2025/04/25eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2025eko martxoa
2025eko martxoan, Euskal AEko landa-ostatuetan gaualdiak % 36,8 jaitsi dira, eta % 0,5 apartamentu turistikoetan, Aste Santuko egutegiaren ondorioz
Aterpetxe turistikoetan, ostatu-gauen kopurua % 10,7 jaitsi da aurreko urteko martxoarekin alderatuta
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko landa-ostatuetan ostatu-gauen kopurua % 36,8 jaitsi da 2025eko martxoan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak 8.927 izan dira, hots, % 26,8 gutxiago urtetik urtera, eta ostatu-gauak 19.851 izan dira. Kontuan hartu behar da aurtengo martxoarekin alderatu den 2024ko martxoan Aste Santua izan zela, eta 2025ean, berriz, Aste Santua apirilean izan dela.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Martxoa 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | 2024/03 | 2025/03 | p.p. * | 2025/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 8.927 | -26,8 | 19.851 | -36,8 | 2,22 | 2,58 | 17,0 | -8,1 | 20,8 | -8,5 |
| Estatukoak | 7.639 | -27,1 | 16.889 | -38,2 | 2,21 | 2,61 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.288 | -25,1 | 2.962 | -27,5 | 2,30 | 2,38 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.325 | -45,1 | 3.216 | -47,7 | 2,43 | 2,55 | 10,5 | -9,1 | 13,5 | -9,8 |
| Estatukoak | 1.196 | -45,4 | 2.657 | -54,3 | 2,22 | 2,66 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 129 | -42,2 | 559 | 67,9 | 4,33 | 1,49 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 1.886 | -48,7 | 3.846 | -57,2 | 2,04 | 2,45 | 11,9 | -13,8 | 14,9 | -15,8 |
| Estatukoak | 1.685 | -47,4 | 3.458 | -57,5 | 2,05 | 2,54 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 201 | -57,1 | 388 | -54,7 | 1,93 | 1,83 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 5.716 | -6,5 | 12.789 | -21,4 | 2,24 | 2,66 | 23,6 | -4,1 | 28,6 | -3,0 |
| Estatukoak | 4.758 | -6,4 | 10.774 | -19,4 | 2,26 | 2,63 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 958 | -6,9 | 2.015 | -30,5 | 2,10 | 2,82 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko martxoan Euskal AEko landa-ostatuetan erregistratutako sarreren % 85,6 Estatuko bisitarienak izan dira, eta % 27,1eko beherakada gertatu da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Ostatu-gauen kopurua % 36,8 jaitsi da urtetik urtera, eta martxoan erregistratutakoen % 85,1 izan dira Estatuko bisitarienak.
Sarreren kopuruaren urtetik urterako beherakada % 45,1ekoa izan da Araban. Bizkaian, beherakada % 48,7koa izan da, eta Gipuzkoan, berriz, % 6,5ekoa. Ostatu-gauen kopuruak ere behera egin du aurreko urteko martxoarekin alderatuta (% 57,2 Bizkaian, % 47,7 Araban eta % 21,4 Gipuzkoan).
Euskal AEn, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,22 egunekoa izan da martxoan, hau da, 2024ko hilabete berekoa baino txikiagoa (2,58 egun 2024ko martxoan). Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.
Plazen araberako okupazio-mailak portzentajezko 8,1 puntuko jaitsiera izan du urtetik urtera, eta % 17,0ra iritsi da. Gelen arabera neurtuta, berriz, portzentajezko 8,5 puntuko jaitsiera izan da urtetik urtera, eta % 20,8ra iritsi da.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko martxoan 15.277 sarrera eta 53.895 ostatu-gau erregistratu dira. Aurreko urteko martxoarekin alderatuta, sarrerek % 2,8ko jaitsiera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 0,5ekoa.
Apartamentu turistiko deitzen zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Martxoa 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | 2024/03 | 2025/03 | p.p. * | 2025/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 15.277 | -2,8 | 53.895 | -0,5 | 3,53 | 3,45 | 31,3 | -5,1 | 59,2 | -4,7 |
| Estatukoak | 10.903 | -6,6 | 35.742 | -4,3 | 3,28 | 3,20 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 4.374 | 8,3 | 18.153 | 7,8 | 4,15 | 4,17 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 461 | -44,3 | 8.788 | -2,5 | 19,04 | 10,89 | 26,9 | -1,3 | 73,6 | -6,5 |
| Estatukoak | 391 | -48,8 | 5.251 | -16,5 | 13,42 | 8,22 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 70 | 11,2 | 3.537 | 29,6 | 31,00 | 31,00 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 10.318 | -4,6 | 25.205 | 6,1 | 2,44 | 2,20 | 30,3 | -6,0 | 46,4 | -0,6 |
| Estatukoak | 7.440 | -5,2 | 17.243 | 9,3 | 2,32 | 2,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.878 | -2,9 | 7.962 | -0,3 | 2,77 | 2,69 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 4.497 | 10,3 | 19.902 | -7,0 | 4,43 | 5,25 | 35,1 | -6,4 | 68,8 | -5,3 |
| Estatukoak | 3.072 | 0,2 | 13.248 | -13,3 | 4,31 | 4,99 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.425 | 41,0 | 6.654 | 8,6 | 4,67 | 6,06 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 71,4 eta ostatu-gau guztien % 66,3 Estatuko bisitarienak izan dira, eta urtetik urterako % 6,6ko eta % 4,3ko jaitsierak izan dituzte, hurrenez hurren.
2025eko martxoan, establezimendu horietako batez besteko egonaldia 3,53 egunekoa izan da, hau da, 2024ko martxoan lortutakoa baino handixeagoa (3,45 egun 2024ko martxoan).
Plazen arabera, Euskal AEko okupazio-maila % 31,3ra iritsi da, eta, beraz, 2024ko martxokoa baino portzentajezko 5,1 puntu txikiagoa izan da. Apartamentuen arabera, berriz, okupazio-mailak portzentajezko 4,7 puntuko jaitsiera izan du, eta % 59,2ra iritsi da.
Azkenik, aterpetxe turistikoei dagokienez, 2025eko martxoan sarrerak eta ostatu-gauak 15.608 eta 29.096 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko martxoarekin alderatuta, sarrerek % 15,1eko jaitsiera izan dute, eta ostatu-gauek, berriz, % 10,7koa.
Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Martxoa 2025
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-maila plazaka (%) |
| | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | m/m-12 (%) | 2025/03 | 2024/03 | 2025/03 | p.p. |
| EUSKAL AE | 15.608 | -15,1 | 29.096 | -10,7 | 1,86 | 1,77 | 29,0 | -3,2 |
| Estatukoak | 8.488 | -9,4 | 15.591 | -0,6 | 1,84 | 1,67 | - | - |
| Atzerritarrak | 7.120 | -20,9 | 13.505 | -20,1 | 1,90 | 1,88 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 381 | 55,9 | 489 | 8,2 | 1,28 | 1,85 | 10,9 | 1,8 |
| Estatukoak | 314 | 35,1 | 422 | -1,8 | 1,34 | 1,85 | - | - |
| Atzerritarrak | 67 | 469,4 | 67 | 203,7 | 1,00 | 1,88 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 9.032 | -18,9 | 16.675 | -18,4 | 1,85 | 1,84 | 32,8 | -6,0 |
| Estatukoak | 5.144 | -7,7 | 9.656 | 2,9 | 1,88 | 1,68 | - | - |
| Atzerritarrak | 3.888 | -30,2 | 7.019 | -36,6 | 1,81 | 1,99 | - | - |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 6.195 | -11,4 | 11.932 | 2,0 | 1,93 | 1,67 | 26,5 | -0,3 |
| Estatukoak | 3.030 | -15,1 | 5.513 | -6,1 | 1,82 | 1,65 | - | - |
| Atzerritarrak | 3.165 | -7,6 | 6.419 | 10,3 | 2,03 | 1,70 | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Apirilaren 25a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko martxoan, Euskal AEko aterpetxe turistikoetako batez besteko egonaldia 1,86 egunekoa izan da (1,77 egunekoa 2024ko martxoan). Azkenik, okupazio-maila % 29,0koa izan da, hots, aurreko urteko hilabete berean erregistratutakoa baino 3,2 puntu txikiagoa.
Informazio-oharra
2025eko martxoan, ETH inkestaren erantzun-tasa % 98,5ekoa izan da landa-ostatuetan, % 93,2koa apartamentu turistikoetan eta % 91,3koa aterpetxe turistikoetan.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62