HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak % 3,3 gutxitu...

2025/05/12ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2024/IV

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak % 3,3 gutxitu dira 2024ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn

2024an % 0,3 igo dira 2023aren aldean

Eustaten datuen arabera, 2024ko laugarren hiruhilekoan 5.512 pertsona hil ziren Euskal AEn, aurreko urteko aldi berean baino % 3,3 gutxiago. Hiruhileko horretan, aurreko urteko hiruhileko berean baino 190 heriotza gutxiago izan dira, eta 2010-2019 urteetako batezbestekoa baino 255 gehiago.

Lurraldeka, Bizkaian eta Araban heriotzak % 5,3 eta % 4,9 jaitsi dira, hurrenez hurren. Hala ere, Gipuzkoan % 0,7 gehitu dira. Sexuaren arabera, 2.802 emakume eta 2.710 gizon hil ziren; beraz, % 4,1eko jaitsiera izan da emakumeen kasuan eta % 2,6koa gizonen kasuan.

graf0024435_01_e.png

Hiruhileko honetan izandako heriotzen artean, 4 urtebetetik beherakoak izan ziren eta 108 ehun urtetik gorakoak.

Heriotzak bizilekuaren lurraldearen, betetako adinaren, sexuaren eta heriotza-hilabetearen arabera (1). 2024/IV

Excel csv
 2024/IV2024/III2023/IV
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK5.512100,05.253100,04,95.702100,0-3,3
         
Egoitza duen lurraldea        
Araba / Álava73413,371113,53,277213,5-4,9
Bizkaia2.92553,12.83954,03,03.08954,2-5,3
Gipuzkoa1.85333,61.70332,48,81.84132,30,7
         
Adina        
1 urtetik beherakoak40,160,1-33,3110,2-63,6
1-19 urte120,280,250,0100,220,0
20-39 urte340,6430,8-20,9360,6-5,6
40-59 urte3286,03035,88,33506,1-6,3
60-79 urte1.55228,21.54129,30,71.61928,4-4,1
80-99 urte3.47463,03.26262,16,53.53862,0-1,8
100 urte edo gehiago1082,0901,720,01382,4-21,7
         
Gizonak2.710100,02.618100,03,52.781100,0-2,6
1 urtetik beherakoak20,130,1-33,360,2-66,7
1-19 urte50,240,225,060,2-16,7
20-39 urte240,9271,0-11,1271,0-11,1
40-59 urte2117,81967,57,72238,0-5,4
60-79 urte99136,61.02439,1-3,21.04337,5-5,0
80-99 urte1.46454,01.34951,58,51.44952,11,0
100 urte edo gehiago130,5150,6-13,3271,0-51,9
         
Emakumeak2.802100,02.635100,06,32.921100,0-4,1
1 urtetik beherakoak20,130,1-33,350,2-60,0
1-19 urte70,240,275,040,175,0
20-39 urte100,4160,6-37,590,311,1
40-59 urte1174,21074,19,31274,3-7,9
60-79 urte56120,051719,68,557619,7-2,6
80-99 urte2.01071,71.91372,65,12.08971,5-3,8
100 urte edo gehiago953,4752,826,71113,8-14,4
         
HERIOTZA-HILABETEA        
Urria1.81733,0   1.76130,93,2
Azaroa1.72531,3   1.84332,3-6,4
Abendua1.97035,7   2.09836,8-6,1
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2025eko Maiatzaren 12a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.512 eta 1.446 heriotza eraginda, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 53,6 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa arnas sistema da, 395 kasurekin (% 7,2). Nerbio-sistemaren eta digestio-sistemaren ondoriozko heriotzak % 6 eta % 5,2 izan ziren, hurrenez hurren.

Heriotza-kausen garrantziaren hurrenkera aldatu egiten da sexuaren arabera; gizonen artean, tumoreak zirkulazio-sistemako gaixotasunak baino gehiago izan ziren; emakumeen artean, berriz, kausa nagusia zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren eta tumoreak bigarren.

Heriotzak heriotza-arrazoiaren eta sexuaren arabera (1). 2024/IV

Excel csv
 2024/IV2024/III2023/IV
 KOP%KOP%Gehikuntza (%)KOP%Gehikuntza (%)
HERIOTZAK5.512100,05.253100,04,95.702100,0-3,3
         
Heriotza-kausa        
Guztira        
Neoplasiak1.51227,41.50928,70,21.61028,2-6,1
Zirkulazio sistema1.44626,21.29724,711,51.43725,20,6
Arnas sistema3957,23757,15,34517,9-12,4
Nerbio sistema3306,03206,13,14157,3-20,5
Txegoste sistema2875,22655,08,32454,317,1
Gainerako kausak1.54228,01.48728,33,71.54427,1-0,1
COVID-19 baieztatuta160,3781,5-79,5741,3-78,4
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak1.52627,71.40926,88,31.47025,83,8
         
Gizonak        
Neoplasiak89333,088333,71,195634,4-6,6
Zirkulazio sistema69525,664724,77,469525,00,0
Arnas sistema1977,31887,24,82268,1-12,8
Nerbio sistema1585,81204,631,71686,0-6,0
Txegoste sistema1385,11284,97,81244,511,3
Gainerako kausak62923,265224,9-3,561222,02,8
COVID-19 baieztatuta60,2441,7-86,4421,5-85,7
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak62323,060823,22,557020,59,3
         
Emakumeak        
Neoplasiak61922,162623,8-1,165422,4-5,4
Zirkulazio sistema75126,865024,715,574225,41,2
Arnas sistema1987,11877,15,92257,7-12,0
Nerbio sistema1726,12007,6-14,02478,5-30,4
Txegoste sistema1495,31375,28,81214,123,1
Gainerako kausak91332,683531,79,393231,9-2,0
COVID-19 baieztatuta100,4341,3-70,6321,1-68,8
COVID-19 probablea00,000,00,000,00,0
Bestelakoak90332,280130,412,790030,80,3
(1)Hiruhileko honetako datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira        
         

Data 2025eko Maiatzaren 12a

Iturria: Eustat. Heriotzen Estatistika

2024KO BALANTZEA

2024ko behin-behineko datuen arabera, 22.368 pertsona hil ziren; horietatik 11.398 emakumeak izan ziren eta 10.970 gizonak. 2023aren aldean, heriotzen kopurua % 0,3 igo zen. Lurraldeka, heriotzak % 3,6 igo ziren Araban eta % 1,2 Bizkaian; Gipuzkoan % 2,5 jaitsi ziren. Nabarmentzekoa da heriotzak % 3,7 igo zirela 2019aren aldean.

Iaz izandako heriotzen artean, 26 heriotza urtebetetik beherakoak izan ziren; balio hori 2023koa baino txikiagoa da, urtebete baino gutxiagoko 35 pertsona hil baitziren. Bestalde, 100 urte edo gehiagoko 426 pertsona hil ziren, 2023an baino 14 gutxiago.

2024ko behin-behineko datuekin, Euskal AEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, heriotzak jaiotzak baino 9.464 gehiago izan baitziren. Lurraldeka, Bizkaian 5.641 biztanle gutxiago izan ziren, Gipuzkoan 2.898 eta Araban 925.

2024an COVID-19ak eragindako 246 heriotza izan ziren, guztiak analisi zehatz batek baieztatuta. Aurreko urtean, berriz, 358 izan ziren; 2022an 1.721, 2021ean 1.682 eta 2020an 3.096.

Komeni da azpimarratzea COVID-19a hilabete horietako beste 36 heriotzatan ere presente egon dela, baina heriotza horien kausa nagusia izan gabe, medikuen heriotza-ziurtagirietan agertzen den bezala eta Osasunaren Mundu Erakundearen heriotza-kausak kodetzeko irizpideak aplikatuta.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2025/05/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/09
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024435_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali