2025/05/27ko prentsa-oharra

GIZA GARAPENAREN INDIZEA. 2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Autonomia Erkidegoa 12. postuan dago 2025eko GGIren mundu-mailako sailkapenean


Euskal AEko GGIk goranzko joerari eutsi dio


Euskal AE, 0,948ko Giza Garapenaren Indizearekin (GGI), herrialdeen sailkapeneko 12. postuaren parean dago, Eustatek landutako datuen arabera, 2025eko azken txostenean argitaratutako Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) metodologia aplikatuz, 2023ko datuekin.


Txosten hori NBGPk argitaratu zuen 2025eko maiatzaren 6an, eta 193 herrialdetako mundu-mailako sailkapena ematen du, haien ongizate-mailaren arabera ordenatuta. Adierazlea ongizatearen hiru dimentsiori dagozkien adierazleek osatzen dute: osasunaren dimentsioa (jaiotzako bizi-itxaropenaren arabera neurtua), hezkuntzaren dimentsioa (eskola-adineko biztanleriak eskolatzeko espero diren urteen eta helduen batez besteko eskolatze-urteen arabera) eta bizi-mailaren dimentsioa (biztanle bakoitzeko errenta nazional gordinetik abiatuta lortua).




Hurrenkera Aldiak


NBGPk nabarmendu du munduko GGIa moteldu egin dela, eta, beraz, 2020-2021 urteak kontuan hartu gabe, hazkunde txikiena izan duela 35 urtean.


Horri gehitu behar zaio herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunek gora egiten jarraitzen dutela. Laugarren urtez jarraian, handitu egin da GGI txikia duten herrialdeen eta GGI oso handia dutenen arteko desberdintasuna; izan ere, 2020an, aurreko 20 urteetan ikusitako joera alderantzikatu egin zen, urte horietan herrialdeen arteko desberdintasunak murrizten joan baitziren.


Euskal AEko GGIk 2010etik izan duen goranzko joerari eutsi dio, 2020an izan ezik; orduan, pandemiaren ondorioz, 2019ko 0,943 baliotik 0,937 baliora igaro baitzen. Atzerakada horren ondoren, eta herrialde garatuenen joerari jarraituz, Euskal AEko GGI hobetzen joan zen, eta, hala, 2022an pandemiaren aurreko azken neurketako balio bera lortu zuen. Azken edizio honetan, 2023. urteari dagokion indizea orain arteko baliorik handienera iritsi da (0,948).





GGIren balioak gora egin du, batez ere bizi-itxaropenak gora egin duelako, 2022an 83,35 urte izatetik 2023an 83,98 izatera igaro baita. Per capita errenta gordina (66.096 $ra iristen da) eta eskolatuta egotearen batez besteko urteak (11,46 urte) ere igo egin dira.


2023ko datuekin, Euskal AEko GGI munduko herrialde garatuenen mailan mantentzen da, eta Finlandia eta Singapurren artean kokatzen da. Sailkapena Islandiak ireki du 0,972ko GGIarekin eta Hego Sudanek itxi du 0,388rekin. Munduko GGIa 0,756koa da. Espainia 28. postuan dago NBGPren txostenean, 0,918ko GGIrekin, eta Israel eta Txekiar Errepublikaren artean dago


Denbora-ikuspegi zabalago batetik, 2010-2023 aldian, Euskal AEko GGIren osagai guztiek hobera egin dute. Bizi-itxaropena 82,27tik 83,98ra igo da, eta 2023an munduko sailkapeneko 6. postuan kokatu da, San Marinok (85,7 urte), Hong Kongek, Japoniak, Koreako Errepublikak eta Andorrak bakarrik gaindituta.


Espero diren eskolatze-urteen inguruko adierazleari dagokionez, soilik 13 herrialdek dute Euskal AEkoa (18,5 urte) baino balio handiagoa. Adierazlerik onena duen herrialdea Grezia da, espero diren 20,8 eskolatze-urterekin.


Batez besteko eskolatze-urteei dagokienez, Euskal AE 55 herrialdek gainditzen dute, 2010-2023 aldian 10,2 urtetik 11,5era igaro arren. Sailkapen horren buruan dagoen herrialdea Alemania da, 14,3 urteko batez besteko eskolatzearekin.


Euskal AEko per capita errenta nazional gordina AEBetako 56.952 dolarretik 66.096 dolarrera igo da 2010 eta 2023 artean, 2021ean Espainiarako erosteko ahalmenaren parekotasunaren arabera neurtuta. Zerrendaren buruan Liechtenstein dago 166.812 dolarrekin, ondoren Norvegia, Singapur eta Qatar; denak 100.000 dolarren gainetik. Guztira, 15 herrialdek izango lukete Euskal AEarena baino errenta handiagoa, baldintza horietan neurtuta.


Informazio metodologikoa:


Giza garapenaren indizea. Ohar metodologikoa



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoa 12. postuan dago 2025eko GGIren mundu-mailako sailkapenean

Eragiketa : 
Giza garapenaren indizea
Eragiketa kodea : 
010106
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2025/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/05/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024470_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali