HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak 20.000 biztanletik beherako...

2025/04/04ko prentsa-oharra

UDAL BPG. 2022

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

20.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatzen da Euskal AEko industria-jardueraren % 70

Bilbok eta Donostiak Euskal AEn sortzen diren zerbitzu guztien % 32,4 biltzen dute, hirugarren sektoreko ekonomia-profila izanik. Bi kasuetan, jarduera horiek beren jarduera ekonomikoaren % 90 baino gehiago hartzen dute.

Eustaten datuen arabera, 2022an Euskal AEn sortutako industria-jarduera osoaren % 68,8 20.000 biztanletik beherako udalerrietan gauzatu zen. Udalerri horiek lehen sektoreko jarduera ia guztiak ere biltzen dituzte (Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza), eta % 94,8ra iristen dira.

Euskal AEko eta bere sektoreetako BPGaren portzentajezko banaketa, eremu geografikoaren arabera. 2022

Excel csv
 GuztiraBilbaoDonostia / San SebastianVitoria-Gasteiz20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak20.000 biztanle baino gutxiago udalerriak
JJARDUERA SEKTOREAK      
BPG OSOA10015,39,511,522,541,1
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA1000,20,41,92,894,8
INDUSTRIA ETA ENERGIA1002,42,111,115,668,8
ERAIKUNTZA10015,38,210,625,840,0
ZERBITZUAK10020,012,411,924,930,9

Data 2025eko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Udal BPG

20.000 biztanletik gorako udalerriek, baita Gasteizek ere, Industria eta Energia sektore osoaren % 15,6 eta % 11,1 biltzen badute ere (hurrenez hurren), banaketa orekatuagoa dute: BPGean Zerbitzuek eta Eraikuntzak proportzio handiagoa dute, neurri handi batean, biztanle gehiago dituztelako. Era berean, udalerri horietan lehen sektorearen jarduera oso txikia da, eta ez da iristen sektoreak Autonomia Erkidegoan duen guztizkoaren % 3ra.

Azkenik, Bilboko eta Donostiako produkzio-egiturari erreparatzen badiogu, biek industria-jarduera osoaren % 4,5 baino ez dute sortzen. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza sektorearen pisua ere oso txikia da. Horren aurrean, eta sektore horrek duen garrantzi handiaren isla, bi hiriburu horiek zerbitzu guztien % 32,4 biltzen dute, bi kasuetan bere jarduera ekonomiko guztiaren % 90 gaindituz.

Zerbitzuen sektorea da Bizkaiko Lurralde Historikoan pisu ekonomiko handiena duen jarduera

Balio absolutuetan, Bizkaia da BPG handiena sortzen duen lurralde historikoa, 44.068.322 mila euro guztira, Euskal AEko jarduera ekonomiko osoaren % 51. Era berean, Bilbo da bolumen handiena duen udalerria, 13.275.987 mila euro sortuz; hau da, Lurralde Historikoko jarduera ekonomikoaren % 30,1. 20.000 biztanletik gorako udalerrien artean, 2022an, Bilbo Handiaren inguruan daudenak nabarmentzen dira: Barakaldo (2.700.793 mila euro), Getxo (1.833.808 mila euro) eta Leioa (1.808.141 mila euro).

20.000 biztanletik beherako udalerrien ekarpena aztertzen bada, BPG handiena dutenak Bilbo Handiaren inguruan daudela ikusten da: Zamudio (1.530.806), Muskiz (1.369.655) edo Derio (943.120). Hala ere, Amorebieta-Etxanok, Durangaldean, 1.553.806 mila eurorekin, ekarpen handia egiten dio Bizkaiko BPGari.

BPG eta sektorekako banaketa (%) BPG handiena duten Bizkaiko udalerrietan. 2022

Excel csv
  BPG OSOA (milaka euro)Bizkaiko BPGren gaineko ehunekoa Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%)
    NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZAINDUSTRIA ETA ENERGIAERAIKUNTZAZERBITZUAK
        
 Euskal AE86.714.411 0,924,25,469,5
 Bizkaia44.068.3221001,020,45,772,9
        
20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriakBilbao13.275.98730,10,03,95,590,7
 Barakaldo2.700.7936,10,06,49,883,8
 Getxo1.833.8084,20,02,46,990,6
 Leioa1.808.1414,10,015,62,581,8
        
20.000 biztanle baino gutxiago udalerriakAmorebieta-Etxano1.553.5803,50,336,03,160,5
 Zamudio1.530.8063,50,144,64,850,5
 Muskiz1.369.6553,10,189,80,89,4
 Derio943.1202,10,116,45,777,7
        

Data 2025eko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Udal BPG

Jarduera ekonomikoak sektoreka duen banaketari dagokionez, Bizkaiak Euskal AEko batez bestekoaren oso antzeko egitura du; Zerbitzuen sektorea, bere ekonomiaren motorra, BEGd osoaren % 72,9arekin, Autonomia Erkidegoko batez bestekoaren ehuneko 3,4 puntu gainetik dago. Industria eta Energiaren sektorea jarduera ekonomikoaren % 20,4ra iritsi da Lurralde Historikoan, Euskal AEko batez bestekoaren azpitik geratuz (% 24,2).

graf0024179_01_e.png

Bestalde, azterketa hori udalerri bakoitzeko biztanle-kopurua kontuan hartuta eginez gero, Zerbitzuen jarduerak biztanleria handiko udalerriekin oso lotuta daudela egiazta daiteke. Horien artean nabarmentzekoak dira Bilbo eta Getxo, Zerbitzuak balio erantsi gordinaren % 90etik gorakoak baitira. Horien atzetik daude Barakaldo eta Leioa, horiek ere udalerriko BEGd osoaren % 80 gainditzen dute.

Hala ere, biztanleriak behera egin ahala, Zerbitzuen sektoreak pisua galtzen du. Zamudion, esaterako, zerbitzuak % 50,5 dira eta industria-jarduera % 44,6. Azkenik, Muskizek biztanle gutxiago du baina industria-presentzia handia; bertako zerbitzuen sektorea txikia da (% 9,4), industria-jarduera, berriz, udalerriko jarduera ekonomikoaren % 89,8. Biztanle gutxi eta industria-establezimendu garrantzitsuak dituzten beste udalerri batzuetan ere gertatzen da hori, Ajangizen edo Zierbenan, esaterako.

Gipuzkoa da geografikoki BPG dibertsifikatuena duen lurralde historikoa

Gipuzkoak 28.820.064 mila euroko ekarpena egin zion Euskal AEko BPGari 2022an, hau da, guztizkoaren % 33,3. Beste bi Lurralde Historikoetan gertatzen den bezala, Donostiak biltzen du sortutako BPGren bolumen handiena 8.256.021 mila eurorekin, Lurralde Historikoko jarduera ekonomikoaren % 28,6.

BPG eta sektorekako banaketa (%) BPG handiena duten Gipuzkoako udalerrietan. 2022

Excel csv
  BPG OSOA (milaka euro)Gipuzkoako BPGren gaineko ehunekoa Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%)
    NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZAINDUSTRIA ETA ENERGIAERAIKUNTZAZERBITZUAK
        
 Euskal AE86.714.411 0,924,25,469,5
 Gipuzkoa28.820.0641000,727,55,666,2
        
20.000 biztanle baino gehiagoko udalerriakDonostia / San Sebastian825602128,60,05,34,790,0
 Irun2.028.2047,00,116,86,576,7
 Arrasate / Mondragon1.099.4543,80,227,83,768,2
 Hernani1.024.6863,60,351,43,145,2
        
20.000 biztanle baino gutxiago udalerriakBeasain905.5763,10,262,93,333,6
 Bergara664.5272,30,950,53,844,8
 Tolosaldea551.5051,90,415,55,378,9
 Azpeitia532.6471,81,137,06,255,6
        

Data 2025eko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Udal BPG

20.000 biztanletik gorako udalerrien artean Irun nabarmentzen da, 2.028.204 mila euroko BPG baitu; ondoren, Arrasate (1.099.454) eta Hernani (1.024.686) daude. 20.000 biztanletik beherako udalerri nagusien ekarpenari dagokionez, Beasain (905.576), Bergara (664.527) eta Tolosa (551.505) dira jarduera ekonomiko handiena sortu dutenak. Gipuzkoaren kasuan, Bizkaian ez bezala, BPG handiena sortzen duten udalerriak ez dira hiriburuaren inguruan biltzen, Lurralde Historikoko eskualdeen artean banatuta daude.

Sektoreen banaketari dagokionez, Gipuzkoako Lurralde Historikoak ere Euskal AEaren antzeko egitura du. Zerbitzuen sektoreak balio eransiaren % 66,2 hartzen du, Autonomia Erkidegoko batez bestekoa (% 69,5) baino zertxobait gutxiago. Aldiz, Industriak hartzen du pisu handiagoa, Lurralde Historikoan egindako jarduera guztien % 27,5 eta, beraz, Autonomia Erkidegokoa baino 3,3 puntu handiagoa da.

graf0024179_02_e.png

Udalerrika, zerbitzu-jarduerak hiriburuan dira nagusi, 7.477.094 mila euroko BEGd sortzen baitute, hau da, guztizko balio erantsiaren % 90. Hiriburutik kanpo Irun (% 76,7) eta Tolosa (% 78,9) nabarmentzen dira.

Industria eta Energiaren jarduerak askoz ere modu dibertsifikatuagoan banatzen dira Lurralde Historiko osoan, eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan kokatzen dira nagusiki. Lurralde Historikoan 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten 81 udalerrietatik 34tan industria udalerriko BEGd-aren % 50 baino gehiago da. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzaren sektorean, arrantza-jarduerari lotutako kostaldeko udalerriak nabarmentzen dira; adibidez, Hondarribia eta Getaria, 24.230 eta 23.307 mila euroko balio erantsiarekin, hurrenez hurren.

Araba da BPGaren ehunekorik handiena duen lurralde historikoa

Arabako Lurralde Historikoak 13.826.025 mila euroko ekarpena egin dio Euskal AEko BPGari, hau da, jarduera ekonomiko osoaren % 15,9. Aurreko bietan bezala, Gasteizek du jarduera-bolumenik handiena 10.021.084 mila euroko BPGarekin. Kasu honetan, lurralde historikoko jarduera ekonomikoaren ehunekoa askoz handiagoa da, % 72,5.

Arabako gainerako udalerriek askoz biztanle gutxiago dute eta ez dira 20.000 biztanlera iristen. Horrek esan nahi du beste bi Lurralde Historikoen aldean bestelako egitura ekonomikoa duela. Hala, Laudio, 712.384 mila euroko BPGrekin, eta Amurrio, 475.619rekin, Arabako BPG handiena duten udalerriak dira; % 5,2 eta % 3,4, hurrenez hurren, Lurralde Historiko osoan.

BPG eta sektorekako banaketa (%) BPG handiena duten Arabako udalerrietan. 2022

Excel csv
  BPG OSOA (milaka euro)Arabako BPGren gaineko ehunekoa Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%)
    NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZAINDUSTRIA ETA ENERGIAERAIKUNTZAZERBITZUAK
        
 Euskal AE86.714.411 0,924,25,469,5
 Araba/Álava13.826.0251001,329,04,465,4
        
 Vitoria-Gasteiz10.021.08472,50,123,15,071,7
        
20.000 biztanle baino gutxiago udalerriakLaudio/Llodio712.3845,20,434,71,763,2
 Amurrio475.6193,41,654,13,241,0
 Legutio322.2762,30,774,21,024,1
 Oyón-Oion229.6461,75,460,74,029,9
 Iruña Oka/Iruña de Oca2243961,60,628,03,268,2
 Agurain/Salvatierra215.5771,61,227,32,069,5
        

Data 2025eko Apirilaren 4a

Iturria: Eustat. Udal BPG

Jarduera-sektoreen arabera, Araban ere Zerbitzuak dira jarduera ekonomikoaren sektore nagusia (% 65,4). Hala ere, industriako jarduera-adarrek Lurralde Historikoko balio erantsiaren % 29,0 osatzen dute, hiru lurralde historikoen artean, ehunekorik handiena lortuz. Era berean, Euskal AEko batez bestekoa (% 24,2) ehuneko 4,8 puntutan gainditzen du. Halaber, Araban nekazaritza jarduera garrantzitsua denez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza sektorea % 1,3ra iritsi da, hau da, batez bestekoaren gainetik (% 0,9).

graf0024179_03_e.png

Udalerrien araberako azterketak berezitasunak ditu lurralde historiko honetan; izan ere, Gasteizen dago lurralde historikoko biztanleriaren % 75 eta, era berean, jarduera ekonomiko handiena ere bertan kokatzen da. Hiriburuak zerbitzuen jarduerak (% 71,7) eta industriaren presentzia handia (BEGd osoaren % 23,1) uztartzen ditu. Industria eta Energiaren pisu handi hori beste bi hiriburuetatik bereizten duen elementua da; Bilbon sektorea % 3,9 baino ez da, eta Donostian % 5,3.

Arabako gainerako udalerriei dagokienez, nabarmentzekoa da horietako batek ere ez duela 20.000 biztanle baino gehiago, eta Laudio dela biztanle gehien dituena. Jarduera sektore ekonomikoen arabera banatzeari dagokionez, berriz ere ikusten da industria-jarduerak presentzia nabarmena duela biztanle gutxi dituzten udalerrietan. Izan ere, Lurralde Historikoko BEGd-ri ekarpen handiena egiten dioten Arabako udalerrien ezaugarriak hauek dira: portzentajean handiagoa den industria-sektorea eta Autonomia Erkidegoan ikusitako batez bestekoa baino pisu txikiagoa duen zerbitzuen sektorea. Kasu honetan, gainera, nabarmentzekoa da, hondarrekoa izan arren, lehen sektoreak Arabako udalerri garrantzitsuenen BEGd-ean egindako ekarpena gainerako lurralde historikoetan izandakoa baino handiagoa dela.

Ohar metodologikoa:

2022ko Udal BPGaren zabalkundearekin batera, Eustatek oinarri-aldaketa bat egin du (2022ko oinarria) eta, horren ondorioz, berrikusi egin dira bai informazio-iturriak, bai Udal BPGaren barruan egiten diren kalkuluetan erabilitako estimazio-metodoak. Oinarri-aldaketa horrek, gainera, udal-mailako aldagai ekonomikoak berriro estimatzea dakar, Euskal AEko eta haren Lurralde Historikoetarako urtero zabaltzen diren makromagnitudeekin guztiz bat etor daitezen.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/04/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024179_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali