2025/03/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2025eko OTSAILA
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,4 igo dira 2025eko otsailean
Urte arteko datuei dagokienez (2025eko eta 2024ko otsailekoak) prezioak % 1,6 igo dira.
2025eko otsailean, Eustaten datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,4 igo da, aurreko hilaren aldean. 2024ko hil beraren aldean, kostuak % 1,6 igo dira.
Eraikuntzaren kostuak % 0,3 igo dira eta Ingeniaritza zibilarenak % 0,5. 2024ko otsailaren aldean, prezioak % 1,6 igo dira Eraikuntzan eta % 1,7 Ingeniaritza zibilean.
2025eko urtarrilaren aldean, lehengaien kostuak % 0,5 igo dira eta eskulanarenak, berriz, egonkor mantendu dira. Urte arteko datuei dagokienez, lehengaien kostuak % 2,1 egin du gora eta eskulanarenak % 0,4.
Lehengaien kostuak % 0,5 igo dira hil artean Eraikuntzaren sektorean eta % 0,7 Ingeniaritza zibilarenean. Urte arteko bilakaeran, lehengaien kostuak % 2,1 igo dira Eraikuntzan eta baita Ingeniaritza zibilean ere.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2025
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,5 | 0,4 | 1,6 |
| Eraikinak | 121,4 | 0,3 | 1,6 |
| Ingeniaritza zibila | 122,4 | 0,5 | 1,7 |
| | | | |
| Lehengaiak | 123,3 | 0,5 | 2,1 |
| Eraikinak | 123,1 | 0,5 | 2,1 |
| Obra zibila | 124,2 | 0,7 | 2,1 |
| | | | |
| Laneskua | 116,9 | 0,0 | 0,4 |
Oinarria 2021=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitu diren lehengai nagusien prezioek 2025eko otsailean izan dituzte igoera handienak, 2024ko otsailaren aldean, honako azpisektore hauetan: Produktu metalikoen fabrikazioa, makinak eta ekipoak izan ezik (% 4,6) eta Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa (% 4,4). Bestalde, Koke-lantegi eta petrolio-findegietako lehengaien kostua % 8,8 jaitsi da.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Otsaila 2025
| | m / m-12 |
| Ateratze-industriak | 3,4 |
| Kokeak eta petrolioa fintzen | -8,8 |
| Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa | 1,3 |
| Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu | 4,6 |
| Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa | 4,4 |
Oinarria 2021=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2025eko Martxoaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62