HomeGaiakOstalaritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko ostalaritzak...

2025/03/19ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN INKESTA. OSTALARITZA. 2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ostalaritzak serie historikoaren emaitzarik onena izan zuen 2023an, % 19,2ko hazkundearen ondoren

Hotelen eta Bestelako ostatuen azpisektorea hazi da gehien fakturazioan (% 10,5), enpleguan (% 4,5) eta establezimendu-kopuruan (% 4,3)

Euskal AEko Ostalaritza-sektoreak, ostatu-zerbitzuak eta janari- eta edari-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak barne hartzen dituenak, ekitaldiko emaitza hobetuz bukatu du 2023. urtea: % 19,2 egin du gora, eta 347 milioira iritsi da, Eustaten datuen arabera. Hori, eskuragarri dagoen serie historikoko emaitzarik onena da, prezio arruntetan baloratuta.

Era berean, negozio-zifrak ere gora egin du (% 6,4), bai eta faktore-kostuaren araberako balio erantsi gordinak ere, % 7,4 igo baita (1.848 milioi). Azken horrek sortutako aberastasuna adierazten du, eta dirulaguntzen eta zeharkako zergen doikuntzaren ondoren bitarteko kontsumoak kenduta egiten den ekoizpen gordinaren baliokidea da.

Euskal AEko Ostalaritzak 62.190 langile izan zituen 13.460 establezimendutan. Horrek esan nahi du, aurreko urteko datuekin alderatuta, enplegatuen kopurua % 0,3 jaitsi zela eta establezimenduena % 0,3 igo. Balio absolutuetan, 216 enplegu gutxiago daude, baina establezimenduak zertxobait hazi dira, 13.460 (aurreko urtean 13.420).

Autonomoek sektoreko negozio-zifra osoaren % 7,7 fakturatzen dute, 10 urte lehenago baino hiru puntu pasatxo gutxiago

Soldatapeko langilerik izan gabe autonomoek zuzentzen dituzten establezimenduek ostalaritza-sektoreko negozio-zifraren % 7,7 hartu zuten 2023an. Zenbateko hori ehuneko hiru puntu baino zertxobait gehiago murriztu da 2013. urtearekin alderatuta (% 11), eta oso aldakorra da barne hartzen dituen azpijardueren arabera.

Hala, jabeek soilik lan egiten duten Edari-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoko Edari-establezimenduen % 44 dira, eta establezimendu guztien % 20,2 fakturatzen dute. Halaber, mota horretako establezimenduetan lan egiten duten pertsona guztien % 20 autoenplegatuak dira.

Jatetxeen eta janari-postuen kasuan, hamar establezimendutik bat baino gehixeago (% 13) langile autonomoek soilik kudeatzen dute; oro har, establezimendu mota horretako enpleguaren % 2,6 dira, eta sektoreko negozio-zifraren % 2,5.


Aldiak


Aldiak

Ostalaritzaren barruan, Janarien eta edarien dibisioa da nagusi: Jatetxeak, Beste janari-zerbitzu batzuk eta Edari-establezimenduak. Dibisio horrek establezimenduen % 89,1 hartzen du, enpleguaren % 88,9 eta fakturazioaren % 83,3.

Negozio-zifra 3.536 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 5,6 handiagoa. Enpleguak, aldiz, % 0,9 egin du behera, 511 enplegu galduta; guztira, 55.266 pertsona ari dira lanean dibisio horretan. Establezimenduak ere galdu egin dira, 20 zehazki.

2023, urte nabarmena Jatetxe eta janari-postuetarako

Janarien eta edarien dibisioak, era berean, ekitaldia emaitza positiboarekin amaitzea lortu du: 281 milioi euro, ezagutzen den serie historikoko maximoa, prezio nominaletan hartuta.

Emaitzak jarduera-maila desagregatuagoan aztertuz gero, garrantzi handienekoa den Jatetxeen eta janari-postuen azpisektoreak % 8,9ko aldakuntza positiboa izan du fakturazioan, eta enplegua (+% 4,5) eta establezimendu-kopurua (+% 3,2) ere igo egin dira.

2023a urte nabarmentzat har daiteke Jatetxeen eta janari-postuen azpisektorerako; izan ere, gehieneko kopuruak ezarri ditu establezimendu-kopuruan (4.422), enpleguan (27.594), salmentetan (1.986 milioi euro), ekitaldiko emaitzan (120 milioi) eta balio erantsian (836 milioi).

Era berean, Edari-establezimenduen azpisektoreak bere fakturazioa % 3,6 igo du aurreko urtearekin alderatuz, nahiz eta landunen kopurua (-% 2,5) eta establezimenduena (-% 2,2) murriztu egin diren.

Bestelako janari-zerbitzuen azpisektoreari dagokionez, cateringak, besteak beste, negozio-zifra murriztu egin du (-% 4,6). Landunen kopuruak ere behera egin du (-% 11,5), eta establezimenduen kopuruak soilik egin du gora (% 3,2).

Nabarmenagoa da Hotelen eta Bestelako ostatuen azpisektoreek osatzen duten Ostatu zerbitzuen dibisioaren hazkundea. Enplegua eta eskaintza indartu ditu, 295 pertsona eta 60 establezimendu gehiago baitaude; beraz, 2023ko zifrak honako hauek dira: 6.924 langile (% 4,5 gehiago) eta 1.465 establezimendu (% 4,3 gehiago). Negozio-zifra zazpiehun milioi eurotik gorakoa da (711 milioi); hau da, aurreko ekitaldian baino % 10,5 gehiago fakturatu da.

Euskal AEko ostalaritza-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (mila euro). 2023

Excel csv
 EstablezimenduakLandun-kopuruaNegozio kopuruaEkitaldiaren emaitza
 BalioaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) BalioaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) BalioaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) BalioaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%)
OSTALARITZA13.4600,362.190-0,34.246.7666,4347.42319,2
         
Ostatu-zerbitzuak1.4654,36.9244,5710.80210,566.78923,3
Hotelak eta antzeko ostatuak6622,55.1835,6567.23311,848.65116,8
Beste ostatuak8035,81.7411,2143.5696,018.13844,9
         
Janari eta edarien zerbitzuak11.995-0,255.266-0,93.535.9645,6280.63418,3
Jatetxeak eta janari postuak4.4223,227.5944,51.986.0838,9120.20525,8
Beste jan-zerbitzuak2933,29.461-11,5359.025-4,66.108-17,0
Edaritegiak7.280-2,218.211-2,51.190.8563,6154.32115,0

Data 2025eko Martxoaren 19a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Adierazle ekonomikoen bilakaera positiboa hiru lurraldeetan

Hiru lurraldeek izan zuten bilakaera positiboa zifra ekonomikoetan, aurreko urtearen aldean. Konparatiboki, Gipuzkoako ostalaritzaren negozio-zifra % 5,7 hazi da, Arabakoa % 6,3 eta Bizkaikoa % 6,9. Establezimendu-kopuruak aldaketa gutxiago izan ditu: Bizkaian eta Gipuzkoan % 0,8 eta % 0,1 hazi da, hurrenez hurren, eta Araban % 1,2 jaitsi da. Enpleguari dagokionez, % 0,8 hazi da Bizkaian, baina jaitsi egin da Araban (% 1,3) eta Gipuzkoan (% 1,5).

Euskal AEko ostalaritza-sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera (mila euro). 2023

Excel csv
 Euskal AEUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) Araba/ÁlavaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) BizkaiaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%) GipuzkoaUrteko aldakuntza 2023-2022 (%)
Establezimenduak NU13.4600,31.920-1,27.0910,84.4490,1
Landunkopurua NU62.190-0,38.806-1,330.8090,822.575-1,5
Negozio kopurua4.246.7666,4557.9126,32.051.5246,91.637.3305,7

Data 2025eko Martxoaren 19a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tef: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
133000
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/03/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0023445_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali