2025/05/07ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025eko MARTXOA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 4,4 jaitsi da 2025eko martxoan

2025eko otsailaren aldean, industria-produkzioa % 1,3 jaitsi da

Eustaten datuen arabera, 2025eko martxoan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 4,4 txikiagoa izan da.

Aurreko hilaren aldean, Euskal AEko industria-jarduerak % 1,3 egin du behera azken hilabete honetan, urtaroen ondorioak zuzendu ondoren.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunen ekoizpenak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko martxoan eta produkzioa % 1,1 hazi da sektore osoan. Igoera hori, batez ere, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren joerak eragin du, horien produkzioa % 1,3 igo baita; Kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa, berriz, % 0,3 bakarrik hazi da. Kontsumo-ondasun iraunkorren artean altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da, besteak beste. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren artean, berriz, honako hauek daude: elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta jantziak egitea.

Ekipo-ondasunen ekoizpena (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautika edo ontzigintza) % 2,2 jaitsi da aurreko urteko martxoaren aldean.

Bitarteko ondasunetan, metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne, ekoizpena % 7,2 jaitsi da urte artean.

Energiaren ekoizpena, azkenik, % 5,0 igo da 2025eko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore horretan sartzen dira energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura eta petrolioa fintzea.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2025

Excel csv
 Egutegi eraginak zuzendutako datuakDatu desestazionalizatuak
 m / m-12Am / A(m-12)m / m-1
Indize orokorra   
Euskal AE-4,4-1,0-1,3
Araba/Álava-8,6-3,3-4,2
Bizkaia-4,1-1,2-1,1
Gipuzkoa-2,50,5-0,1
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK   
Kontsumo-ondasunak1,11,4-0,9
Kontsumoondasun iraunkorrak0,3-6,12,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak1,33,3-1,6
Ekipo-ondasunak-2,21,1-0,3
Bitarteko ondasunak-7,2-3,6-2,4
Energia5,0-2,92,4

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Maiatzaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2025eko martxoan, Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan % 2,5 jaitsi da ekoizpena, Bizkaian % 4,1 eta Araban % 8,6.

Maila bereziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko martxoan, urte artean, hauek izan dira ekoizpenean igoera izan duten bakarrak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 5,0) eta Makineria eta tresneria (% 0,7). Aitzitik, produkzioaren urte arteko beherapen handienak Metalurgia eta produktu metalikoetan (% 9,6) eta Kautxua eta plastikoetan ( % 5,8) izan dira.

Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Martxoa 2025

Excel csv
 m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa-5,0
Zurgintza, papera eta arte grafikoak-3,7
Kautxua eta plastikoak-5,8
Metalurgia eta produktu metalikoak-9,6
Materiala eta tresna elektrikoak-2,6
Makineria eta tresneria0,7
Garraio-materiala-0,3
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna5,0

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Maiatzaren 7a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

2025EKO MARTXOKO BALANTZE METATUA

Urteko lehenengo hiru hilabeteetako metatuan, Industria-Produkzioaren Indizea % 1,0 jaitsi da. Martxora arteko ekoizpen metatua % 1,4 igo da Kontsumo-ondasunetan eta % 1,1 Ekipo-ondasunetan. Bitarteko ondasunek, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute, produkzioa % 3,6 jaitsi baita aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Energiak ere % 2,9 egin du behera.

Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehen hiru hilabeteetako metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan ekoizpenaren % 0,5eko igoerarekin. Bizkaian eta Araban, aldiz, ekoizpena % 1,2 eta % 3,3 jaitsi da, hurrenez hurren, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

INFORMAZIO-OHARRA

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 84,03ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/05/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024427_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali