2025/02/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2024ko ABENDUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 0,3 hazi da 2024ko abenduan

2024. urteko balantzea produkzioaren % 0,9ko jaitsierarekin itxi da

2024ko abenduan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,3 handiagoa izan zen, Eustatek landutako datuen arabera. Hala ere, 2024. urte osoko balantzea industria-produkzioaren % 0,9ko jaitsierarekin itxi da.

Aurreko hilaren aldean (2024ko azaroa), Euskal AEko industria-jarduera % 1,3 gehitu da azken hilabete honetan, dagozkion urtaro-ondorioak zuzendu ondoren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Energiaren produkzioan urte arteko % 7,7ko igoera izan da. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Bitarteko ondasunetan sartzen dira metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa, eta hauetan produkzioak ere gora egin du 2024ko abenduan, % 0,6 aurreko urteko hil beraren aldean

Kontsumo-ondasunek, aldiz, urte arteko portaera negatiboa izan dute 2024ko abenduan, eta produkzioa % 3,0 jaitsi da sektore osoan. Izan ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 8,3ko murriztu dira (besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa); eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren produkzioa ere % 1,6 jaitsi da. Azken horien artean daude elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.

Ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza barne hartzen dituzten Ekipo-ondasunen produkzioa % 0,1 jaitsi da aurreko urteko abenduaren aldean.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2024

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
Indize orokorra   
Euskal AE0,3-0,91,3
Araba/Álava-1,4-2,52,6
Bizkaia1,9-0,51,4
Gipuzkoa-0,3-0,40,4
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak-3,0-0,90,1
Kontsumoondasun iraunkorrak-8,3-3,01,5
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak-1,6-0,3-0,2
Ekipo-ondasunak-0,1-1,12,6
Bitarteko ondasunak0,6-0,51,8
Energia7,70,88,0

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Otsailaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024ko abenduan Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian, % 1,9ko igoerarekin. Araban, aldiz, produkzioa % 1,4 jaitsi da eta Gipuzkoan % 0,3.

Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, urte artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 15,4) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (% 2,2) sektoreetan igo da gehien produkzioa. Aitzitik, 2024ko abenduan urte artean jaitsierarik handienak izan zituzten sektoreak hauek izan ziren: Garraio-materiala (% 3,5) eta Material eta ekipo elektrikoa (% 1,5).

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abendua 2024

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-0,2
Zurgintza, papera eta arte grafikoak1,9
Kautxua eta plastikoak-0,5
Metalurgia eta produktu metalikoak2,2
Materiala eta tresna elektrikoak-1,5
Makineria eta tresneria0,9
Garraio-materiala-3,5
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna15,4

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Otsailaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2024. URTEKO BALANTZEA

2024ko hamabi hilabeteetan, industria-sektorean metatutako jaitsiera % 0,9koa izan da. Bilakaera negatibo hori bereziki Kontsumo-ondasun iraunkorren eta Ekipo-ondasunen portaerari zor zaio, urte osoan % 3,0ko eta % 1,1eko jaitsiera metatuak izan baitituzte, hurrenez hurren. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 0,3 jaitsi dira 2023. urtearen aldean, eta Kontsumo-ondasunak, oro har, % 0,9. Bitarteko ondasunetan, 2024an metatutako produkzioa aurreko urtean baino % 0,5 txikiagoa izan da. Energiaren ekoizpenak, aldiz, % 0,8ko hazkunde metatua izan du.

Urteko tasa metatuak negatiboak dira hiru lurralde historikoetan: Araban urteko jaitsiera % 2,5ekoa izan da, Bizkaian % 0,5ekoa eta Gipuzkoan % 0,4koa.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 77,94ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 0,3 hazi da 2024ko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/02/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023252_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali