2025/02/24ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2024/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 2,3 hazi da 2024an

Urtean zehar, eraikuntzak % 0,1 egin du gora eta ingeniaritza zibilak % 7,3

Eustaten datuen arabera, 2024. urte osoan, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduerak % 2,3ko igoera izan zuen urteko prezioetan, 2023. urtearekin alderatuta. Eraikingintzaren kasuan, urtean metatutako hazkundea % 0,1ekoa izan da, eta Ingeniaritza zibilean, berriz, urteko tasa % 7,3koa izan da. Higiezinen sustapeneko jarduera alde batera utzita, eraikuntzaren urteko batez besteko hazkundea % 0,1ekoa izan da, Eraikingintza % 3,1 jaitsi delako 2024an, higiezinen sustapena kontuan hartu gabe.

2024an eraikuntzaren sektorean jarduera gehitu egin zen Araban (% 2,3), Bizkaian (% 2,8) eta Gipuzkoan (% 1,5).

Sektore osoko langile okupatuen indizeak % 5,0ko beherakada izan du 2024an.


2024. urteko laugarren hiruhilekoan, uneko prezioetako jarduera aurreko urteko hiruhileko berean ikusitakoa baino % 4,4 handiagoa izan da. Hiruhileko honetako prezio arrunten urte arteko igoera, egutegiaren ondorioak atera ondoren, Eraikingintzaren (% 3,9) eta Ingeniaritza zibilaren (% 5,7) portaera positiboagatik gertatu da.

Sektorearen hiruhileko honetako jarduera aurreko hiruhilekoarekin (2024ko hirugarren hiruhilekoarekin) alderatuz gero, Eraikuntzaren koiunturako indizea % 2,8 igo da termino nominaletan edo prezio arruntetan, dagozkion urtaro-ondorioak atera ondoren. Eraikuntzan jarduera % 3,4 gehitu da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta Ingeniaritza zibilean % 1,2.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak. Uneko prezioak (p). 2024/IV

Excel csv
 Uneko prezioak
 t/t-4t/t-1At/At-4
Indize orokorra Euskal AE4,42,82,3
Eraikinak3,93,40,1
Ingeniaritza zibila5,71,27,3
    
Araba/Álava5,62,82,3
Bizkaia3,92,92,8
Gipuzkoa4,92,81,5
    
Indize orokorra higiezinen sustapenik gabe1,01,40,1
Higiezinen sustapenik gabeko eraikuntza-1,21,4-3,1
    
Langile okupatuen indizea Euskal AE-6,3-0,8-5,0

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urte arteko aldakuntza-tasa. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t/t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa. Datu desestazionalizatuak

At/At4 Urte arteko aldakuntza-tasa metatutako aldian, urteko 1. hiruhilekotik behatutako azken hiruhilekora arte (At), aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean (At-4). Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak

Data 2025eko Otsailaren 24a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

Eraikuntzaren sektorea uneko prezioetara % 5,6 igo da Araban, % 4,9 Gipuzkoan eta % 3,9 Bizkaian. Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldiz, Eraikuntzaren koiuntura-indizea % 2,9 igo da Bizkaian, eta % 2,8 Araban eta Gipuzkoan.

Eraikuntzaren sektorea, Higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, % 1,0 igo da 2023ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta % 1,4 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Bestalde, Eraikingintzaren azpisektoreak, behin Higiezinen sustapenaren jarduera aterata, % 1,2 egin du atzera urte artean, eta % 1,4 hiruhileko artean.

Langile okupatuen indizea, azkenik, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,8 jaitsi ondoren, 2024ko laugarren hiruhilekoan 2023ko hiruhileko berean ikusitakoa baino % 6,3 txikiagoa izan da.

Informazio-oharra

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 91,0ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián,1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 2,3 hazi da 2024an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/02/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023355_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali