2025/03/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko martxoa
Euskal AEko hotel-establezimenduetan sarrerak % 6,4 jaitsi dira 2025eko martxoan, eta ostatu-gauak % 6,3
Batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da, 2024ko martxoko balio bera
Eustaten datuen arabera, 2025eko martxoan Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 6,4 jaitsi dira urte artean, eta ostatu-gauak % 6,3. Kontuan izan behar da 2024an Aste Santua martxoan egin zela, eta hilabete horrekin alderatzen da aurtengo martxoa; 2025ean, berriz, apirilean egiten da. Erregistratutako 281.462 sarrerek 539.566 ostatu-gau izatea eragin dute.
Sarreren % 38,5 eta ostatu-gauen % 40,6 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira. Horien urte arteko jaitsiera % 5,8koa izan da sarreren kasuan eta % 3,1ekoa ostatu-gauen kasuan.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Martxoa 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | 2024/03 |
| EUSKAL AE | 281.462 | -6,4 | 539.566 | -6,3 | 1,92 | 1,92 |
| Estatukoak | 173.236 | -6,8 | 320.469 | -8,4 | 1,85 | 1,88 |
| Atzerritarrak | 108.226 | -5,8 | 219.097 | -3,1 | 2,02 | 1,97 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 36.984 | -11,2 | 81.433 | -5,5 | 2,20 | 2,07 |
| Estatukoak | 28.211 | -12,6 | 58.310 | -6,8 | 2,07 | 1,94 |
| Atzerritarrak | 8.773 | -6,3 | 23.123 | -2,1 | 2,64 | 2,52 |
| Vitoria-Gasteiz | 29.596 | -9,5 | 68.930 | -3,4 | 2,33 | 2,18 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 128.894 | 2,0 | 238.618 | -0,6 | 1,85 | 1,90 |
| Estatukoak | 78.216 | 0,1 | 135.407 | -3,4 | 1,73 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 50.678 | 5,2 | 103.211 | 3,4 | 2,04 | 2,07 |
| Bilbao | 94.049 | 9,5 | 176.839 | 7,0 | 1,88 | 1,92 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 115.584 | -12,9 | 219.515 | -12,1 | 1,90 | 1,88 |
| Estatukoak | 66.809 | -11,4 | 126.752 | -13,8 | 1,90 | 1,95 |
| Atzerritarrak | 48.775 | -14,9 | 92.763 | -9,6 | 1,90 | 1,79 |
| Donostia / San Sebastian | 77.151 | -15,4 | 148.144 | -13,6 | 1,92 | 1,88 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Apirilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 36.984 sarrera eta 81.433 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko martxoan baino % 11,2 eta % 5,5 gutxiago, hurrenez hurren. Bizkaian, 2025eko martxoan, 128.894 sarrera erregistratu dira, 2024ko martxoan baino % 2,0 gehiago, eta, ondorioz, 238.618 ostatu-gau izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 0,6 gutxiago. Gipuzkoan, bestalde, sarrerak % 12,9 jaitsi dira eta % 12,1 ostatu-gauak; guztira 115.584 sarrera eta 219.515 ostatu-gau erregistratu dira.
Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak behera egin du urte artean: % 9,5 Gasteizen eta % 15,4 Donostian; Bilbon, berriz, % 9,5 igo dira. Ostatu-gauen kopurua, antzera, % 3,4 jaitsi da Gasteizen eta % 13,6 Donostian; eta % 7,0 igo da Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2025eko martxoan, 1,92 egunekoa izan da, aurreko urteko hil berean izandako bera. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste igarotzen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egondaldi osoaren iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Martxoa 2025
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2025/03 | p.p. * | 2025/03 | p.p. * | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 48,6 | -4,6 | 60,2 | -3,8 | 89,03 | -3,9 | 53,56 | -9,7 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 49,5 | -2,5 | 65,5 | 1,4 | 76,33 | -3,3 | 50,01 | -1,1 |
| Vitoria-Gasteiz | 52,4 | -2,1 | 72,0 | 2,8 | 67,34 | -1,7 | 48,47 | 2,3 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 47,7 | -2,8 | 59,5 | -3,5 | 89,67 | -6,6 | 53,37 | -11,7 |
| Bilbao | 54,7 | -1,9 | 67,3 | -3,4 | 95,16 | -8,4 | 64,04 | -12,8 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 49,5 | -7,1 | 59,0 | -6,0 | 93,25 | -0,8 | 55,01 | -10,0 |
| Donostia / San Sebastian | 55,4 | -6,4 | 64,3 | -6,4 | 106,40 | 0,8 | 68,37 | -8,3 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Apirilaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko martxoko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 48,6koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 60,2koa logelen arabera neurtuta. 2024ko martxoaren aldean, % 4,6 eta % 3,8 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Euskal AEn, 2025eko martxoan, bainugela duen logela bikoitz bati edo ADR bati eguneko aplikatutako batez besteko tarifa 89,0 eurokoa izan da, hau da, % 3,9 jaitsi da aurreko urteko martxoaren aldean. ADRa 93,3 eurotan kokatu da Gipuzkoan, 89,7 eurotan Bizkaian eta 76,3 eurotan Araban. Hiriburuen arabera, ADRaren balioak hauek izan dira: 106,4 euro Donostian, 95,2 euro Bilbon eta 67,3 euro Gasteizen.
Azkenik, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko martxoan, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 53,6 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 9,7 gutxiago.
Informazio-oharra
2025eko martxoko hotelen ETHren erantzun-tasa % 95,5ekoa izan da. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62