2025/04/16ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 2,0 eta enplegua % 1,5 hazi dira 2025eko lehen hiruhilekoan

2024ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, BPG % 0,6 hazi da eta enplegua % 0,4

Eustatek Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapenean egindako estimazioen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,0 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPGren hazkundea % 0,6koa izan da.

Aurrerapen hau egiteko unean eskura dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, urteko lehen hiruhileko honetan ikusitako hazkundea industriaren eta, bereziki, eraikuntzaren urte arteko hobekuntzan oinarritu da.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, urte artean % 1,5 hazi da, eta horrek 14.000 lanpostu baino gehiago sortzea dakar. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, estimatutako hazkundea % 0,4koa da.

Datorren ekainaren 6an, Eustatek BPGren eta enpleguaren estimazio bereiziak argitaratuko ditu 2025eko lehen hiruhileroko Hiruhileroko Kontu Ekonomikoetan; izan ere, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatu ahal izango da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 2,0 eta enplegua % 1,5 hazi dira 2025eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/04/16
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024373_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali