2025/01/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2024ko Abendua
2024an sarrerak eta gaualdiak % 2,1 eta % 3,4 igo dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, eta marka historikoa ezarri dute
2024ko abenduan sarrerak % 4,9 gutxitu dira aurreko urteko abenduaren aldean, eta gaualdiak % 0,6
Eustaten datuen arabera, 2024an Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta gaualdiak % 2,1 eta % 3,4 igo dira, eta horri esker, marka historiko berria lortu da, 3.764.003 sarrera eta 7.457.707 gaualdi izan baitira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | 2023 |
| EUSKAL AE | 3.764.003 | 2,1 | 7.457.707 | 3,4 | 1,98 | 1,96 |
| Estatukoak | 1.998.539 | -0,8 | 3.894.323 | 0,3 | 1,95 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 1.765.464 | 5,5 | 3.563.384 | 7,0 | 2,02 | 1,99 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 525.956 | 4,4 | 1.075.845 | 7,7 | 2,05 | 1,98 |
| Estatukoak | 361.741 | 3,4 | 741.935 | 6,1 | 2,05 | 2,00 |
| Atzerritarrak | 164.215 | 6,8 | 333.910 | 11,6 | 2,03 | 1,95 |
| Vitoria-Gasteiz | 407.217 | 5,7 | 872.929 | 9,2 | 2,14 | 2,08 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 1.665.846 | -1,3 | 3.220.788 | -0,4 | 1,93 | 1,92 |
| Estatukoak | 899.682 | -4,0 | 1.684.624 | -3,0 | 1,87 | 1,85 |
| Atzerritarrak | 766.164 | 2,1 | 1.536.164 | 2,7 | 2,01 | 1,99 |
| Bilbao | 1.128.666 | -2,0 | 2.211.004 | -1,0 | 1,96 | 1,94 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 1.572.201 | 5,1 | 3.161.074 | 6,0 | 2,01 | 1,99 |
| Estatukoak | 737.116 | 1,5 | 1.467.764 | 1,5 | 1,99 | 1,99 |
| Atzerritarrak | 835.085 | 8,6 | 1.693.310 | 10,2 | 2,03 | 2,00 |
| Donostia / San Sebastian | 1.029.670 | 7,2 | 2.132.783 | 9,5 | 2,07 | 2,03 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
Data 2025eko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 2024an, 525.956 sarrera erregistratu dira guztira, Euskal AEn erregistratutakoen % 14,0, eta 1.075.845 gaualdi, guztizkoaren % 14,4. Bizkaian sarreren % 44,3 erregistratu dira, 1.665.846, eta gaualdien % 43,2, 3.220.788. Gipuzkoak, azkenik, sarreren % 41,8 izan ditu, 1.572.201 guztira, eta 3.161.074 gaualdi, guztizkoaren % 42,4.
Zifra horien arabera, sarrerak urtean % 4,4 hazi dira Araban eta % 5,1 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 1,3 jaitsi dira 2023. urte osoarekin alderatuta. Ostatu-gauen bilakaera antzekoa izan da, 2024an, aurreko urtearen aldean: % 7,7 igo da Araban eta % 6,0 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 0,4 jaitsi da. Sarrerei zein gaualdiei dagokienez, Araba eta Gipuzkoa maximo historikoetan daude.
Atzerriko sarreren kopurua, 2024an, 2023an erregistratutakoa baino % 5,5 handiagoa izan da. Gaualdien kasuan, hazkundea are handiagoa izan da, urteko % 7,0ko hazkundera iritsiz. Atzerriko jatorrien artean, Frantzia (373.345 sarrera, guztien % 21,1) eta Ameriketako Estatu Batuak (174.732, % 9,9) nabarmentzen dira; hala ere, Finlandiatik eta Brasildik etorritako bisitariek erregistratu dute batez besteko egonaldi luzeena gure erkidegoan (2,55 egun bi kasuetan).
Hiriburuka, Gasteizen eta Donostian erregistratutako sarrerak % 5,7 eta % 7,2 igo dira, eta gaualdiak % 9,2 eta % 9,5, hurrenez hurren. Bilbon, aldiz, bai sarrerak bai gaualdiak 2024an aurreko urtean baino txikiagoak izan dira, % 2,0 eta % 1,0, hurrenez hurren.
2024an batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da Euskal AE osoan, aurreko urtean baino pixka bat handiagoa (1,96 egun). Arabaren kasuan, 2,05 egun ezarri dira, eta 2023an, berriz, 1,98. Bizkaian, 1,93 egunekoa izan da, 2023ko 1,92en oso antzekoa, eta Gipuzkoan, azkenik, 2,01 egunekoa, aurreko urteko 1,99en antzekoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024 | p.p. * | 2024 | p.p. * | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | p/p-1 (%) |
| EUSKAL AE | 57,7 | -0,1 | 69,0 | 0,5 | 113,97 | 5,3 | 78,60 | 6,1 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 55,1 | 0,6 | 68,8 | 0,9 | 85,35 | 1,2 | 58,72 | 2,6 |
| Vitoria-Gasteiz | 56,4 | 0,8 | 72,9 | 1,1 | 71,85 | 1,2 | 52,37 | 2,7 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 55,7 | -0,4 | 68,2 | 0,5 | 108,01 | 7,3 | 73,64 | 8,1 |
| Bilbao | 61,3 | 0,0 | 74,5 | 1,1 | 118,00 | 6,2 | 87,86 | 7,8 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 61,0 | -0,1 | 69,9 | 0,3 | 130,56 | 4,3 | 91,29 | 4,7 |
| Donostia / San Sebastian | 65,8 | 0,1 | 74,3 | 0,9 | 155,09 | 2,3 | 115,18 | 3,5 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
p.p.*= aurreko urteko portzentajezko puntuko aldea
Data 2025eko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Hotel-establezimenduen okupazio-maila, 2024an, % 57,7koa izan da Euskal AE osoan, plazen arabera neurtuta, eta % 69,0koa logelen arabera neurtuta. 2023. urtearen aldean, plazen okupazio maila ehuneko 0,1 puntu jaitsi da, eta gelen arabera neurtutakoan 0,5 puntu egin du gora.
Errentagarritasun-adierazleei dagokienez, 2024. urtea 114 euroko balioarekin amaitu da Euskal AE osoan, eta 78,6 euroko RevPar balioarekin, aurreko urtean baino % 5,3 eta % 6,1 gehiagorekin, hurrenez hurren.
2024ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 4,9 jaitsi dira eta gaualdiak % 0,6 urte artean (2024ko abendua eta 2023ko abendua). Sarrerak 242.974 izan dira eta 468.277 gaualdi izan dira guztira.
2024ko abenduan, sarrera guztien % 34,0 eta ostatu-gauen % 35,0 atzerritarrek egin dituzte; ehuneko horiek 2023ko abenduan erregistratutakoak baino handiagoak dira, atzerriko sarrerak eta gaualdiak % 30,9 eta % 31,5 izan baitziren, hurrenez hurren. Izan ere, atzerritar jatorriko sarrerak eta gaualdiak % 4,7 eta % 10,6 igo dira urte artean, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abendua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | 2023/12 |
| EUSKAL AE | 242.974 | -4,9 | 468.277 | -0,6 | 1,93 | 1,84 |
| Estatukoak | 160.385 | -9,2 | 304.285 | -5,7 | 1,90 | 1,83 |
| Atzerritarrak | 82.589 | 4,7 | 163.992 | 10,6 | 1,99 | 1,88 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 36.558 | 1,0 | 77.766 | 6,1 | 2,13 | 2,02 |
| Estatukoak | 28.640 | -2,3 | 59.529 | 4,0 | 2,08 | 1,95 |
| Atzerritarrak | 7.918 | 15,3 | 18.237 | 13,6 | 2,30 | 2,34 |
| Vitoria-Gasteiz | 29.730 | 2,1 | 66.387 | 6,5 | 2,23 | 2,14 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 108.926 | -9,6 | 208.498 | -4,0 | 1,91 | 1,80 |
| Estatukoak | 76.012 | -13,2 | 138.628 | -9,5 | 1,82 | 1,75 |
| Atzerritarrak | 32.914 | 0,0 | 69.870 | 9,3 | 2,12 | 1,94 |
| Bilbao | 79.542 | -5,1 | 153.965 | 0,1 | 1,94 | 1,83 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 97.490 | -1,3 | 182.013 | 0,8 | 1,87 | 1,83 |
| Estatukoak | 55.733 | -6,6 | 106.128 | -5,4 | 1,90 | 1,88 |
| Atzerritarrak | 41.757 | 6,7 | 75.885 | 11,2 | 1,82 | 1,74 |
| Donostia / San Sebastian | 67.404 | -2,7 | 126.046 | 0,1 | 1,87 | 1,82 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 36.558 sarrera eta 77.766 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko abenduan baino % 1,0 eta % 6,1 gehiago. Bizkaian, aldiz, jaitsiera izan da, % 9,6koa sarreren kasuan eta % 4,0koa gaualdien kasuan, 108.926 sarrerarekin eta 208.498 gaualdirekin. Gipuzkoan, 2024ko azken hilabetean, 97.490 sarrera erregistratu dira, 2023ko abenduan baino % 1,3 gutxiago, eta 182.013 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 0,8 gehiago.
Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak % 2,1 egin du gora Gasteizen, eta behera egin du Bilbon (% 5,1) eta Donostian (% 2,7). Aurreko urteko abenduaren aldean, gaualdien gehikuntza % 6,5ekoa izan da Gasteizen eta % 0,1ekoa Bilbon eta Donostian.
2024ko abenduan batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2023ko hil berean lortutakoa baino handiagoa (1,84 egun).
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abendua 2024
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2024/12 | p.p. * | 2024/12 | p.p. * | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 44,0 | -2,8 | 52,2 | -2,3 | 87,10 | 3,0 | 45,44 | -1,3 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 47,6 | 0,7 | 59,9 | 1,8 | 75,99 | 1,0 | 45,49 | 4,1 |
| Vitoria-Gasteiz | 50,6 | 0,6 | 65,5 | 1,9 | 69,29 | 1,3 | 45,38 | 4,2 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 43,1 | -3,7 | 51,0 | -3,8 | 88,43 | 4,5 | 45,10 | -2,8 |
| Bilbao | 48,9 | -3,1 | 56,6 | -3,5 | 92,15 | 2,8 | 52,13 | -3,1 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 43,6 | -3,1 | 50,7 | -1,9 | 90,44 | 2,3 | 45,81 | -1,4 |
| Donostia / San Sebastian | 46,8 | -3,5 | 52,0 | -2,7 | 101,25 | 3,8 | 52,64 | -1,3 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Urtarrilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko abenduko betetze-maila, Euskal AE osoan, % 44,0koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 52,2koa gelen arabera neurtuta. 2023ko abenduarekin alderatuta, plazen okupazioak ehuneko 2,8 puntu egin du behera, eta gelen okupazioak 2,3 puntu.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, 87,1 eurokoa izan da Euskal AE osoan 2024ko abenduan, hau da, % 3,0ko igoera aurreko urteko abenduaren aldean. ADRa 90,4 eurokoa izan da Gipuzkoan, 88,4 eurokoa Bizkaian eta 76 eurokoa Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 101,3 eurotan kokatu da Donostian, 92,2 eurotan Bilbon eta 69,3 eurotan Gasteizen. RevPar, edo gela erabilgarriko batez besteko diru-sarrerak, 45,4 eurokoa izan da Euskal AEn 2024ko abenduan, aurreko urteko hil berean baino % 1,3 txikiagoa.
Informazio-oharra
2024ko abenduko hotelen ETHaren estaldura % 85,8koa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62