2025/01/27ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2024ko ABENDUA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2024ko abenduan
Urte artean, 2023ko abendutik 2024ko abendura, prezioak % 0,8 igo dira
2024ko abenduan, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi zen, 2024ko azaroaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. 2023ko abenduaren aldean, kostuak % 0,8 igo dira.
Eraikuntzako kostuak % 0,1 jaitsi dira eta Obra zibilekoak % 0,2. 2023ko abenduaren aldean, prezioak % 0,9 igo dira eraikuntzan eta obra zibilean, % 0,5.
Aurreko hilaren (2024ko azaroa) aldean, lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta eskulanarenak, berriz, ez dira aldatu. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostua % 0,8 murriztu da, eta eskulanarena, berriz, % 5,4 igo da.
Lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira hil artean Eraikingintzan eta Obra zibilean. Urte arteko bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 0,7 murriztu dira eta Obra zibilekoak % 1,0.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2024
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 117,7 | -0,1 | 0,8 |
| Eraikinak | 117,4 | -0,1 | 0,9 |
| Obra zibila | 118,9 | -0,2 | 0,5 |
| | | | |
| Lehengaiak | 118,2 | -0,2 | -0,8 |
| Eraikinak | 117,8 | -0,2 | -0,7 |
| Obra zibila | 119,8 | -0,2 | -1,0 |
| | | | |
| Laneskua | 116,4 | 0,0 | 5,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Urtarrilaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengai nagusien prezioak, 2024ko abenduan 2023ko abenduaren aldean jaitsierarik handienak izan dituztenak, honako azpisektore hauetan kokatzen dira: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 6,1) eta Produktu mineral ez-metalikoen fabrikazioa (% 2,5). Bestalde, Metalezko produktuen fabrikazioa, makineria eta ekipoa izan ezik azpisektoreko lehengaien kostua % 0,8 igo da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abendua 2024
| | m / m-12 |
| Ateratze-industriak | -0,5 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | -6,1 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | -2,5 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 0,8 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | -0,2 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Urtarrilaren 27a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62