2025/02/03ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/III
Jaiotzak % 7,7 gutxitu ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn
Ezkondu gabeko amek jaiotzen % 51,9 izan zituzten
2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.277 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 7,7 gutxiago (3.549 jaiotza), Eustaten datuen arabera, eta urteko jaitsiera metatua % 3koa izan zen. Jaitsiera hiru lurralde historikoetan gertatu da, nabarmenena Gipuzkoan (%-9,4), ondoren Araban (%-7,2) eta Bizkaian (%-6,7). Kopuru absolutuetan, Bizkaian 1.683 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.064 eta Araban 530.
2024ko udako hilabeteetan ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 51,9 izan ziren, 2023ko hiruhileko berean erregistratutako % 50,1 baino gehiago. Bizkaian ehuneko hori % 54,4 da, Araban % 51,5 eta Gipuzkoan % 48,2.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 1.694, lehenengo seme-alabak izan ziren; bigarrenak 1.175 haur (% 35,9); eta hirugarrenak eta ondorengoak % 12,4ra izan ziren; 2023ko aldi berean ehuneko hori % 14,2koa izan zen.
40 urtetik gorako amen ehunekoa % 10,7 da
Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urteko amen taldea zen nagusi oraindik ere, haien artean gertatu baitziren erditzeen % 68,9. Ehuneko askoz txikiagoekin zeuden 25-29 urtekoen taldea (% 13,5) eta 25 urtetik beherakoen taldea (% 6,9); 40 urtetik gorako amen taldea, berriz, % 10,7ra iritsi zen. Ama ezkongabeen artean, 25 urtetik beherakoen ehunekoa handiagoa da, % 10,2.
Atzerriko nazionalitatea duten amen kopuruak gora egin du
2024ko uztailean, abuztuan eta irailean Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako haurren % 34,8k atzerriko nazionalitatea zuen. 2023ko aldi berean, ehuneko hori % 31,6koa izan zen. Lurraldeka, Araban % 45,6koa izan zen, Bizkaian % 33,6koa eta Gipuzkoan % 31,2koa.
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2024/III
| | Egungo hiruhilekoa (2024/III) | Aurreko hiruhilekoa (2024/II) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2023/III) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.277 | 100,0 | 3.208 | 100,0 | 2,2 | 3.549 | 100,0 | -7,7 |
| Araba / Álava | 530 | 16,2 | 521 | 16,2 | 1,7 | 571 | 16,1 | -7,2 |
| Bizkaia | 1.683 | 51,3 | 1.536 | 47,9 | 9,6 | 1.803 | 50,8 | -6,7 |
| Gipuzkoa | 1.064 | 32,5 | 1.151 | 35,9 | -7,6 | 1.175 | 33,1 | -9,4 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.686 | 51,4 | 1.638 | 51,1 | 2,9 | 1.807 | 50,9 | -6,7 |
| Neskak | 1.591 | 48,6 | 1.570 | 48,9 | 1,3 | 1.742 | 49,1 | -8,7 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| = 24 urte | 228 | 6,9 | 243 | 7,6 | -6,2 | 250 | 7,0 | -8,8 |
| 25 - 29 urte | 442 | 13,5 | 444 | 13,8 | -0,5 | 476 | 13,4 | -7,1 |
| 30 - 34 urte | 1.160 | 35,4 | 1.107 | 34,5 | 4,8 | 1.278 | 36,0 | -9,2 |
| 35 - 39 urte | 1.097 | 33,5 | 1.072 | 33,4 | 2,3 | 1.161 | 32,7 | -5,5 |
| = 40 urte | 350 | 10,7 | 342 | 10,7 | 2,3 | 384 | 10,8 | -8,9 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.575 | 48,1 | 1.601 | 49,9 | -1,6 | 1.770 | 49,9 | -11,0 |
| Ezkon gabea | 1.702 | 51,9 | 1.607 | 50,1 | 5,9 | 1.779 | 50,1 | -4,3 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.138 | 65,2 | 2.164 | 67,5 | -1,2 | 2.426 | 68,4 | -11,9 |
| Atzerrikoa | 1.139 | 34,8 | 1.044 | 32,5 | 9,1 | 1.123 | 31,6 | 1,4 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.694 | 51,7 | 1.585 | 49,4 | 6,9 | 1.831 | 51,6 | -7,5 |
| Bigarrena | 1.175 | 35,9 | 1.189 | 37,1 | -1,2 | 1.214 | 34,2 | -3,2 |
| Hirugarrena edo gehiago | 408 | 12,4 | 434 | 13,5 | -6,0 | 504 | 14,2 | -19,0 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Uztaila | 1.091 | 33,3 | | | | 1.207 | 34,0 | -9,6 |
| Abuztua | 1.078 | 32,9 | | | | 1.161 | 32,7 | -7,1 |
| Iraila | 1.108 | 33,8 | | | | 1.181 | 33,3 | -6,2 |
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2025eko Otsailaren 3a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62