2025/05/05eko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/IV
Jaiotzak % 7,4 jaitsi dira 2024ko 4. hiruhilekoan Euskal AEn
Jaiotzen kopuruak % 4,1 egin zuen behera 2024an
Eustaten datuen arabera, 2024ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn 3.232 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 7,4 gutxiago. Nabarmentzekoa da beherakada handiagoa izan dela Gipuzkoan, 1.071 haur jaiota, hau da, aurreko urtean baino % 13,1 gutxiago; Araban 540 haur jaiota, % 9,2 gutxiago, eta Bizkaian 1.621 haur jaiota, % 2,5 gutxiago.
2024ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn ama izan ziren emakumeen % 29,5ek atzerriko nazionalitatea zuten, eta ehuneko hori 2023ko aldi berekoa baino % 26,4 handiagoa da. Araba ehuneko horren gainetik kokatu zen, % 39,3ra iritsita; eta ondoren, Gipuzkoa eta Bizkaia, % 30,3ko eta % 25,7ko ehunekoekin, hurrenez hurren.
Amen % 77,9k 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak amen adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amen ehunekoa % 32,9 da, 35-39 urteko amena % 32,7 eta 25-29 urteko taldearen ekarpena % 14,5. 40 urtetik gorako amak (% 12,4) 25 urtetik beherakoak baino gehiago izan ziren D % 7,5).
Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada. Izan ere, amen batez besteko adina 33,4 urtekoa da, atzerriko amena 30,7 urtekoa, eta Espainiako nazionalitatea dutenena 34,5 urtekoa.
Ama ezkongabeen jaiotzak % 50,3 izan ziren
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 50,3 izan ziren 2024ko laugarren hiruhilekoan, hau da, 2023ko aldi berean erregistratutakoa baino 1,1 puntu gutxiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 1.640 (% 50,7), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.144 (% 35,4) berriz ere erditu ziren amak izan ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 448 (% 13,9).
2024ko balantzea
2024. urte osoa kontuan hartzen bada, bizirik jaiotako haurren behin-behineko zifra 12.904 izan zen, hau da, 2023ko datuekin alderatuta, 549 gutxiago (-%4,1). Jaitsiera hori hiru lurraldeetan gertatu zen; Araban % 5,5 jaitsi zen (121 jaiotza gutxiago), Bizkaian % 4,2 (283 jaiotza gutxiago) eta Gipuzkoan jaitsiera % 3,2koa izan zen (145 jaiotza gutxiago).
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2024/IV
| | Hiruhileko hau (2024/IV) | Aurreko hiruhilekoa (III/2024) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2023/IV) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.232 | 100,0 | 3.286 | 100,0 | -1,6 | 3.491 | 100,0 | -7,4 |
| Araba / Álava | 540 | 16,7 | 530 | 16,1 | 1,9 | 595 | 17,0 | -9,2 |
| Bizkaia | 1.621 | 50,2 | 1.687 | 51,3 | -3,9 | 1.663 | 47,6 | -2,5 |
| Gipuzkoa | 1.071 | 33,1 | 1.069 | 32,5 | 0,2 | 1.233 | 35,3 | -13,1 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.630 | 50,4 | 1.689 | 51,4 | -3,5 | 1.824 | 52,2 | -10,6 |
| Neskak | 1.602 | 49,6 | 1.597 | 48,6 | 0,3 | 1.667 | 47,8 | -3,9 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| = 24 urte | 243 | 7,5 | 230 | 7,0 | 5,7 | 253 | 7,2 | -4,0 |
| 25 - 29 urte | 470 | 14,5 | 444 | 13,5 | 5,9 | 511 | 14,6 | -8,0 |
| 30 - 34 urte | 1.063 | 32,9 | 1.162 | 35,4 | -8,5 | 1.165 | 33,4 | -8,8 |
| 35 - 39 urte | 1.056 | 32,7 | 1.099 | 33,4 | -3,9 | 1.166 | 33,4 | -9,4 |
| = 40 urte | 400 | 12,4 | 351 | 10,7 | 14,0 | 396 | 11,3 | 1,0 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.606 | 49,7 | 1.579 | 48,1 | 1,7 | 1.698 | 48,6 | -5,4 |
| Ezkon gabea | 1.626 | 50,3 | 1.707 | 51,9 | -4,7 | 1.793 | 51,4 | -9,3 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.280 | 70,5 | 2.445 | 74,4 | -6,7 | 2.570 | 73,6 | -11,3 |
| Atzerrikoa | 952 | 29,5 | 841 | 25,6 | 13,2 | 921 | 26,4 | 3,4 |
| | | | | | | | | |
| Ama jaio zen herrialdea | | | | | | | | |
| Espainia | 2.018 | 62,4 | 2.135 | 65,0 | -5,5 | 2.318 | 66,4 | -12,9 |
| Bestelakoa | 1.214 | 37,6 | 1.151 | 35,0 | 5,5 | 1.173 | 33,6 | 3,5 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.640 | 50,7 | 1.699 | 51,7 | -3,5 | 1.793 | 51,4 | -8,5 |
| Bigarrena | 1.144 | 35,4 | 1.177 | 35,8 | -2,8 | 1.235 | 35,4 | -7,4 |
| Hirugarrena edo gehiago | 448 | 13,9 | 410 | 12,5 | 9,3 | 463 | 13,3 | -3,2 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Urria | 1.148 | 35,5 | | | | 1.256 | 36,0 | -8,6 |
| Azaroa | 1.048 | 32,4 | | | | 1.118 | 32,0 | -6,3 |
| Abendua | 1.036 | 32,1 | | | | 1.117 | 32,0 | -7,3 |
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2025eko Maiatzaren 5a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62