2025/05/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko apirila

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ostatu-gauak % 10,0 igo dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2025eko apirilean

2025eko Aste Santuan igarotako gau kopurua aurreko urtekoa baino % 5,9 handiagoa izan da

Eustaten datuen arabera, 2025eko apirilean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 6,3 gehitu ziren eta ostatu-gauak % 10,0,. Erregistratutako 337.339 sarrerek 655.994 ostatu-gau izatea eragin zituzten. Kontuan izan behar da 2025ean Aste Santua apirilean izan dela, eta 2024an, berriz, martxoan.

Sarreren % 50,1 eta ostatu-gauen % 50,8 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira; sarrerak % 10,4 igo dira eta ostatu-gauak % 11,9. Estatutik etorritako sarrera eta ostatu-gauak, bestalde, urte batetik bestera % 2,6 eta % 8,1 igo dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Apirila 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2025/04m/m-12 (%)2025/04m/m-12 (%)2025/042024/04
EUSKAL AE337.3396,3655.99410,01,941,88
Estatukoak168.4752,6323.0338,11,921,82
Atzerritarrak168.86410,4332.96111,91,971,95
       
Araba/Álava42.7515,990.7478,32,122,08
Estatukoak29.8265,463.59511,82,132,01
Atzerritarrak12.9257,127.1520,82,102,23
Vitoria-Gasteiz32.3874,873.7748,02,282,21
       
Bizkaia153.31211,0291.26814,81,901,84
Estatukoak76.8284,7138.2129,71,801,72
Atzerritarrak76.48418,2153.05619,92,001,97
Bilbao106.74313,0206.18915,31,931,89
       
Gipuzkoa141.2761,8273.9795,81,941,87
Estatukoak61.821-1,2121.2264,61,961,85
Atzerritarrak79.4554,3152.7536,81,921,88
Donostia / San Sebastian92.8871,3185.6794,92,001,93

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Maiatzaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 42.751 sarrera eta 90.747 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko apirilean baino % 5,9 eta % 8,3 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarrerak % 11,0 gehitu dira eta ostatu-gauak % 14,8: guztira 153.312 sarrera eta 291.268 ostatu-gau. Gipuzkoan 141.726 sarrera erregistratu dira 2025eko apirilean, 2024ko apirilean baino % 1,8 gehiago, eta 273.979 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 5,8 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarreren kopurua % 4,8 igo da Gasteizen, % 13,0 Bilbon eta % 1,3 Donostian. Era berean, aurreko urteko apirilaren aldean ostatu-gauak % 8,0 igo dira Gasteizen, % 15,3 Bilbon eta % 4,9 Donostian.

2025eko apirilean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,94 egunekoa izan da, 2024ko hilabete berean baino handiagoa (1,88 egun).

Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste igarotzen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egondaldi osoaren iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Apirila 2025

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2025/04p.p. *2025/04p.p. *2025/04m/m-12 (%)2025/04m/m-12 (%)
EUSKAL AE58,93,168,4-0,1104,562,071,511,8
         
Araba/Álava55,63,970,24,787,954,061,7211,4
Vitoria-Gasteiz58,04,076,35,373,155,155,7813,0
         
Bizkaia58,14,367,90,0102,241,769,421,7
Bilbao64,72,475,0-2,5112,131,784,11-1,6
         
Gipuzkoa61,01,568,3-1,8113,032,277,23-0,4
Donostia / San Sebastian68,63,375,6-0,6131,221,999,191,1

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2025eko Maiatzaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2025eko apirileko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 58,9koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 68,4koa logelen arabera neurtuta. 2024ko apirilaren aldean, ehuneko 3,1 puntu igo da plazen araberako okupazio-maila eta 0,1 puntu jaitsi logelen araberakoa.

Errentagarritasuna, ADRren bidez edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatuta), 104,6 eurokoa izan da 2025eko apirilean Euskal AEn; hau da, % 2,0ko igoera izan du aurreko urteko apirilaren aldean. ADRa 113,0 eurora iritsi da Gipuzkoan, 102,2 eurora Bizkaian eta 88,0 eurora Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak izan dira, ADRa 131,2 eurotan kokatu da Donostian, 112,1 eurotan Bilbon eta, azkenik, 73,2 eurotan Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2025eko apirilean, RevPar edo logela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 71,5 eurokoak izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 1,8 gehiago.

2025eko Aste Santuaren balantzea

Aste Santu honetan kontabilizatutako sarrera kopurua % 1,1 igo da aurreko urtearen aldean, guztira 52.302 izan baitira. 2025eko apirilean, Aste Santuko sarrerak hileko sarrera guztien % 15,5 izan dira. 2025ean, Aste Santua apirilaren 17tik 20ra egin da, eta aurreko urtean, berriz, martxoaren 28tik 31ra.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan Aste Santuan, ostegunetik igandera bitartean (4 gau), kontabilizatu diren ostatu-gauak 2024koak baino gehiago izan dira. 2025eko Aste Santuko 112.394 ostatu-gauek % 5,9ko igoera izan dute aurreko urtearen aldean.

Euskal AEko okupazio-maila % 74,6koa izan da plazen arabera neurtuta eta % 78,0koa logelen arabera. Ehuneko horiek ehuneko 1,1 puntuko igoera adierazten dute plazen kasuan, eta 0,4 puntuko jaitsiera logelen kasuan.

Plazen araberako okupazio-maila ehuneko 2,7 puntu jaitsi da Araban aurreko urteko Aste Santuarekin alderatuta, eta 1,2 puntu Gipuzkoan. Bizkaian, ordea, plazen araberako okupazio-maila 4,6 puntu igo da. Logelen araberako okupazio-maila ehuneko 3,1 puntu jaitsi da Gipuzkoan; Bizkaian eta Araban, aldiz, 1,6 puntu eta 1,5 puntu igo da, hurrenez hurren.

Atzerriko pertsonen sarrerak guztizkoaren % 45,0 dira, eta ostatu-gauak % 43,7; horien presentzia % 15,4 eta % 28,6 igo da, hurrenez hurren, 2024ko Aste Santuarekin alderatuta. Estatutik etorritako turismoak aurreko urtean baino balio txikiagoak izan ditu: sarrerak % 8,2 gutxitu dira eta ostatu-gauak % 6,9.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, eremu geografikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua (*). 2025

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 20252025/2024 (%)20252025/2024 (%)2025p.p. *2025p.p. *
EUSKAL AE52.3051,1112.3945,974,61,178,0-0,4
Estatukoak28.775-8,263.285-6,9----
Atzerritarrak23.53015,449.10928,6----
         
ARABA/ALAVA7.287-2,915.428-3,370,6-2,780,71,5
Vitoria-Gasteiz5.194-8,212.016-2,970,9-2,383,92,5
         
BIZKAIA23.49012,250.44712,974,44,676,11,6
Bilbao15.57415,534.14114,579,71,983,00,5
         
GIPUZKOA21.528-7,646.5192,276,1-1,279,3-3,1
Donostia / San Sebastian13.160-16,029.555-2,980,7-2,283,4-4,6

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2025eko Maiatzaren 21a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurraldeka, portaera ez da homogeneoa izan. Araban % 2,9 jaitsi dira sarrerak eta Gipuzkoan % 7,6; Bizkaian, berriz, % 12,2 igo dira. Era berean, ostatu-gauak % 12,9 gehitu dira Bizkaian eta % 2,2 Gipuzkoan, baina Araban % 3,3 jaitsi dira.

Lurralde bakoitzeko hiriburuen kasuan, Gasteizek % 8,2ko jaitsiera izan du sarreretan eta % 2,9koa ostatu-gauetan. Donostian aurreko urteko Aste Santuan baino % 16 sarrera gutxiago izan dira eta % 2,9 gau gutxiago igaro dituzte. Azkenik, Bilbon sarrerak % 15,5 gehitu dira eta ostatu-gauak % 14,5.

Urteko metatua

Orain arte metatutako aldian (2025eko urtarrila-apirila), aurreko urteko aldi metatu beraren aldean, sarrerak % 2,1 igo dira, eta ostatu-gauak % 3,4. Batez besteko egonaldia 2025eko lau hilabeteko tarte horretan 1,90 egunekoa izan da, eta aurreko urtean metatutako aldi berean 1,88 egunekoa izan zen.

Urteko lehenengo lau hilabeteetako okupazio-maila % 48,3koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 58,6koa logelen arabera neurtuta, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 0,1 eta 1,2 puntu baxuagoa, hurrenez hurren.

Informazio-oharra

2025eko apirilean hotelen ETHren erantzun-tasa % 92,1ekoa izan da. Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei egindako ahaleginagatik.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2025/05/21
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0024447_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali