusi dira eta aztertu beharreko biztanleria doitu da. Horrek guztiak indizearen serieak eguneratzea ekarri du.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62