HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Euskal AEko landa-ostatuetako...

2025/02/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 26,8 gehitu dira 2025eko urtarrilean, eta gaualdiak % 46,8

Apartamentu turistikoetan sarrerak % 50,2 igo ziren eta aterpetxe turistikoetan % 28,0

Eustatek landutako datuen arabera, 2025eko urtarrilean % 26,8 gehitu ziren sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan, aurreko urteko hil beraren aldean. Urte arteko igoera horrekin, urtarrilean 4.815 sarrera izan dira guztira. Bestalde, gaualdien kopurua % 46,8 igo da urte artean 2025eko urtarrilean, eta 11.568 gau izan dira hilabete osoan.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Urtarrila 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2025/01m/m-12 (%)2025/01m/m-12 (%)2025/012024/012025/01p.p. *2025/01p.p. *
EUSKAL AE4.81526,811.56846,82,402,0811,83,815,55,7
Estatukoak4.07916,69.38631,42,302,04----
Atzerritarrak736146,22.182196,12,962,46----
           
Araba/Álava1.16725,92.79757,52,401,9210,43,613,35,2
Estatukoak1.02413,72.29932,32,251,93----
Atzerritarrak143450,04981.210,53,481,46----
           
Bizkaia1.32212,63.06026,62,312,0611,32,514,33,9
Estatukoak1.139-0,82.70818,82,381,99----
Atzerritarrak183603,8352155,11,925,31----
           
Gipuzkoa2.32637,15.71154,92,462,1712,94,717,57,3
Estatukoak1.91632,24.37940,02,292,16----
Atzerritarrak41066,01.332137,43,252,27----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Otsailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2025eko urtarrilean Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarreren % 84,7 estatukoak izan ziren, aurreko urteko hil beraren aldean % 16,6 igo ondoren. Estatuko ostatu-gauen kopurua % 31,4 igo da urte artean, eta 9.386an kokatu da, gaualdi guztien % 81,1ean.

Urte arteko igoera % 12,6koa izan da Bizkaian eta % 25,9koa Araban, eta Gipuzkoan % 37,1ekoa. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 26,6 igo dira, eta 3.060ra iritsi dira. Araban % 57,5 hazi dira, 2.797; Gipuzkoan 5.711; % 54,9.

Euskal AEko establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,40 egunekoa izan da 2025eko urtarrilean, hau da, 2024ko hilabete berean izandako 2,08 eguneko batez besteko egonaldia baino handiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldiaren guztizko iraupenari.

Plazen eta gelen araberako okupazio-mailak ehuneko 3,8 eta 5,7 puntu igo dira, hurrenez hurren, eta % 11,8an kokatu dira plazen arabera neurtuta, eta % 15,5ean gelen arabera neurtuta.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko urtarrilean 11.918 sarrera izan dira guztira, eta 45.387 gaualdi izan dira. Aurreko urteko urtarrilaren aldean, sarrerak % 50,2 gehitu dira eta gaualdiak % 19,8.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten pean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Urtarrila 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2025/01m/m-12 (%)2025/01m/m-12 (%)2025/012024/012025/01p.p. *2025/01p.p. *
EUSKAL AE11.91850,245.38719,83,814,7730,02,858,12,9
Estatukoak9.86363,533.23127,73,374,32----
Atzerritarrak2.0547,912.1562,65,926,22----
           
Araba/Álava56316,18.30013,914,7315,0126,53,171,5-1,6
Estatukoak49614,05.4209,310,9311,39----
Atzerritarrak6734,12.87923,431,0031,00----
           
Bizkaia8.85665,118.95041,32,142,5027,35,638,67,1
Estatukoak7.67689,615.47871,22,022,23----
Atzerritarrak1.180-10,33.472-20,72,943,33----
           
Gipuzkoa2.49819,718.1385,67,268,2335,9-1,573,51,9
Estatukoak1.6929,212.3332,57,297,77----
Atzerritarrak80750,05.80513,07,199,55----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Otsailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 82,8 eta gaualdien % 73,2 estatuko bisitariei dagokie. Urte artean, % 63,5eko eta % 27,7ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.

Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 3,81 egunekoa izan da 2025eko urtarrilean, hau da, 2024ko urtarrilean izandakoa (4,77 egun) baino txikiagoa.

Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da 2025eko urtarrilean Bizkaian, 7,26koa Gipuzkoan eta 14,73koa Araban.

Plazen okupazio maila % 30,0ra iritsi da Euskal AEn, 2024ko urtarrilaren aldean 2,8 puntu portzentual igo ondoren. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, ehuneko 2,9 puntu hazi ondoren, % 58,1ean kokatu da.

Turismo-aterpetxeetan, 2025eko urtarrilean, sarrerak eta gaualdiak 7.019 eta 12.059 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko urtarrilaren aldean, guztirakoek % 28,0ko igoera dakarte sarreren kasuan eta % 0,9koa gaualdien kasuan.

Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Urtarrila 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-maila plazaka (%)
 2025/01m/m-12 (%)2025/01m/m-12 (%)2025/012024/012025/01p.p.
EUSKAL AE7.01928,012.0590,91,722,1814,90,3
Estatukoak4.22948,96.99129,41,651,90--
Atzerritarrak2.7905,65.069-22,71,822,48--
         
Araba/Álava39291,150648,51,291,6611,33,9
Estatukoak32372,143742,31,351,64--
Atzerritarrak69293,569104,61,001,92--
         
Bizkaia3.154-10,05.918-29,11,882,3816,1-4,5
Estatukoak1.477-13,52.580-21,51,751,92--
Atzerritarrak1.676-6,53.339-34,01,992,82--
         
Gipuzkoa3.47395,65.63572,41,621,8414,25,3
Estatukoak2.429157,23.975119,71,641,92--
Atzerritarrak1.04525,61.66013,71,591,76--

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Otsailaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Batez besteko egonaldia 1,72 egunekoa izan da, eta 2024ko urtarrilean 2,18 egunekoa; betetze-maila % 14,9koa izan da, 0,3 puntu handiagoa aurreko urteko hil berean baino.

Informazio-oharra

2025eko urtarrilean, landa-ostatuen ETHren erantzun-tasa % 97,6koa izan da, turismo-apartamentuena % 85,4koa eta turismo-aterpetxeen kasuan % 91,3koa.

Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak % 26,8 gehitu dira 2025eko urtarrilean, eta gaualdiak % 46,8

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/02/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023339_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali