2025/01/24ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2024ko abendua
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 0,3 jaitsi dira 2024an; apartamentu turistikoetan, berriz, % 21,4 igo dira
Atzerritar jatorriko ostatu-gauen kopuruaren urteko hazkundea % 3,2koa izan da landa-ostatuetan eta % 31,5ekoa apartamentu turistikoetan
Euskal AEko landa-ostatuetan, 2024. urte osoan, okupazio-aldagaiek 2023. urteko emaitzen antzekoak izan dituzte: % 0,3 jaitsi dira sarrerak eta % 0,2 gaualdiak. Horrela, Eustaten datuen arabera, landa-ostatuetako sarrerak 172.341 izan dira 2024an, eta gaualdiak 445.501.
2024an sarrerak % 8,2 gehitu dira Araban; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, jaitsi egin dira (% 1,8 eta % 2,7, hurrenez hurren). Antzera, Araban gaualdiak % 3,0 igo dira 2024an; Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, % 0,1 eta % 2,1 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Atzerriko bisitariak Euskal AEko mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 25,9 izan ziren 2024an, 2023an baino % 3,2 gehiago.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. * | 2024 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 172.341 | -0,3 | 445.501 | -0,2 | 2,58 | 2,58 | 29,2 | 0,3 | 33,9 | 1,1 |
| Estatukoak | 127.775 | -1,5 | 332.317 | -3,2 | 2,60 | 2,64 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 44.566 | 3,2 | 113.184 | 9,6 | 2,54 | 2,39 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 32.975 | 8,2 | 76.370 | 3,0 | 2,32 | 2,43 | 20,1 | 0,8 | 24,6 | 2,2 |
| Estatukoak | 27.598 | 7,3 | 62.139 | -0,5 | 2,25 | 2,43 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.377 | 12,7 | 14.231 | 21,3 | 2,65 | 2,46 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 51.593 | -2,7 | 133.210 | -2,1 | 2,58 | 2,56 | 30,8 | 0,7 | 35,5 | 1,6 |
| Estatukoak | 37.861 | -5,2 | 99.232 | -5,2 | 2,62 | 2,62 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 13.732 | 4,7 | 33.978 | 8,4 | 2,47 | 2,39 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 87.773 | -1,8 | 235.921 | -0,1 | 2,69 | 2,64 | 33,1 | -0,2 | 37,7 | 0,1 |
| Estatukoak | 62.316 | -2,8 | 170.946 | -2,9 | 2,74 | 2,75 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 25.457 | 0,7 | 64.975 | 8,0 | 2,55 | 2,38 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landa-ostatuetako batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izan da, 2023koaren berdina. Okupazio-maila, bestalde, % 29,2an kokatu da plazen arabera neurtuz gero, eta % 33,9an gelen arabera neurtuz gero: aurreko urtearen aldean ehuneko 0,3 eta 1,1 puntu igo dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoen 2024. urteko balantzean hobekuntza ikusten da 2023tik, bai sarreren kopuruan, bai gaualdien kopuruan. Guztira 214.157 sarrera eta 719.936 gaualdi izan dira urte osoan, eta 2023. urtearekiko urteko hazkundeak % 21,1 eta % 14,8ra iritsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. * | 2024 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 214.157 | 21,1 | 719.936 | 14,8 | 3,36 | 3,55 | 39,4 | 2,3 | 65,9 | 3,6 |
| Estatukoak | 130.884 | 15,3 | 437.684 | 10,8 | 3,34 | 3,48 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 83.273 | 31,5 | 282.252 | 21,7 | 3,39 | 3,66 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 11.033 | -32,0 | 108.899 | 11,1 | 9,87 | 6,04 | 28,6 | 3,2 | 77,5 | 14,5 |
| Estatukoak | 9.369 | -32,4 | 74.720 | 4,2 | 7,98 | 5,17 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.664 | -29,5 | 34.179 | 29,9 | 20,54 | 11,15 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 142.851 | 29,1 | 326.261 | 22,8 | 2,28 | 2,40 | 39,9 | 2,5 | 52,5 | 2,9 |
| Estatukoak | 87.370 | 22,9 | 189.954 | 16,6 | 2,17 | 2,29 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 55.481 | 40,2 | 136.307 | 32,5 | 2,46 | 2,60 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 60.274 | 20,9 | 284.776 | 8,1 | 4,72 | 5,28 | 45,3 | 1,1 | 75,1 | 1,3 |
| Estatukoak | 34.145 | 19,8 | 173.010 | 7,8 | 5,07 | 5,63 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 26.129 | 22,2 | 111.766 | 8,6 | 4,28 | 4,81 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024an guztira jasotako gaualdiak igo egin dira hiru lurraldeetan 2023an zenbatetsitakoekin alderatuta, intentsitate desberdinarekin bada ere. Sarreren kasuan, ordea, portaera ez da homogeneoa izan. Apartamentu turistikoetako sarrerak, guztira, % 32,0 jaitsi dira Araban; Bizkaian, berriz, % 29,1 igo dira, eta Gipuzkoan % 20,9. Ostatu-gauen kopuruaren hazkundea, bestalde, orokorra izan da: % 8,1 Gipuzkoan, % 11,1 Araban eta % 22,8 Bizkaian.
Atzerritar jatorriko sarrerek urtean zehar % 31,5eko igoera izan dute. Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako guztizkoaren % 38,9 izan ziren 2024an, 2023an izandako % 35,8aren gainetik.
Plazen okupazio mailak ehuneko 2,3 puntutan gainditu du 2023koa; apartamentuen okupazio mailak, berriz, 3,6 puntu egin du gora, eta 2024an % 39,4 eta % 65,9 izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei buruzko datuak argitaratu diren lehen urtea igaro da, eta 2024ko urteko balantzean honako hau ikusi da: aurreko urtearen aldean % 12,6ko hazkundea izan da sarreren kopuruan eta % 12,8koa gaualdien kopuruan, 250.183 sarrera eta 452.561 ostatu-gau izan baitira urte osoan. Sarreren urteko igoera % 18,7koa izan da Bizkaian, % 8,3koa Gipuzkoan, eta Araban, berriz, % 28,3koa. Ostatu-gauek, bestalde, urte osoan % 19,1 egin dute gora Bizkaian eta % 7,3 Gipuzkoan, baina Araban % 24,8 egin dute behera.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera |
| | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | p/p-1 (%) | 2024 | 2023 | 2024 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 250.183 | 12,6 | 452.561 | 12,8 | 1,81 | 1,81 | 38,3 | 2,5 |
| Estatukoak | 101.704 | 8,0 | 185.416 | 4,2 | 1,82 | 1,89 | - | - |
| Atzerritarrak | 148.479 | 16,0 | 267.145 | 19,7 | 1,80 | 1,74 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 5.513 | -28,3 | 9.391 | -24,8 | 1,70 | 1,62 | 16,9 | -8,2 |
| Estatukoak | 5.021 | -23,1 | 8.389 | -23,3 | 1,67 | 1,68 | - | - |
| Atzerritarrak | 492 | -57,5 | 1.003 | -35,3 | 2,04 | 1,34 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 141.680 | 18,7 | 264.366 | 19,1 | 1,87 | 1,86 | 43,4 | 5,4 |
| Estatukoak | 59.355 | 13,1 | 108.208 | 7,7 | 1,82 | 1,91 | - | - |
| Atzerritarrak | 82.324 | 23,0 | 156.159 | 28,6 | 1,90 | 1,81 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 102.990 | 8,3 | 178.803 | 7,3 | 1,74 | 1,75 | 34,7 | 0,4 |
| Estatukoak | 37.328 | 6,2 | 68.820 | 3,5 | 1,84 | 1,89 | - | - |
| Atzerritarrak | 65.663 | 9,6 | 109.984 | 9,8 | 1,67 | 1,67 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2024ko abendua
Urteko azken hilabetean, hau da, 2024ko abenduan, Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak eta gaualdiak aurreko urteko abenduan baino % 21,4 eta % 16,7 txikiagoak izan dira, 9.077 eta 21.410, hurrenez hurren.
2024ko abenduan, sarreren % 90,7 eta gaualdien % 86,9 Estatutik etorri dira.
Araban 2.384 sarrera erregistratu dira, aurreko urteko abenduan baino % 26,5 gutxiago; Bizkaian 2.463 sarrera erregistratu dira, % 23,1eko jaitsierarekin, eta Gipuzkoan aurreko urteko abenduan baino % 17,1 gutxiago, 4.230 guztira.
Gaualdietan antzeko portaera izan da. Urte arteko % 4,0ko jaitsieraren ondoren, Bizkaian 6.231 gaualdira iritsi da, Araban % 16,2koa eta Gipuzkoan % 23,8koa izan da jaitsiera; Araban 5.926 gaualdi eta Gipuzkoan 9.253.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abendua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | 2023/12 | 2024/12 | p.p. * | 2024/12 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 9.077 | -21,4 | 21.410 | -16,7 | 2,36 | 2,23 | 17,4 | -3,6 | 20,7 | -3,2 |
| Estatukoak | 8.237 | -19,8 | 18.597 | -20,1 | 2,26 | 2,27 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 840 | -34,4 | 2.813 | 16,3 | 3,35 | 1,89 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.384 | -26,5 | 5.926 | -16,2 | 2,49 | 2,18 | 18,1 | -4,4 | 23,0 | 0,8 |
| Estatukoak | 2.319 | -25,9 | 4.871 | -29,8 | 2,10 | 2,22 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 65 | -42,0 | 1.055 | 687,3 | 16,23 | 1,20 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 2.463 | -23,1 | 6.231 | -4,0 | 2,53 | 2,03 | 18,4 | -0,6 | 21,0 | -1,4 |
| Estatukoak | 2.331 | -13,8 | 5.838 | 7,6 | 2,50 | 2,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 132 | -73,5 | 393 | -63,1 | 2,98 | 2,14 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 4.230 | -17,1 | 9.253 | -23,8 | 2,19 | 2,38 | 16,4 | -5,1 | 19,1 | -6,6 |
| Estatukoak | 3.587 | -19,0 | 7.888 | -27,8 | 2,20 | 2,46 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 643 | -4,2 | 1.365 | 12,0 | 2,12 | 1,82 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,36 egunekoa izan da abenduan, hau da, 2023ko hilabete berean izandako 2,23 eguneko batez besteko egonaldia baino handiagoa.
Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 3,6 eta 3,2 puntu jaitsi dira, hurrenez hurren, eta % 17,4an kokatu dira, plazen arabera neurtuta, eta % 20,7an gelen arabera neurtuta.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko abenduan sarrerak eta gaualdiak 14.800 eta 54.424 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduaren aldean, sarrerak % 28,3 gehitu dira eta gaualdiak % 15,7.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abendua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | 2023/12 | 2024/12 | p.p. * | 2024/12 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 14.800 | 28,3 | 54.424 | 15,7 | 3,68 | 4,08 | 32,3 | 0,5 | 59,8 | 1,5 |
| Estatukoak | 11.047 | 23,3 | 38.617 | 13,7 | 3,50 | 3,79 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.753 | 45,9 | 15.806 | 20,8 | 4,21 | 5,09 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 758 | -7,5 | 8.709 | 0,3 | 11,49 | 10,59 | 26,3 | 0,1 | 73,1 | 5,1 |
| Estatukoak | 692 | -8,6 | 5.857 | 0,0 | 8,46 | 7,73 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 66 | 5,6 | 2.852 | 0,9 | 31,00 | 31,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 10.561 | 36,8 | 24.893 | 41,3 | 2,36 | 2,28 | 31,1 | 3,7 | 41,6 | 5,6 |
| Estatukoak | 7.975 | 31,8 | 18.333 | 39,0 | 2,30 | 2,18 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.586 | 55,0 | 6.560 | 48,2 | 2,54 | 2,65 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.480 | 16,2 | 20.822 | 0,4 | 5,98 | 6,93 | 37,6 | -3,5 | 75,5 | -0,2 |
| Estatukoak | 2.379 | 10,5 | 14.427 | -3,3 | 6,06 | 6,93 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.101 | 30,7 | 6.395 | 9,7 | 5,81 | 6,92 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 25,4 eta gaualdi guztien % 29,0 atzerritarrak izan dira, urte arteko % 45,9ko eta % 20,8ko igoeren ondoren, hurrenez hurren.
Batez besteko egonaldia 3,68 egunekoa izan da 2024ko abenduan, hau da, 2023ko abenduan (4,08 egun) baino txikiagoa. Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia 2,36 egunekoa izan da Bizkaian, 5,98 egunekoa Gipuzkoan eta 11,49 egunekoa Araban.
Euskal AEko plazen okupazio maila % 32,3koa izan da, eta % 59,8ra iritsi da apartamentuaren arabera neurtuta. Horrek ehuneko 0,5 puntuko igoera dakar plazen okupazioaren kasuan, eta ehuneko 1,5 puntukoa apartamentuen okupazioaren kasuan.
Aterpetxe turistikoetan, 2024ko abenduan, sarrerak eta gaualdiak 8.240 eta 15.650 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduaren aldean, kopuru horiek % 7,2ko jaitsiera adierazten dute sarreren kasuan eta % 3,4koa gaualdien kasuan.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abendua 2024
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-maila plazaka (%) |
| | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | m/m-12 (%) | 2024/12 | 2023/12 | 2024/12 | p.p. |
| EUSKAL AE | 8.240 | -7,2 | 15.650 | -3,4 | 1,90 | 1,82 | 18,5 | -1,4 |
| Estatukoak | 4.314 | -11,0 | 8.479 | -5,2 | 1,97 | 1,85 | - | - |
| Atzerritarrak | 3.926 | -2,8 | 7.170 | -1,2 | 1,83 | 1,80 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 591 | -1,4 | 814 | -16,7 | 1,38 | 1,63 | 16,3 | -4,3 |
| Estatukoak | 514 | 5,0 | 737 | -10,1 | 1,43 | 1,67 | - | - |
| Atzerritarrak | 77 | -29,7 | 77 | -51,1 | 1,00 | 1,44 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 4.268 | -18,0 | 8.337 | -10,0 | 1,95 | 1,78 | 18,4 | -3,5 |
| Estatukoak | 2.305 | -22,1 | 4.278 | -16,2 | 1,86 | 1,73 | - | - |
| Atzerritarrak | 1.963 | -12,8 | 4.059 | -2,4 | 2,07 | 1,85 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.381 | 9,9 | 6.499 | 9,0 | 1,92 | 1,94 | 19,1 | 1,7 |
| Estatukoak | 1.495 | 6,9 | 3.464 | 14,7 | 2,32 | 2,16 | - | - |
| Atzerritarrak | 1.886 | 12,4 | 3.034 | 3,2 | 1,61 | 1,75 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Informazio-oharra
Landa Ostatuen ETHren erantzun-tasa % 77,3koa izan da, Apartamentu Turistikoena % 77,1ekoa eta % 78,5ekoa Aterpetxe turistikoen kasuan 2024ko abenduan.
Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62