2025/02/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko urtarrila
2025eko urtarrilean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 5,2 igo dira eta ostatu-gauak % 7,0
Atzerriko jatorria duten bisitarien sarrerak % 11,7 gehitu dira eta hauen ostatu-gauak % 9,7
Eustaten datuen arabera, 2025eko urtarrilean % 5,2 igo dira sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta % 7,0 ostatu-gauak urte artean. Erregistratutako 207.500 sarrerek 391.536 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.
Sarreren % 35,6 eta ostatu-gauen % 36,9 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, portzentajeak % 11,7 igo ondoren sarreren kasuan eta % 9,7 ostatu-gauen kasuan.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urtarrila 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2025/01 | m/m-12 (%) | 2025/01 | m/m-12 (%) | 2025/01 | 2024/01 |
| EUSKAL AE | 207.500 | 5,2 | 391.536 | 7,0 | 1,89 | 1,86 |
| Estatukoak | 133.620 | 2,0 | 247.144 | 5,5 | 1,85 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 73.880 | 11,7 | 144.392 | 9,7 | 1,95 | 1,99 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 30.313 | 2,2 | 67.362 | 9,8 | 2,22 | 2,07 |
| Estatukoak | 23.486 | 2,3 | 51.601 | 16,6 | 2,20 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 6.827 | 1,8 | 15.761 | -7,7 | 2,31 | 2,55 |
| Vitoria-Gasteiz | 25.636 | 0,2 | 59.770 | 8,9 | 2,33 | 2,15 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 89.738 | 4,8 | 164.092 | 5,7 | 1,83 | 1,81 |
| Estatukoak | 61.801 | 4,0 | 107.271 | 5,4 | 1,74 | 1,71 |
| Atzerritarrak | 27.937 | 6,7 | 56.821 | 6,3 | 2,03 | 2,04 |
| Bilbao | 66.206 | 5,8 | 120.365 | 5,2 | 1,82 | 1,83 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 87.449 | 6,8 | 160.082 | 7,2 | 1,83 | 1,82 |
| Estatukoak | 48.333 | -0,7 | 88.272 | 0,1 | 1,83 | 1,81 |
| Atzerritarrak | 39.116 | 17,6 | 71.810 | 17,5 | 1,84 | 1,84 |
| Donostia / San Sebastian | 63.275 | 8,4 | 114.970 | 9,8 | 1,82 | 1,79 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Otsailaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 30.313 sarrera eta 67.362 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko urtarrilean baino % 2,2 eta % 9,8 gehiago, hurrenez hurren. Gipuzkoan, 2025eko urtarrilean, 87.449 sarrera erregistratu dira, 2024ko urtarrilean baino % 6,8 gehiago, 160.082 ostatu-gau ematea eraginez, aurreko urteko hil berean baino % 7,2 gehiago. Bizkaian, bestalde, sarrerak % 4,8 igo dira eta ostatu-gauak % 5,7; guztira 89.738 sarrera eta 164.092 ostatu-gau erregistratu dira.
Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak gora egin du Donostian (% 8,4), Bilbon (% 5,8) eta Gasteizen (% 0,2). Ostatu-gauen kopurua, aurreko urteko urtarrilaren aldean, % 9,8 igo da Donostian, % 5,2 Bilbon eta % 8,9 Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldia, 2025eko urtarrilean, 1,89 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandakoa (1,86 egun) baino pixka bat handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urtarrila 2025
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2025/01 | p.p. * | 2025/01 | p.p. * | 2025/01 | m/m-12 (%) | 2025/01 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 39,4 | 0,9 | 48,6 | 0,5 | 75,37 | -0,5 | 36,65 | 0,5 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 43,6 | 2,5 | 58,1 | 5,8 | 62,24 | 1,3 | 36,19 | 12,5 |
| Vitoria-Gasteiz | 45,5 | 1,9 | 62,3 | 5,5 | 59,26 | 1,2 | 36,91 | 11,1 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 37,0 | 1,5 | 46,3 | 0,5 | 76,94 | -4,3 | 35,66 | -3,2 |
| Bilbao | 41,6 | 1,2 | 50,6 | -0,6 | 80,78 | -7,0 | 40,90 | -8,0 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 40,5 | -0,6 | 47,7 | -1,6 | 79,57 | 4,2 | 37,94 | 0,8 |
| Donostia / San Sebastian | 44,8 | 1,4 | 50,5 | 0,7 | 88,30 | 4,5 | 44,55 | 6,0 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Otsailaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko urtarrileko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 39,4koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 48,6koa logelen arabera neurtuta. 2024ko urtarrilaren aldean, igoerak ehuneko 0,9 eta 0,5 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEn, 2025eko urtarrilean, eguneko aplikatutako batez besteko tarifa 75,4 eurokoa izan da bainugela duen logela bikoitz bati edo ADR bati; hau da, % 0,5 jaitsi da aurreko urteko urtarrilaren aldean. ADRa 79,6 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 76,9 eurotan Bizkaian eta 62,2 eurotan Araban. Hiriburuen arabera, ADRaren balioak hauek izan dira: 88,3 euro Donostian, 80,8 euro Bilbon eta 59,3 euro Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko urtarrilean, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 36,7 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 0,5 gehiago.
Informazio-oharra
2025eko urtarrileko hotelen ETHren erantzun-tasa 95,1ekoa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62