2025/04/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko OTSAILA
Euskal AEko industria-jarduera % 0,5 hazi da 2025eko otsailean
2025eko urtarrilaren aldean, industria-produkzioa % 0,2 igo da
Eustatek landutako datuen arabera, 2025eko otsailean eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,5 handiagoa izan da.
Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,2 egin du gora azken hilabete honetan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunen ekoizpenak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko otsailean eta produkzioa % 3,2 hazi da sektore osoan. Igoera hori, batez ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren joerak eragin du, horien produkzioa % 3,7 igo baita; Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa % 1,1 bakarrik hazi da. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, berriz, honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.
Ekipo-ondasunen ekoizpena (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 0,8 jaitsi da aurreko urteko otsailaren aldean.
Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, ekoizpena % 3,0 jaitsi da urte artean.
Energiaren ekoizpena, azkenik, % 5,7 murriztu da 2025eko otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2025
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| Indize orokorra | | | |
| Euskal AE | 0,5 | 0,9 | 0,2 |
| Araba/Álava | -1,0 | -0,8 | 0,0 |
| Bizkaia | 1,0 | 0,1 | 1,1 |
| Gipuzkoa | 0,7 | 2,5 | -0,6 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 3,2 | 2,2 | 2,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 1,1 | -8,1 | 9,5 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 3,7 | 4,8 | 0,7 |
| Ekipo-ondasunak | -0,8 | 2,4 | -2,7 |
| Bitarteko ondasunak | -3,0 | -1,6 | -0,7 |
| Energia | -5,7 | -6,5 | 3,4 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2025eko Apirilaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera, 2025eko otsailean, positiboa izan da Bizkaian (% 1,0) eta Gipuzkoan (% 0,7). Araban produkzioa % 1,0 jaitsi da.
Maila bereziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko otsailean, urte artean, ekoizpenaren igoerarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Materiala eta tresna elektrikoak (% 5,9) eta Makineria eta tresneria (% 5,4). Aitzitik, produkzioaren urte arteko beherakadak Metalurgia eta produktu metalikoetan (% 5,2) eta Garraio-materialean (% 3,1) eman dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Otsaila 2025
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -3,0 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 3,9 |
| Kautxua eta plastikoak | 0,2 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -5,2 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 5,9 |
| Makineria eta tresneria | 5,4 |
| Garraio-materiala | -3,1 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -2,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2025eko Apirilaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2025EKO OTSAILEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehenengo bi hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 0,9 igo da. Otsailera arteko ekoizpen metatua % 2,4 igo da Ekipo-ondasunetan eta % 2,2 Kontsumo-ondasunetan. Bitarteko ondasunek, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute, produkzioa % 1,6 jaitsi baita aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, eta Energia % 6,5 jaitsi da.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehen bi hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan eta Bizkaian, % 2,5eko eta % 0,1eko igoerarekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, produkzioa % 0,8 jaitsi da aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 85,43ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62