2025/03/06ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko URTARRILA
Euskal AEko industria-jarduera % 1,7 gehitu da 2025ko urtarrilean
2024ko abenduaren aldean, industria-produkzioa % 0,3 jaitsi da
Eustatek landutako datuen arabera, 2025eko urtarrilean eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 1,7 handiagoa izan zen.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduera % 0,3 jaitsi da azken hilabete honetan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Ekipo-ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 6,6 igo da aurreko urteko urtarrilaren aldean.
Kontsumo-ondasunetako produkzioak urte arteko portaera positiboa izan zuen 2025eko urtarrilean, eta produkzioa % 2,3 gehitu zen sektore osoan. Igoera hori, batez ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren joerak eragin du, horien produkzioa % 5,4 igo baita; bestalde, Kontsumo-ondasun iraunkorrena % 9,3 jaitsi da. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea daude.
Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, produkzioa % 0,3 igo da.
Energiaren produkzioa, azkenik, % 8,7 jaitsi da 2025eko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2025
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| Indize orokorra | | | |
| Euskal AE | 1,7 | 1,7 | -0,3 |
| Araba/Álava | -0,2 | -0,2 | -1,5 |
| Bizkaia | 0,5 | 0,5 | -1,6 |
| Gipuzkoa | 4,0 | 4,0 | 1,5 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 2,3 | 2,3 | 1,8 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -9,3 | -9,3 | -6,6 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 5,4 | 5,4 | 4,0 |
| Ekipo-ondasunak | 6,6 | 6,6 | 1,2 |
| Bitarteko ondasunak | 0,3 | 0,3 | -1,7 |
| Energia | -8,7 | -8,7 | -9,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2025eko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2025eko urtarrilean, positiboa izan da Gipuzkoan, % 4,0ko igoerarekin. Bizkaian % 0,5 igo da, eta Araban, aldiz, % 0,2 jaitsi.
Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko urtarrilean produkzioaren igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makineria eta ekipoa (% 10,6) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,3). Aitzitik, produkzioaren urte arteko jaitsierak Garraio-materialean (% 3,3) eta Kautxu eta plastikoetan (% 2,5) kontzentratzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urtarrila 2025
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 4,1 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 4,8 |
| Kautxua eta plastikoak | -2,5 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 2,2 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 0,9 |
| Makineria eta tresneria | 10,6 |
| Garraio-materiala | -3,3 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | 5,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2025eko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 81,14ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62