2025/01/09ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko AZAROA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 1,6 jaitsi da 2024ko azaroan

Urteko lehen hamaika hilabeteetako metatuan industria produkzioa % 1,0 jaitsi da

Eustatek landutako datuen arabera, 2024ko azaroan Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 1,6 txikiagoa izan zen, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan neurtuta.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 0,8 gehitu da azken hilabete honetan, dagozkion urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetako produkzioak urte arteko portaera negatiboa izan du 2024ko azaroan, eta produkzioa % 0,8 jaitsi da sektore osoan. Jaitsiera hori batez ere Kontsumo-ondasun iraunkorren portaerari zor zaio, horien produkzioa % 4,7 jaitsi baita; izan ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioa pixka bat igo da, % 0,1. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean, altzariak eta etxeko tresnak fabrikatzea sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea daude.

Ekipo-ondasunen produkzioa, % 2,8 murriztu da aurreko urteko azaroaren aldean. Hemen sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza.

Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, produkzioa % 1,5 jaitsi da.

Energiaren produkzioa, aldiz, % 2,0 igo da 2024ko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
Indize orokorra   
Euskal AE-1,6-1,00,8
Araba/Álava-2,9-2,60,2
Bizkaia-1,0-0,71,3
Gipuzkoa-1,4-0,40,7
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-0,8-0,80,6
Kontsumoondasun iraunkorrak-4,7-2,72,3
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak0,1-0,30,2
Ekipo-ondasunak-2,8-1,20,2
Bitarteko ondasunak-1,5-0,60,9
Energia2,00,20,9

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Urtarrilaren 9a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko azaroan, Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban produkzioa % 2,9 jaitsi da, Gipuzkoan % 1,4 eta Bizkaian % 1,0.

Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2024ko azaroan produkzioaren jaitsiera handiena izan dutenak ondokoak izan dira urte arteko terminoetan: Garraio-materiala (% 4,8) eta Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa (% 1,7). Aitzitik, produkzioaren urte arteko hazkundeak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 3,6) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 1,7) sektoreetan kontzentratu ziren.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Azaroa 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-1,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak1,7
Kautxua eta plastikoak0,5
Metalurgia eta produktu metalikoak-1,0
Materiala eta tresna elektrikoak0,4
Makineria eta tresneria-1,6
Garraio-materiala-4,8
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna3,6

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Urtarrilaren 9a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko AZAROKO BALANTZE METATUA

Urteko lehen hamaika hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 1,0 jaitsi da. Azarora arte metatutako produkzioa % 0,8 jaitsi da kontsumo-ondasunetan, % 1,2 ekipo-ondasunetan eta % 0,6 bitarteko ondasunetan. Energiak, aldiz, bilakaera positiboa metatu du, produkzioa % 0,2 igo baita aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

Lurralde historikoka, 2024ko lehen hamaika hilabeteetako metatua balantze negatiboarekin itxi da hiru lurraldeetan. Araban, industria-produkzioaren jaitsiera metatua % 2,6koa izan da, Bizkaian % 0,7koa eta Gipuzkoa % 0,4koa.

INFORMAZIO-OHARRA

Industria-produkzioaren indizearen erreferentzia-urtea berritu egin da, eta 2021a izango da indizearen oinarri berria, Eurostaten gomendioei jarraituz. Oinarria aldatzeko prozesuak lagina sakonki eguneratzea ekarri du, eta hobekuntza metodologikoak sartu dira, bai baliozkotzeko, egozteko, bai serieak zuzentzeko eta urtarokotasuna kentzeko metodoak berrikusita. Horrek guztiak Industria-Produkzioaren Indizea osatzen duten serieak eguneratzea ekarri du.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 83,82ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 1,6 jaitsi da 2024ko azaroan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0022865_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali