Prentsa-oharra 2025/01/21

BIZTALERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2024/IV

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Landunak % 0,2 jaitsi dira eta langabezia-tasa % 7,1ean mantendu da, baina langabeak 1.100 gutxiago dira, 2024ko laugarren hiruhilekoan

Urteko azken egunean, 15.700 gehiago ziren landunak, eta langabezia-tasa ehuneko hamarren bat jaitsi da % 7,2tik % 7,1era

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2024ko laugarren hiruhilekoko datuek islatzen dute aurreko hiruhilekoan baino 2.000 landun gutxiago eta 1.100 langabe gutxiago daudela. 2024ko laugarren hiruhilekoan, langabeen kopurua 75.600era iritsi zela eta landunen kopurua, berriz, 995.100era iritsi zela zenbatetsi da.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7,1 izan da, hau da, 2024ko hirugarren hiruhilekoko bera. Landunen eta langabeen kopuruaren bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa, 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren gainean kalkulatua, % 56,2ra iritsi da 2024ko laugarren hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekokoa baino hiru hamarren txikiagoa izan da.

graf0023140_01_e.png

Lurralde historikoei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan okupazioak behera egin du eta 2.500 langile gutxiago daude, eta Bizkaian 2.100 gutxiago; Araban, berriz, okupazioak gora egin du eta 2.700 langile gehiago daude. Hiriburuen kasuan, Bilbon 3.800 landun gutxiago daude eta Donostian 1.200 gutxiago; Gasteizen, berriz, 3.400 gehiago daude.

Okupazioaren jaitsierarik handiena gizonen kasuan gertatu da (-5.900), eta emakumeen kasuan, berriz, 3.900 landun gehiago daude. Nazionalitatea kontuan hartuta, Espainiako nazionalitatea duten landunak 4.300 gutxiago dira (-% 0,5) eta atzerriko nazionalitatea duten landunak 2.300 gehiago (+% 2,4).

Okupazioa sektore guztietan mantendu edo igo da, industrian izan ezik

Euskal AEko landunen kopuruak behera egin du industrian (3.600 landun gutxiago, -% 1,8), mantendu egin da zerbitzuen sektorean eta gora egin du eraikuntzan (200 landun gehiago, +% 0,4) eta lehen sektorean (1.400 gehiago, +% 15,9).

Okupazio-tasa (16-64 urteko landunek adin horietako pertsonen guztizkoan duten ehunekoa) ehuneko hamarren bat jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 71koa da. Tasa hori % 73,7ra jaitsi da gizonen kasuan eta % 68,2ra igo da emakumeen kasuan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko sei hamarren gehiago.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonena da (% 72,7), eta ehuneko 4 hamarren jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, berriz, % 1,4 puntu igo da, eta % 58,3ra iritsi da.

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da (% 73), baina ehuneko hiru hamarreneko jaitsiera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Haren atzetik, Arabako tasa % 70,9ra iritsi da, eta ehuneko 1,1 puntuko igoera izan du. Azkenik, Bizkaiko okupazio-tasa 4 hamarren jaitsi da, eta % 69,7koa da.

Soldatako langileen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 1.700 gehiago dira, eta aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, 29.700 gehiago dira.

Hamar etxetik ia seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta

Zenbatetsitakoaren arabera, 2024ko laugarren hiruhilekoan 925.100 etxe inguru daude Euskal AEn, eta haietatik heren batek ez dute pertsona aktiborik (aurreko hiruhilekoan baino 4.100 etxe gehiago). Hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta (2.500 familia gutxiago). Gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 27.000 etxe daude, aurreko hiruhilekoan baino 200 gutxiago.

2024ko laugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 7,1ekoa izan da

Euskal AEko langabeen kopurua (hau da, enplegua bilatzen ari diren, bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua) 75.600ekoa izan da urteko laugarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 1.100 gutxiago). Gizon langabeak 35.600 dira hiruhilekoan (2.200 gutxiago), eta emakume langabeak, berriz, 40.000, hau da, 1.100 gehiago.

2024ko laugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7,1ekoa izan da, eta mantendu egin da, beraz, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Gizonen langabezia-tasak ehuneko 3 hamarreneko jaitsiera izan du eta % 6,5ekoa izan da, eta emakumeen langabezia tasak hamarren bat egin du gora eta % 7,7ra iritsi da.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, eta 3.800 gutxiago dira (17.100 guztira). Espainiako nazionalitatea duten pertsonen kasuan 2.700 gehiago dira, langabeak guztira 58.500 dira.

Lurralde historikoei dagokienez, Araban behera egin du langabeen kopuruak, eta 2.000 gutxiago dira, guztira 11.400, eta langabezia-tasak, beraz, 1,2 portzentaje puntuko jaitsiera izan du eta % 7koa izan da. Bizkaian 43.800 langabe daude, hau da, 600 gutxiago, eta langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da, % 7,9ra arte. Gipuzkoan 1.400 langabe gehiago daude, guztira 20.400, eta langabezia-tasa 4 hamarren igo da, beraz, eta % 5,7ra iritsi da.

Hiriburuei dagokienez, Gasteizen 2.000 langabe gutxiago daude, eta Donostian, berriz, 400 gehiago eta Bilbon 200 gehiago, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EUROSTAT – Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2024ko azaroan urtaroen araberakoa ez den Europar Batasuneko langabezia-tasa % 5,9koa izan da eta Espainiakoa % 11,2koa.

2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, 15.700 landun gehiago daude eta langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da

Azken urtean, 2023ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopurua % 1,6 igo da, 15.700 landun gehiago dira. Zerbitzuen sektoreak 17.400 landun gehiago ditu, nekazaritzak 2.400 gehiago eta eraikuntzak 400 gehiago; industriak, berriz, 4.400 gutxiago ditu. Langabezia-egoeran dauden pertsonei dagokienez, nahiz eta 100 gehiago dauden langabezia-egoeran Euskal AEn, langabezia-tasa ehuneko hamarren bat jaitsi da (% 7,2tik % 7,1era).

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 97,1 lanean ari da, LANEren irizpidearen arabera

Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 941.600 afiliatu daude hiruhilekoan, batez beste, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuak dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuak. Haietatik % 97,1 landunak dira (914.600 pertsona), BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera .

BJAren LANE landunetatik 44.000 (% 4,4) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 38,4 ez daude erregistratutako langabe gisa jasota

Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 88.200 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste (hau da, Euskal AEn bizi diren eta inkesta egin den unean Lanbiden –erregistratutako langabeziaren kategorietako batean– erregistratuta zeuden pertsonak). Haietatik % 51,2 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (45.200 pertsona). BJAren LANE langabeen % 38,4 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (29.000 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan erregistratuta egon daitezke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2024/IV

Excel csv
 2024/IV2024/IIIt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.906,21.900,2+6,0+0,3
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.070,71.073,8-3,1-0,3
Gizonak551,6559,8-8,2-1,5
Emakumeak519,1514,0+5,1+1,0
     
Araba/Álava163,5162,7+0,8+0,5
Bizkaia552,6555,2-2,6-0,5
Gipuzkoa354,7355,8-1,1-0,3
     
Vitoria-Gasteiz121,6120,2+1,4+1,2
Bilbao165,3169,0-3,7-2,2
Donostia / San Sebastian90,891,7-0,9-1,0
Beste udalerriak693,0692,9+0,1+0,0
     
Espainiarrak956,1957,7-1,6-0,2
Atzerriko nazionalitatea114,6116,1-1,5-1,3
     
BIZTANLERIA LANDUNA995,1997,1-2,0-0,2
Gizonak516,0521,9-5,9-1,1
Emakumeak479,1475,2+3,9+0,8
     
Araba/Álava152,1149,4+2,7+1,8
Bizkaia508,8510,9-2,1-0,4
Gipuzkoa334,3336,8-2,5-0,7
     
Vitoria-Gasteiz112,9109,5+3,4+3,1
Bilbao150,5154,3-3,8-2,5
Donostia / San Sebastian85,186,3-1,2-1,4
Beste udalerriak646,6646,9-0,3-0,0
     
Espainiarrak897,6901,9-4,3-0,5
Atzerriko nazionalitatea97,595,2+2,3+2,4
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza10,28,8+1,4+15,9
Industria196,6200,2-3,6-1,8
Eraikuntza56,456,2+0,2+0,4
Zerbitzuak731,9731,9+0,0+0,0
     
Soldatakoa824,4823,7+0,7+0,1
- Lan-kontratu mugagabearekin659,7658,0+1,7+0,3
- - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe164,7165,6-0,9-0,5
Soldatarik gabeak170,7173,4-2,7-1,6
     
BIZTANLERIA LANGABEA75,676,7-1,1-1,4
Gizonak35,637,8-2,2-5,8
Emakumeak40,038,9+1,1+2,8
     
16 - 24 urte8,38,1+0,2+2,5
25 - 44 urte31,633,5-1,9-5,7
45 urte eta gehiago35,735,1+0,6+1,7
     
Araba/Álava11,413,4-2,0-14,9
Bizkaia43,844,4-0,6-1,4
Gipuzkoa20,419,0+1,4+7,4
     
Vitoria-Gasteiz8,710,7-2,0-18,7
Bilbao14,814,6+0,2+1,4
Donostia / San Sebastian5,75,3+0,4+7,5
Beste udalerriak46,446,0+0,4+0,9
     
Espainiarrak58,555,8+2,7+4,8
Atzerriko nazionalitatea17,120,9-3,8-18,2
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA835,6826,4+9,2+1,1
     
ETXEGUNEAK925,1923,6+1,5+0,2
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak611,1613,7-2,6-0,4
- Denak okupatuak544,7547,2-2,5-0,5
- Denak langabeak27,027,2-0,2-0,7
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak314,0309,9+4,1+1,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2025eko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2024/IV

Excel csv
 2024/IV2024/IIIt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,256,5-0,3
Gizonak60,361,4-1,1
Emakumeak52,352,0+0,3
    
Araba/Álava57,557,4+0,1
Bizkaia55,255,7-0,5
Gipuzkoa57,157,4-0,3
    
Vitoria-Gasteiz57,056,5+0,5
Bilbao55,256,7-1,5
Donostia / San Sebastian57,358,1-0,8
Beste udalerriak56,156,3-0,2
    
Espainiarrak55,255,4-0,2
Atzerriko nazionalitatea66,067,2-1,2
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)71,071,1-0,1
Gizonak73,774,7-1,0
Emakumeak68,267,6+0,6
    
Araba/Álava70,969,8+1,1
Bizkaia69,770,1-0,4
Gipuzkoa73,073,3-0,3
    
Vitoria-Gasteiz70,168,4+1,7
Bilbao69,070,5-1,5
Donostia / San Sebastian74,275,0-0,8
Beste udalerriak71,271,3-0,1
    
Espainiarrak72,773,1-0,4
Atzerriko nazionalitatea58,356,9+1,4
    
LANGABEZIA TASA7,17,1+0,0
Gizonak6,56,8-0,3
Emakumeak7,77,6+0,1
    
16 - 24 urte13,212,1+1,1
25 - 44 urte7,47,8-0,4
45 urte eta gehiago6,26,1+0,1
    
Araba/Álava7,08,2-1,2
Bizkaia7,98,0-0,1
Gipuzkoa5,75,3+0,4
    
Vitoria-Gasteiz7,28,9-1,7
Bilbao8,98,7+0,2
Donostia / San Sebastian6,25,8+0,4
Beste udalerriak6,76,6+0,1
    
Espainiarrak6,15,8+0,3
Atzerriko nazionalitatea14,918,0-3,1
    
INAKTIBOTASUN TASA43,843,5+0,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2025eko Urtarrilaren 21a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Landunak % 0,2 jaitsi dira eta langabezia-tasa % 7,1ean mantendu da, baina langabeak 1.100 gutxiago dira, 2024ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/01/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023140_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali