HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2024ko hirugarren hiruhilekoan...

2025/02/18ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2024/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko ezkontzak 2.263 izan ziren, aurreko urtean baino % 4 gutxiago

Irailean gertatu ziren hiruhilekoko loturen % 45,7

Euskal AEko ezkontzak, 2024ko hirugarren hiruhilekoan, 2.263 izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 4 gutxiago (2.358 ezkontza). Ezkontza guztietatik, 2.190 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren eta 73 sexu bereko pertsonen artekoak, 41 emakumeen artekoak eta 32 gizonen artekoak.

Izena emateko lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontzen kopuruak behera egin zuen Bizkaian: 989 ezkontza (%-3,6) eta Gipuzkoan 753 (%-2,5). Araban % 7,6ko igoera izan zen, 341 ezkontzarekin. Bestalde, 180 bikotek Euskal AEtik kanpo eman zuten ezkontza. Hilabeteen artean iraila nabarmentzen da, hiruhileko horretako bat-egiteen % 45,7 bertan gertatu baitziren.

2024ko udako hilabeteetan, ezkontza zibilak % 89,2 izan ziren, % 86 sexu ezberdineko pertsonak izan ziren eta % 3,2 sexu bereko pertsonen ezkontza guztiak, nahitaez zibilak. 2024an, ehuneko hori 2023ko hiruhileko berean izandakoa baino 3,3 puntu handiagoa izan zen.

2024ko hirugarren hiruhilekoko 2.263 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.081 emakume eta 2.059 gizon ezkondu ziren. 1.730 senarrentzat (% 84) lehen ezkontza izan zen; 24 alargun eta 305 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen: ezkongabeak 1.776 izan ziren (% 85,3), alargunak 8 eta dibortziatuak 297.

Senarren ia % 92k eta emazteen % 84k 30 urte edo gehiago zituzten

Ezkontideen adinaren araberako banaketari dagokionez, senarren % 91,9k eta emazteen % 84,1ek 30 urte edo gehiago zituzten. 2023ko aldi berean, proportzioa % 90,2 izan zen gizonentzat eta % 84,6 emakumeentzat.

2024ko uztailean, abuztuan eta irailean, gizon eta emakume ezkonberrien % 15 eta % 20,5 atzerritarrak ziren, hurrenez hurren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ehuneko hori ehuneko 1,5 puntu igo da gizonen artean eta 1,7 emakumeen artean.

Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2024/III

Excel csv
 2024/III2024/II2023/III
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
Ezkontzak2.263100,02.396100,0-5,62.358100,0-4,0
         
Araba / Álava34115,134314,3-0,631713,47,6
Bizkaia98943,71.14247,7-13,41.02643,5-3,6
Gipuzkoa75333,375931,7-0,877232,8-2,5
Euskal AEtik kanpo1807,91526,318,424310,3-25,9
Sexu desberdineko pertsonen artean2.19096,82.30596,2-5,02.29297,2-4,5
Kanonikoak24310,81787,436,533214,1-26,8
Zibilak1.94786,02.12788,8-8,51.96083,1-0,7
Sexu bereko pertsonen artean733,2913,8-19,8662,810,6
Gizon artean321,4421,8-23,8261,123,1
Emakume artean411,8492,0-16,3401,72,5
         
Senar-emazteak2.059100,02.236100,0-7,92.082100,0-1,1
Ezkongabea1.73084,01.85282,8-6,61.77585,2-2,5
Alargunak241,2150,760,0140,771,4
Dibortzuatuak30514,836916,5-17,329314,14,1
< 30 urte1688,11798,0-6,12049,8-17,6
30 - 39 urte91644,589339,92,694645,4-3,2
= 40 urte97547,41.16452,1-16,293244,84,6
Espainiarrak1.75085,01.90885,3-8,31.80086,5-2,8
Atzerriko nazionalitatea30915,032814,7-5,828213,59,6
         
Emazteak2.081100,02.248100,0-7,42.106100,0-1,2
Ezkongabea1.77685,31.88984,0-6,01.81486,1-2,1
Alargunak80,4110,5-27,390,4-11,1
Dibortzuatuak29714,334815,5-14,728313,54,9
< 30 urte33015,929713,211,132415,41,9
30 - 39 urte91243,898243,7-7,11.02548,7-11,0
= 40 urte83940,396943,1-13,475735,910,8
Espainiarrak1.65479,51.81280,6-8,71.71181,2-3,3
Atzerriko nazionalitatea42720,543619,4-2,139518,88,1
         
Ezkontzaren hilabetea        
Uztaila86838,3   98141,6-11,5
Abuztua36116,0   28512,126,7
Iraila1.03445,7   1.09246,3-5,3

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2025eko Otsailaren 18a

Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko ezkontzak 2.263 izan ziren, aurreko urtean baino % 4 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/02/18
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023314_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali