2025/02/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko otsaila
Euskal AEko hotel-establezimenduetan sarrerak % 4,9 igo ziren 2025eko otsailean, eta ostatu-gauak % 4,4
Atzerriko jatorria duten sarrerak % 4,6 gehitu dira eta % 4,1 horien ostatu-gauak
Eustaten datuen arabera, 2025eko otsailean % 4,9 igo dira sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta % 4,4 ostatu-gauak, urte artean. Erregistratutako 232.954 sarrerek 426.364 ostatu-gau izatea eragin dute.
Sarreren % 33,6 eta ostatu-gauen % 35,3 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, ehunekoa % 4,6 igo ondoren sarreren kasuan eta % 4,1 ostatu-gauen kasuan.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Otsaila 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2025/02 | m/m-12 (%) | 2025/02 | m/m-12 (%) | 2025/02 | 2024/02 |
| EUSKAL AE | 232.954 | 4,9 | 426.364 | 4,4 | 1,83 | 1,84 |
| Estatukoak | 154.565 | 5,0 | 275.851 | 4,5 | 1,78 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 78.389 | 4,6 | 150.513 | 4,1 | 1,92 | 1,93 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 31.337 | 6,3 | 65.600 | 0,7 | 2,09 | 2,21 |
| Estatukoak | 25.253 | 7,8 | 50.433 | 7,9 | 2,00 | 1,99 |
| Atzerritarrak | 6.084 | 0,8 | 15.167 | -17,6 | 2,49 | 3,05 |
| Vitoria-Gasteiz | 25.637 | 6,5 | 56.118 | -0,8 | 2,19 | 2,35 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 105.763 | 5,6 | 193.245 | 7,1 | 1,83 | 1,80 |
| Estatukoak | 72.547 | 6,9 | 126.023 | 7,4 | 1,74 | 1,73 |
| Atzerritarrak | 33.216 | 2,6 | 67.222 | 6,6 | 2,02 | 1,95 |
| Bilbao | 77.060 | 5,5 | 140.545 | 7,3 | 1,82 | 1,79 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 95.854 | 3,7 | 167.519 | 2,8 | 1,75 | 1,76 |
| Estatukoak | 56.765 | 1,6 | 99.395 | -0,4 | 1,75 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 39.089 | 6,9 | 68.124 | 7,9 | 1,74 | 1,73 |
| Donostia / San Sebastian | 66.883 | 5,6 | 114.405 | 3,9 | 1,71 | 1,74 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Martxoaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 31.337 sarrera eta 65.600 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko otsailean baino % 6,3 eta % 0,7 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2025eko otsailean, 105.763 sarrera erregistratu dira, 2024ko otsailean baino % 5,6 gehiago, 193.245 ostatu-gau ematea eraginez, aurreko urteko hil berean baino % 7,1 gehiago. Gipuzkoan, bestalde, sarrerak % 3,7 igo dira eta % 2,8 ostatu-gauak; guztira, 95.854 sarrera eta 167.519 ostatu-gau erregistratu dira.
Hiriburuen arabera, sarreren kopurua % 6,5 igo da Gasteizen, % 5,6 Donostian eta % 5,5 Bilbon. Ostatu-gauen kopurua, aurreko urteko otsailaren aldean, % 0,8 jaitsi da Gasteizen eta % 7,3 eta % 3,9 igo da Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan batez besteko egonaldia, 2025eko otsailean, 1,83 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandakoa (1,84 egun) baino pixka bat txikiagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Otsaila 2025
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2025/02 | p.p. * | 2025/02 | p.p. * | 2025/02 | m/m-12 (%) | 2025/02 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 44,6 | 0,6 | 55,7 | 0,9 | 79,28 | 4,0 | 44,17 | 5,7 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 45,1 | 1,4 | 60,2 | 3,0 | 68,68 | 4,6 | 41,36 | 10,2 |
| Vitoria-Gasteiz | 47,3 | 1,1 | 65,1 | 3,2 | 61,73 | 6,2 | 40,18 | 11,7 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 44,4 | 1,9 | 56,5 | 1,9 | 80,49 | 2,2 | 45,48 | 5,7 |
| Bilbao | 49,3 | 0,4 | 62,1 | 0,3 | 84,17 | 0,2 | 52,27 | 0,6 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 44,7 | -1,2 | 53,1 | -0,9 | 82,20 | 5,9 | 43,67 | 4,1 |
| Donostia / San Sebastian | 48,7 | 0,2 | 55,4 | -0,2 | 91,77 | 4,3 | 50,85 | 4,0 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Martxoaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko otsaileko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 44,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 55,7koa logelen arabera neurtuta. 2024ko otsailaren aldean, igoerak ehuneko 0,6 eta 0,9 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Euskal AEn, 2025eko otsailean,bainugela duen logela bikoitz bati edo ADR bati eguneko aplikatutako batez besteko tarifa 79,3 eurokoa izan da; hau da, % 4,0 igo da aurreko urteko otsailaren aldean. ADRa 82,2 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 80,5 eurotan Bizkaian eta 68,7 eurotan Araban. Hiriburuen arabera, ADRaren balioak hauek izan dira: 91,8 euro Donostian, 84,2 euro Bilbon eta 61,7 euro Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko otsailean, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 44,2 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 5,7 gehiago.
Informazio-oharra
2025eko otsaileko hotelen ETHren erantzun-tasa % 96,2koa izan da. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62