2025/01/16ko prentsa-oharra
HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2024/IV
Euskal AEko BPG % 2,1 hazi da 2024. urte osoan
Lanpostu-kopurua % 1,8 igo da urtean zehar
Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,1 igo da 2024. urtean 2023. urtearekiko, Eustatek egindako Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren zenbatespenen arabera. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 1,8 igo da urtean zehar, eta horrek 17.000 lanpostu baino gehiago sortzea dakar.
Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazioaren azterketatik ondorioztatzen da balio erantsia aurreko urtean baino intentsitate txikiagoarekin hazi dela 2024an sektore ekonomiko guztietan, salbu eta Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren sektorean eta Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen sektorean, azken urte honetan hazkundea areagotu egin baita.
2024ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, aurreko hiruhilekoaren aldean BPGren % 0,4 igo ondoren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean % 1,9 igo da.
Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, % 0,4 hazi da 2024ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,6ko hazkunde zenbatetsia.
Datorren martxoaren 7an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen banakatuak argitaratuko ditu 2024ko laugarren hiruhilekoko hiruhilekoko kontu ekonomikoetan, aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa gehitu ondoren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62