2025/05/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera % 2,3 hazi da 2025eko lehen hiruhilekoan

Eraikuntzak % 3,5 egin du gora eta Ingeniaritza zibilak ez du aldaketarik izan

Eustaten datuen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, uneko prezioetan, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 2,3 handiagoa izan da.

Hiruhileko honetan, eta egutegiaren eraginak atera ondoren, uneko prezioak hazi egin dira urte artean, batez ere, Eraikuntzaren sektorean portaera positiboa izan delako (% 3,5eko igoera). Bestalde, Ingeniaritza Zibileko salmentek ez dute aldaketarik izan, eta 2024ko lehen hiruhilekoaren maila berean mantendu dira.


2025eko lehen hiruhileko honetako sektorearen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, 2024ko laugarrena, Eraikuntzaren koiunturako indizea % 0,4 igo da termino nominaletan edo uneko prezioetan, dagozkion urtaro-ondorioak atera ondoren. Eraikuntzan jarduera % 0,1 igo da aurreko hiruhilekoaren aldean eta Ingeniaritza Zibilean % 4,2.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak. Uneko prezioak (p). 2025/I

Excel csv
 Uneko prezioak
 t/t-4t/t-1At/At-4
Indize orokorra Euskal AE2,30,42,3
Eraikinak3,50,13,5
Ingeniaritza zibila0,04,20,0
    
Araba/Álava5,01,15,0
Bizkaia0,1-0,10,1
Gipuzkoa5,01,15,0
    
Indize orokorra higiezinen sustapenik gabe2,92,22,9
Higiezinen sustapenik gabeko eraikuntza4,32,84,3
    
Langile okupatuen indizea Euskal AE-3,61,1-3,6

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urte arteko aldakuntza-tasa. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t/t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza-tasa. Datu desestazionalizatuak

At/At4 Urte arteko aldakuntza-tasa metatutako aldian, urteko 1. hiruhilekotik behatutako azken hiruhilekora arte (At), aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean (At-4). Egutegiaren ondorioen datu zuzenduak

Data 2025eko Maiatzaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

2025eko lehen hiruhilekoan, Eraikuntzaren sektorearen jarduerak gora egin du urte artean: % 0,1 Bizkaian eta % 5,0 Araban eta Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, Eraikuntzaren koiunturako indizea % 0,1 jaitsi da Bizkaian, eta % 1,1 igo da Araban eta Gipuzkoan.

Higiezinen sustapenaren jardueraren eragina kontuan hartu gabe, Eraikuntzaren jarduera, urte artean, 2024ko hiruhileko berean baino % 4,3 handiagoa izan da, eta hiruhileko artean, berriz, % 2,8 igo da. Eraikuntzaren sektore osoa, Higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, % 2,9 igo da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean eta, 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 2,2.

Landunen indizea, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean % 3,6 jaitsi ondoren, aurreko hiruhilekoan (2024ko laugarren hiruhilekoan) baino % 1,1 handiagoa izan da 2025eko lehen hiruhilekoan.

Informazio-oharra

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 90,1eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024468_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali